Kutxabanken Txartel Birtualaren Zerbitzua erabiltzeak baldintza orokor hauek onartzea dakar:
- Txartel Birtualaren Zerbitzua kontratatzeak berekin dakar Kutxabankek jaulkitako txartel erreal bat edo gehiago sartzea zerbitzuan. Zerbitzua kontratatzen duen pertsonak Titularra izan behar du, indarrean dagoen kontratu sinatuarekin.
- Zerbitzuak aukera ematen dio erabiltzaileari Kutxabankek bere izenean jaulkitako txartelak asoziatzeko Txartel Birtual batekin edo gehiagorekin; horrela, bada, Interneten ordainketa bat egitean Txartel Birtualaren datuak emango ditu, txartel errealaren daturik eman beharrik izan gabe.
- Txartel Birtualaren Zerbitzua erabiltzeak eskatzen du erabiltzailea Kutxabanken Lineako Bankuaren Zerbitzuaren titularra izatea, indarrean dagoen kontratu sinatuarekin.
- Zerbitzu horren bidez egiten duen eragiketa bakoitzean, Titularrak ordainketa egiteko erabili nahi duen Txartel Birtuala aukeratuko du, eta, horrela, txartel asoziatu errealarena ez den beste txartel-zenbaki bat izango du Interneteko eragiketa egin ahal izateko, segurtasun-abantaila guztiekin.
- Adierazitako erabilera horrek eskatzen du erregistratzea, hain zuzen, identifikazioa, Txartel Birtualaren zenbakia eta txartelaren onarpena, lotetsitako txartel propioaren informazioa arriskuan jarri gabe.
- Txartel Birtualaren Zerbitzuak ez du balio txartel erreala aurkeztea eskatzen duten eragitetarako, ez produktua edo zerbitzua entregatzean txartela aurkeztea eskatzen dutenetarako, ez ondoren balizko itzulketa baterako txartela aurkeztu behar denetarako.
- Txartel Birtualaren Zerbitzuaren bidez egindako transakzioen eraginkortasun juridiko osoa onartzen dute alderdiek: transakzio horiek, hain zuzen, titularrak Kutxabankek jaulkitako bere txartel errealarekin egiten dituen eragiketen balio eta eraginkortasun bera daukate. Ondorio horretarako, kontratu honen titular gisa agertzen den pertsonak konpromisoa hartzen du Txartel Birtualaren Zerbitzu honen markoan Kutxabanken txartelaren jaulkipen-kontratuan agertzen den kontu asoziatuan egiten diren eragiketa guztien karguak onartzeko. Txartel Birtualaren Zerbitzua erabiliz gero, onarpenak barne hartzen du Txartel Birtuala sortzean ezarritako zenbatekoaren muga gehi zenbateko horren % 10, balizko truke-aldaketak eta bestelako aldaketa txikiak edo kontratatutako zerbitzuaren edo produktuaren berezko zenbateko osagarriak estali ahal izateko.
- Aurrekoari dagokionez, alderdiek honako hau adosten dute:
- Txartel Birtuala hari lotetsita Kutxabankek jaulkitako txartel errealaren onuraduna da.
- Txartel Birtualaren ordainketa-modua hari lotetsitako txartel errealerako ezarritako bera da.
- Txartel Birtuala gehieneko zenbateko-muga eta epe jakin batzuekin sortzen da.
- Txartel Birtuala Interneteko eragiketetan soilik erabiltzeko da.
- Txartel Birtualaren Zerbitzua hasiera batean doan ematen da, baina hori alda daiteke. Doako izaera aldatuz gero, Kutxabankek Titularrari jakinarazi beharko dio 2 hilabete lehenago gutxienez.
- Txartel Birtualaren Zerbitzua mugagabeki kontratatzen da, baina alderdietako edozeinek iraungi dezake kontratu-harremana beste alderdiari aurrez abisatuz: hilabete bat lehenago Titularraren kasuan, eta bi hilabete lehenago Kutxabanken kasuan.
- Klausula hauetan aurreikusten ez diren egoera guztietan, bestalde, Txartel Birtualari lotetsita Kutxabankek jaulkitako txartel errealaren kontratuaren baldintza orokorrak eta partikularrak aplikatuko dira.