Gira tu dispositivo a modo "landscape"

|
VISA dual txartelak urtean 45 €-ko mantenu-kuota dauka txartel nagusiari dagokionez, eta 25 €-koa txartel onuradunaren kasuan.
Ikusi doako aseguruaren laburpena.
CVV edo Card Verification Value kodea kreditu- eta zordunketa-txartelen atzealdean agertzen den 3 digituko multzoa da. Kodea segurtasun neurria da online erosketak egiteko orduan, hau da, txartel fisikoa ez dagoenean. Datu hori ez da inon gordetzen eta txartelean baino ezin da ikusi.
Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, berehala blokeatu behar duzu Banka mugikorraren edo online Bankaren bidez, une horretan bertan txartelaren kopia bat eska dezakezu, etxean edo bulego hurbilenean jasotzeko.
Gogoratu txartela blokeatzea behin betikoa dela eta ez duela atzera bueltarik.
Uste baduzu berreskuratzeko aukera duzula, itzal ezazu banka mugikorrean. Berreskuratzen duzunean, gogoratu piztu egin behar duzula berriro ere normaltasunez erabiltzeko.
Zure txartelak zuzen funtzionatzen ez badu, txartela hondatu delako kopia bat eska dezakezu online Bankaren bidez "Hondatuta" aukerarekin eta zure etxean edo bulegoan jasotzea hautatu ahal izango duzu ere. Daukazun txartela erabiltzen jarraitu ahal izango duzu berria jaso eta aktibatu artean.
Era berean, 900 44 55 66 / +34 94 600 55 00 telefonora ere dei diezagukezu, 8:00etatik 22:00etara, edo 34 94 401 70 00 telefonora, ordutegi horretatik kanpo.
Visa Dual, Visa Dual Korner, Visa Dual 100%,Visa Classic eta Visa Nakar txartelek estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza hartzen dituzte barnean; hemen kontsulta dezakezu.
Urrezko Visa txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Visa Platinum txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Kutxabanken Visa Dual, Visa Dual % 100, Visa Classic eta Visa Nakar txartelekin, zuk erabakiko duzu txartelarekin egindako erosketak noiz ordaindu.
Ordaintzeko dituzun aukerak:
-Ordainketa osoa: Hilabetean egindako erosketa guztiak hurrengo hilean zordunduko dira kontuan, eta, beraz, ez duzu interesik ordainduko. UTB: % 3,08. ITN: % 0.
Adibidea: 1.500 euroko hileroko diru-erabiltzea, hil bakoitzeko lehen egunean eta 12 likidazio-alditan.
Hilero zor den zenbatekoa 1.500 eurokoa izango da guztira, lehenengo hilean izan ezik, orduan 1.545 eurokoa izango baita. 12 hilabetetan, beraz, zorraren zenbatekoa 18.045 eurokoa izango da guztira, hileko lehen likidazioan kobratutako 45 euroko (kredituaren kostu osoa) kreditu-txartelaren urteko mantentze-lanen komisioa barne. UTB: % 3,08. ITN: % 0.
-Ordainketa geroratua (revolving): Hilabetean egindako erosketen ordainketa geroratu ahal izango duzu, gehien komeni zaizun zenbatekoa ordainduta. Hilean zenbateko finko bat edo ehuneko bat zehazteko aukera izango duzu geroratutako zenbatekoa ordaintzen joateko.
Hileko kuota finko bat ezartzen denean, honela egingo da ordainketa:
Adibide hau 48 kuotatan likidatuko den erosketa baterako egin da, eta baliteke txartelaren kontratuan ezarritako baldintzekin bat ez etortzea.
Hileko lehen egunean 1.500 euroko erosketa bat egiten baduzu, % 18,36ko interes-tasarekin (ITN) eta hilean 44,35 euroko kuota finkoarekin, zera ordainduko duzu:
- 44,35 euroko 47 hileko kuota eta 44,01 euroko azken kuota bat.
- Ordaindu beharreko zorra 2.128,46 eurokoa izango da guztira, eta UTBa % 19,99koa izango da.
Interesen zenbatekoa: 628,46 €. Kredituaren kostu osoa: 628,46 €. Amortizazio-sistema frantsesa.
Revolving ordainketa geroratuaren modalitatea duten txartelen hileko likidazioan, ez da txartelaren urteko jaulkipen-komisioa edo mantentze-lanen komisioa kobratuko.
GARRANTZITSUA: Ordainketa geroratuaren likidazio-sistemak ez du kasu guztietan kreditua 48 hileko kuota berdinetan amortizatzeko aukera ematen, zor osoaren % 3,5eko gutxieneko kuota bat ezarrita duelako, 60 euroko gutxieneko zenbatekoarekin. Hau da, bi zenbateko hauetatik handiena ordainduko duzu:
- Zuk aukeratu duzun kuota, kapitala, interesak eta komisioak barne hartzen dituena.
- Zor osoaren % 3,5, 60 euroko gutxieneko zenbatekoarekin.
Zorraren zenbatekoa kreditu-erabiltzeen eta sortutako interesen eta komisioen araberakoa izango da, aukeratutako ordainketa-modalitatearen arabera.
Egindako ordainketek (revolving ordainketa geroratua eta ordainketa zatikatua modalitateetan) ez dute kredituaren zenbateko osoaren amortizaziorik eragiten, kapital erabilgarria zehaztutako mugaren arabera berrezarri baizik.
Kuoten zenbatekoa txartelaren erabileraren eta egiten dituzun abonuen arabera alda daiteke, baina diru-erabiltzaileak noiznahi egin ahal izango dituzu, kontratatutako mugen barruan betiere. Halaber, erabilitako kapitala itzultzeko, hilean zenbateko finko bat edo ehuneko bat zehazteko aukera izango duzu geroratutako zenbatekoa ordaintzen joateko.
Zenbateko txikiko kuotak ezartzeak kredituaren amortizazioa lutzatzea ekar lezake, eta, ondorioz, sortutako interesen zenbatekoa handiagoa izatea.
Nolanahi ere, gogoratu kuoten zenbatekoa noiznahi aldatu ahal izango duzula kontratua indarrean den bitartean, baita ordainketa-modalitatea ere.
Zure txartelen mugimenduei eta laburpenei buruzko informazioa Kutxabanken online bankan (webgunean) eta appean (banka mugikorrean) kontsulta dezakezu. Ordainketa geroratuaren modalitatean (revolving), gainera, txartelaren hiru hilean behingo informazio gehigarria eta amortizazio-taula eskatu ahal izango duzu Kutxabanken gure bulegoetan.
Kredituaren simulagailu honetan, hilean ordaindu nahi duzun kuota adierazten baduzu, zure kreditua ordaintzeko zenbat denbora beharko duzun jakingo duzu. Gogoan izan gutxieneko kuota bat dagoela, eta zenbateko hori, lehenik, adostutako interesak eta gastuak ordaintzeko erabiltzen dela eta, bigarrenik, erabilitako kapitala amortizatzeko.
Banakako erosketen zatikapena:
Kutxabankek, gainera, txartelarekin ordaindutako erosketak banan-banan geroratzeko aukera ematen dizu: Plazox zerbitzuarekin saltoki fisikoan edo online dendan, erosketa egiten duzun unean bertan, edo Flexibuy zerbitzuarekin, Banka mugikorraren edo Online bankaren bidez erosketa egin ondoren, 150 eta 2.000 euro bitarteko erosketak 3, 6, 9 eta 12 hilabetez eta interesik gabe geroratzeko (UTB: % 2,02–% 19,04, zenbatekoaren eta zatikapenaren epearen arabera). Kontsultatu zer erosketa mota zatika daitezkeen Plazox zerbitzuarekin. Geroratzea kudeatzeagatik komisio bat aplikatuko da Plazox eta Flexibuy zerbitzuetan, eta lehenengo kuotan kobratuko da. Komisio horren zenbatekoa erosketaren zenbatekoaren eta geroratze-epearen araberakoa izango da. ITN: % 0. Kuota iraunkorren amortizazio-sistema.
Geroratzea |
Gutxieneko zenbatekoa |
Gehieneko zenbatekoa |
Geroratzearen kudeaketa-gastuak |
Gutxieneko UTBa |
Gehieneko UTBa |
ITN |
| 3 hilabete | 150 € | 249,99 € | 4 € | % 6,60 | % 17,39 | % 0 |
| 3 hilabete | 250 € | 349,99 € | 7 € | % 8,31 | % 18,34 | % 0 |
| 3 hilabete | 350 € | 2.000 € | 10 € | % 2,02 | % 18,75 | % 0 |
| 6 hilabete | 500 € | 2.000 € | 25 € | % 3,39 | % 19,04 | % 0 |
| 9 hilabete | 500 € | 2.000 € | 35 € | % 3,58 | % 18,92 | % 0 |
| 12 hilabete | 500 € | 2.000 € | 45 € | % 3,69 | % 18,98 | % 0 |
ZATIKAPENAREN ADIBIDEAK
3 hilabetetan zatikatzea
6 hilabetetan zatikatzea
9 hilabetetan zatikatzea
12 hilabetetan zatikatzea
Erosketa 3 hilabetetan zatikatzearen adibideak
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 249,99 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 6,60. 4 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 87,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 83,33 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 83,33 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 253,99 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 4 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 150,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 17,39. 4 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. 2022ko martxoaren 31n egindako eragiketa: 54 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 50 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 50 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 154,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 4 €.
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 349,99 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 8,31. 7 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 123,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 116,66 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 116,67 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 356,99 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 7 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 250,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,34. 7 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 90,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 83,33 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 83,34 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 257,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 7 €.
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 2,02. 10 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 676,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 666,66 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 666,68 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 2.010,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 10 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 350,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,75. 10 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 126,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 116,66 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 116,68 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 360,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 10 €.
Erosketa 6 hilabetetan zatikatzearen adibideak
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 6 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 3,39. 25 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 358,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 333,33 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 333,33 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 333,33 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 333,33 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean eta 333,35 euroko azken kuota urriaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 2.025,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 25 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 500,00 euroko erosketa bat 6 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 19,04. 25 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 108,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 83,33 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 83,33 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 83,33 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 83,33 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean eta 83,35 euroko azken kuota urriaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 525,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 25 €.
Erosketa 9 hilabetetan zatikatzearen adibideak
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 9 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 3,58. 35 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 257,22 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 222,22 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 222,22 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 222,22 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 222,22 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 222,22 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 222,22 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 222,22 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean eta 222,24 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 2.035,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 35 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 500,00 euroko erosketa bat 9 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,92. 35 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 90,55 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 55,55 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 55,55 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 55,55 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 55,55 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 55,55 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 55,55 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 55,55 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean eta 55,60 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 535,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 35 €.
Erosketa 12 hilabetetan zatikatzearen adibideak
Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 12 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 3,69. 45 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 211,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 166,66 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 166,66 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 166,66 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 166,66 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 166,66 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 166,66 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 166,66 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean, 166,66 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean, 166,66 euroko hamargarren kuota otsailaren 1ean, 166,66 euroko hamaikagarren kuota martxoaren 1ean eta 166,74 euroko hamabigarren kuota apirilaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 2.045,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 45 €.
Esate baterako, hileko azken egunean egindako 500,00 euroko erosketa bat 12 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,98. 45 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 86,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 41,66 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 41,66 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 41,66 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 41,66 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 41,66 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 41,66 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 41,66 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean, 41,66 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean, 41,66 euroko hamargarren kuota otsailaren 1ean, 41,66 euroko hamaikagarren kuota martxoaren 1ean eta 41,74 euroko hamabigarren kuota apirilaren 1ean.
Guztira zordundutako zenbatekoa: 545,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 45 €.
Euroa ez den monetatan egindako eragiketetan (erosteko edo eskudirua ateratzeko), %3ko komisioa aplikatuko da, dagokion likidazioa egiten den egunean Nazioarteko Ordainketa Sistemek (Visa) duten truke-tasaren arabera eurotan kontrabalioan ateratzen den zenbatekoaren gainean.
Truke-tasa hori eta EBZk EEEn egindako eragiketetarako argitaratutako truke-tasaren gaineko ehuneko-marjina kontsulta ditzakezu VISAren truke tasaren Kalkulagailuan:
Truke-tasaren edo dibisen kalkulagailua