Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabank txartelek ehunka zuzeneko deskontu eta diru-itzulketak dituzte EURO 6000 Plus programa berriarekin.
EURO 6000 Plus programarako sarbidea zuzenean Banka Mugikorretik edo Online Bankatik egiten da.
Azkarragoa eta errazagoa da!
Hasi saioa eta joan “Deskontuak eta sustapenak” atalera.
Ondoren, diru-itzulketak zein kontutan jaso nahi dituzun aukeratu beharko duzu, horretarako aukera ematen duten eskaintzen kasuan.
Pantailan agertuko diren “Terminoak eta baldintzak” onartzerakoan, dena prest egongo litzateke.
Aukeratu eskaintza bat, egin erosketa zuzenean Kutxabank txartelarekin eta hasi EURO 6000 Plus programak eskaintzen dizkizun eskaintza eta deskontu guztiez gozatzen.
EURO 6000 Plus doako onura-programa bat da, eta zenbait erosketatan, deskontu handiak eskaintzen ditu, erosi eta gero deskontuaren dirua zure kontuan sartuta. Eta, bestetik, 130 marka liderretan baino gehiagotan zuzeneko eta bat-bateko deskontua ere egiten du honako kategoria hauetan: Bidaiak, Moda, Kirola, Elektronika/Informatika/Liburuak, Ongizatea, Etxea, Elikadura/Etxeko Janaria, Aisialdia, Maskotak eta Tailerrak.
Erregistratzeko, sartu urrutiko bankan eta onartu baldintzak. Ez da informazio gehiagorik eskatuko. Aurkitu zure marka gogokoenak EURO 6000 Plus-en eta egin erosketak Kutxabank txartelarekin. Uneoro ikusi ahal izango dituzu EURO 6000 Plusetik erosteagatik pilatu dituzun diru-itzulketak.
EURO 6000 Plus webgunetik soilik egin behar dira, adibidez, Hoteles.com webgunera joateko adierazten duten eskaintza bakoitzean gaitutako esteken bidez. Dendako app/webgunetik zuzenean egindako erosketek ez dute diru-itzulketarik sortzen. Gogoratu Kutxabank txartelarekin ordaintzea.
Hobari geroratua (diru-itzulketa) duten eskaintzak "Diru-itzulketa-Reembolso" etiketarekin seinaleztatuta daude.
Produktua erosten edo zerbitzua erreserbatzen den unetik (bidaia/hegaldia) sortzen dira diru-itzulketak. Zenbateko horri “Egiteke dagoen diru-itzulketa” deritzo.
“Egiteke dagoen diru-itzulketa” hurrengo hilaren 15ean ordainduko da, honako baldintza hauek betetzen direnean:
(i) 45-120 egun igaro dira produktua erosi zenetik (edo 30-60 egun zerbitzua benetan eman zenetik: bidaia/hegaldia).
(ii) Bezeroak gutxienez 3€ pilatu ditu “Egiteke dagoen diru-itzulketan”
Hobariak ordaintzeko eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean ordainduko dira.
Diru-itzulketen egoera "Nire diru-itzulketak" atalaren bidez ikusi ahal izango da, EURO 6000 Plusen.
EURO 6000 Plusera sartu aurreko pantailan, metatutako diru-itzulketak jasotzeko erabiliko den kontua hautatu beharko da (zordunketa-txarteletan zein kreditu-txarteletan, kontu hori izango da kontrapartida). Kontu hori geroago aldatu ahal izango da.