Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Google Pay

Google Pay eu

Erabili Kutxabank txartela Google Pay gailuarekin saltegietan, webguneetan edo app-aren bidez ordaintzeko.

 

 


Erantsi VISA Kutxabank txartela Google Pay gailuari. Jaitsi app-a, hasi saioa Google-ren kontuan eta gehitu txartela, eskaneatuta edo datuak eskuz sartuta.

 

 

Google Pay gailuari esker, honako ikurren bat duen edozein saltegitan ordain dezakezu:

Google Pay Contactless

Icono Check

Aktibatu mugikorraren pantaila.

 

 

Icono Check

Hurbildu mugikorra TPVra eta, berak eskatzen badizu, sartu txartelaren PIN zenbakia.

 

 

Gainera, webguneetan zein app-etan eros dezakezu. Horretarako, Google Pay ordaintzeko modutzat hartu eta zure txarteletako bat nahiz bidaltzeko helbidea aukeratu behar dituzu.

 

Eta dirua ere atera dezakezu mugikorra kutxazaineko contactless irakurgailura hurbilduta eta txartelaren pina sartuta.


Google Pay gailuak segurtasunezko hainbat geruza dauzka ordaintzeko datuak babesteko eta ez du zure txartelaren informazioa partekatzen saltegiarekin.  Mugikorra galduz gero, berehala zerbitzua desaktiba dezakezu urruneko gailu baten bidez.

 

 

Gogoratu, Google Pay gailuaren bidez ordaintzean, txartela fisikoak eskaintzen dizkizun estaldura berak dituzu.

 

Google Pay gailuan, bezero partikular, enpresa eta profesionalentzako Kutxabank Visa txartelak erants ditzakezu, honako motatakoak: Dual, Classic, Urrezkoa, Estra, Debit, Dual Debit, Corporate, Ingeteam, Nakar, Partaide.

 

Kutxabanken baldintzak Google Pay-ren bidez ordaintzeko.

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago