Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Urrezko VISA balio erantsirik handiena duen txartela da. Visa marka onartzen duten munduko saltoki guztietan ordaintzeko balio du, berarekin duen erosketen babes-aseguruaren estaldura handiak eskaintzen duen babes eta segurtasunaz. • Mundu osoan balio du. • Bat-bateko kreditua erabilgarri. • Galdutako edo lapurtutako txartelaren berehalako ordezkapena 24 ordutan. • Zure erosketen ordainketa geroratua Flexibuy-rekin. 12 hilera arte 150 €-tik gorako erosketetan. • Estaldura handiak dituen istripuetarako eta bidaia-laguntzarako doako asegurua. • Bat-bateko deskontuak zure erosketetan, Kutxabank "Privilegios EURO 6000" abantailei esker. • Erabilerari eta iruzurrezko eragiketei buruzko alerta-sistema, SMS edo email bidez. • Kutxabank Urrezko VISA txartela pertsonalizatzeko aukera. • Kredituaren muga txartelaren titularrak Kutxabankekin kontratatutakoa izango da, kontratuan ageri dena hain zuzen. |
|
Urrezko VISA txartelak urtean 61 €-ko mantentze-kuota dauka txartel nagusiari dagokionez, eta 31 €-koa txartel onuradunaren kasuan. Horrez gain, nomina edo pentsioa helbideratzeagatik edo txartelekin egindako kontsumoengatik hobariak daude.
Ikusi doako aseguruaren laburpena.
CVV edo Card Verification Value kodea kreditu- eta zordunketa-txartelen atzealdean agertzen den 3 digituko multzoa da. Kodea segurtasun neurria da online erosketak egiteko orduan, hau da, txartel fisikoa ez dagoenean. Datu hori ez da inon gordetzen eta txartelean baino ezin da ikusi.
Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, berehala blokeatu behar duzu Banka mugikorraren edo online Bankaren bidez, une horretan bertan txartelaren kopia bat eska dezakezu, etxean edo bulego hurbilenean jasotzeko.
Gogoratu txartela blokeatzea behin betikoa dela eta ez duela atzera bueltarik.
Uste baduzu berreskuratzeko aukera duzula, itzal ezazu banka mugikorrean. Berreskuratzen duzunean, gogoratu piztu egin behar duzula berriro ere normaltasunez erabiltzeko.
Zure txartelak zuzen funtzionatzen ez badu, txartela hondatu delako kopia bat eska dezakezu online Bankaren bidez "Hondatuta" aukerarekin eta zure etxean edo bulegoan jasotzea hautatu ahal izango duzu ere. daukazun txarela erabiltzen jarraitu ahal izango duzu berria jaso eta aktibatu artean.
Era berean, 900 44 55 66 / +34 94 600 55 00 telefonora ere dei diezagukezu, 8:00etatik 22:00etara, edo 34 94 401 70 00 telefonora, ordutegi horretatik kanpo.
Visa Dual, Visa Dual K26, Visa Dual K26+, Visa Dual 100%,Visa Classic eta Visa Nakar txartelek estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza hartzen dituzte barnean; hemen kontsulta dezakezu.
Urrezko Visa txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Visa Platinum txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Kutxabanken Urrezko Visa txartelekin, zeuk erabakitzen duzu noiz ordaindu txartelaren bidez egindako erosketak. Ordaintzeko aukera hauek dituzu:
-Hilaren amaieran: Hilean egindako erosketa guztiak hurrengo hilabetean zordunduko dira kontuan, beraz, ez da interesik ordaintzen.
-Ordainketa geroratua (revolving): Hilean zehar egindako erosketen ordainketa geroratu ahal izango duzu, gehien komeni zaizun zenbatekoa ezartzeko aukera izanik. Zeuk erabaki dezakezu zenbateko finko bat ala hileko portzentaje bat ezartzea, geroratutako zenbatekoa ordainduz joateko. Hileko kuoten zenbatekoak barnean hartuko ditu kapital zenbateko bat eta interesak. Hilero ordaindu beharko den gutxieneko zenbatekoa zor osoaren % 3,5 eta gutxienez 60 euro izango da.
Ordainbide biak alda daitezke edozein unetan, txartela indarrean dagoen bitartean, txartela aldatu beharrik gabe, oso erraz, zure Banka mugikorraren edo online Bankaren bidez.
Ordainketaren adibidea, hileko kuota finkoa ezartzen bada:
ITN: % 18,36
Txartelaren kreditu muga: 1.500 euro
Hilaren 1. egunean 1.500 euroko erosketa egiten da.
Hilero 140 euroko zenbateko finkoa ordaintzea erabakiz gero, 140 euroko 11 kuota ordainduko dituzu, eta azken kuota 110,96 eurokoa izango da. Zordundutako zenbateko osoa 1.650,96 euro izango da, eragiketaren UTB % 19,99 izanik.
Kalkuluan txartela mantentzeko urteko komisioa (61 euro) aintzat hartuz gero, eragiketaren UTB % 30,04koa izango litzateke.
Kontsultatu txartela mantentzeko kuotan hobariak izateko aukera.
Hileko portzentajearen adibidea:
ITN: % 18,36
Kreditu muga:1.500 euro
Hilaren 1. egunean 1.500 euroko erosketa egiten da.
Kobratu aurreko hilabetean ordaindu gabe dagoen zorrari aplikatuko zaion hileko portzentaje kuota % 23 izango dela erabakiz gero (kapitala eta interesak barne), honako kuota hauek ordainduko dituzu:
Hilabetea |
Zenbatekoa |
1 | 350,28 € |
2 | 273,84 € |
3 | 214,08 € |
4 | 167,37 € |
5 | 130,84 € |
6 | 102,29 € |
7 | 79,97 € |
8 | 62,52 € |
9 | 60,00 € |
10 | 60,00 € |
11 | 60,00 € |
12 | 36,85 € |
Zordundutako zenbateko osoa 1.598,04 euro izango da, eragiketaren UTB % 19,99 izanik.
Kalkuluan txartela mantentzeko urteko komisioa (61 euro) aintzat hartuz gero, eragiketaren UTB % 35,69koa izango litzateke.
Kontsultatu txartela mantentzeko huotan hobariak izateko aukerak.
Ondoko kreditu simulagailuan hilean ordaindu nahi duzun kuota sartzen baduzu, zure kreditua ordaintzeko zenbat denbora behar den jakin dezakezu. Gogoan izan gutxieneko kuota bat dagoela eta zenbateko horrekin, lehenik, adostutako interes eta gastuak ordaintzen direla eta, bigarrenik, eskura jarritako kapitala amortizatzen dela.
-Banakako erosketen zatikapena:
Horrez gain, Kutxabanken, txartelaren bidez ordaindutako erosketak geroratzeko aukera daukazu: banan-banan, Plazox bidez, saltoki fisikoan edo online dendan, erosketa egiten duzun unean bertan, edota, Flexibuy erabiliz, erosketa egin eta gero, Banka mugikorrean edo online Bankan; izan ere, 150 euro eta 2.000 euro bitarteko erosketak interesik gabe 3, 6, 9 eta 12 hilabetetan ordain ditzakezu. Geroratzea kudeatzeagatik komisio bat aplikatuko da Plazox zein Flexibuy aukeran; komisioa lehenengo ordainketan kobratuko da eta horren zenbatekoa erosketa prezioaren eta geroratze epearen araberakoa izango da.
Geroratzea |
Gutxieneko zenbatekoa |
Gehieneko zenbatekoa |
Geroratzearen gestio kostua |
Gutxieneko UTB |
Gehieneko UTB |
3 hilabetez | 150 € | 249,99 € | 4 € | %6,60 | %17,39 |
3 hilabetez | 250 € | 349,99 € | 7 € | %8,31 | %18,34 |
3 hilabetez | 350 € | 2.000 € | 10 € | %2,02 | %18,75 |
6 hilabetez | 500 € | 2.000 € | 25 € | %3,39 | %19,04 |
9 hilabetez | 500 € | 2.000 € | 35 € | %3,58 | %18,92 |
12 hilabetez | 500 € | 2.000 € | 45 € | %3,69 | %18,98 |
3 hilabetetan zatikatzearen adibideak
6 hilabetetan zatikatzearen adibideak
9 hilabetetan zatikatzearen adibideak
12 hilabetetan zatikatzearen adibideak
Ondoko erosketak zatikatzeko simulagailuan (flexibuy/plazox simulagailuak), zatikatu nahi duzun erosketaren zenbatekoa eta zure beharretara hobekien egokitzen den epea ematen badituzu, hileko kuota ezagutu ahal izango du.