Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Zordunketa bidez dirua lortzeko eta Internet dendetan erosi ahal izateko txartela.
|
Titularrari erosketak eta erabilitako zerbitzuak ordaintzeko aukera emateaz gain, bulegoetan eta kutxazain automatikoetan kontuko saldotik eskudirua atera ahal dugu.
Zordunketa Txartelek modalitatearen araberako urteko mantentze-kostua dute. Gainera, kutxazainen batetik dirua ateraz gero, dagokion kostua izango du. Saltokietan erosketak egiteko txartela erabiliz gero, ez da inolako komisiorik ordaindu behar, ez bada dibisa aldatzen delako. Informazio hori guztia Aurrekontratuko Informazioa izeneko dokumentuan ikus dezakezu.
Horrez gain, Kutxanbanken edota Espainiako Bankuaren webgunean, finantza-erakundeen eragiketa ohikoenen komisioei eta ohiko tasei buruz hiru hilean behin ematen duten informazioaren berri izango duzu.
Bai. Kutxabanken kontua edukitzea ezinbestekoa da, ordainketak helbideratu ahal izateko.
CVV edo Card Verification Value kodea kreditu- eta zordunketa-txartelen atzealdean agertzen den 3 digituko multzoa da. Kodea segurtasun neurria da online erosketak egiteko orduan, hau da, txartel fisikoa ez dagoenean. Datu hori ez da inon gordetzen eta txartelean baino ezin da ikusi.
Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, berehala blokeatu behar duzu Banka mugikorraren edo online Bankaren bidez, une horretan bertan txartelaren kopia bat eska dezakezu, etxean edo bulego hurbilenean jasotzeko.
Gogoratu txartela blokeatzea behin betikoa dela eta ez duela atzera bueltarik.
Uste baduzu berreskuratzeko aukera duzula, itzal ezazu banka mugikorrean. Berreskuratzen duzunean, gogoratu piztu egin behar duzula berriro ere normaltasunez erabiltzeko.
Zure txartelak zuzen funtzionatzen ez badu, txartela hondatu delako kopia bat eska dezakezu online Bankaren bidez "Hondatuta" aukerarekin eta zure etxean edo bulegoan jasotzea hautatu ahal izango duzu ere. daukazun txarela erabiltzen jarraitu ahal izango duzu berria jaso eta aktibatu artean.
Era berean, 900 44 55 66 / +34 94 600 55 00 telefonora ere dei diezagukezu, 8:00etatik 22:00etara, edo 34 94 401 70 00 telefonora, ordutegi horretatik kanpo.
Euroa ez den monetatan egindako eragiketetan (erosteko edo eskudirua ateratzeko), %3ko komisioa aplikatuko da, dagokion likidazioa egiten den egunean Nazioarteko Ordainketa Sistemek (Visa) duten truke-tasaren arabera eurotan kontrabalioan ateratzen den zenbatekoaren gainean.
Truke-tasa hori eta EBZk EEEn egindako eragiketetarako argitaratutako truke-tasaren gaineko ehuneko-marjina kontsulta ditzakezu VISAren truke tasaren Kalkulagailuan:
Truke-tasaren edo dibisen kalkulagailua