Gira tu dispositivo a modo "landscape"

|
Urrezko VISA balio erantsirik handiena duen txartela da. Visa marka onartzen duten munduko saltoki guztietan ordaintzeko balio du, berarekin duen erosketen babes-aseguruaren estaldura handiak eskaintzen duen babes eta segurtasunaz. • Mundu osoan balio du. • Bat-bateko kreditua erabilgarri. • Galdutako edo lapurtutako txartelaren berehalako ordezkapena 24 ordutan. • Zure erosketen ordainketa geroratua Flexibuy-rekin 3, 6, 9 edo 12 hilera arte 150 €-tik 2.000€ko erosketetan.(500€tik berako erosketetak 3 hilera). • Estaldura handiak dituen istripuetarako eta bidaia-laguntzarako doako asegurua. • Bat-bateko deskontuak zure erosketetan, EURO 6000 Plus Kutxabank-i esker. • Erabilerari eta iruzurrezko eragiketei buruzko alerta-sistema, SMS edo email bidez. • Kutxabank Urrezko VISA txartela pertsonalizatzeko aukera. • Kredituaren muga txartelaren titularrak Kutxabankekin kontratatutakoa izango da, kontratuan ageri dena hain zuzen. |
|
Urrezko VISA txartelak urtean 61 €-ko mantentze-kuota dauka txartel nagusiari dagokionez, eta 31 €-koa txartel onuradunaren kasuan. Horrez gain, nomina edo pentsioa helbideratzeagatik edo txartelekin egindako kontsumoengatik hobariak daude.
Ikusi doako aseguruaren laburpena.
CVV edo Card Verification Value kodea kreditu- eta zordunketa-txartelen atzealdean agertzen den 3 digituko multzoa da. Kodea segurtasun neurria da online erosketak egiteko orduan, hau da, txartel fisikoa ez dagoenean. Datu hori ez da inon gordetzen eta txartelean baino ezin da ikusi.
Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, berehala blokeatu behar duzu Banka mugikorraren edo online Bankaren bidez, une horretan bertan txartelaren kopia bat eska dezakezu, etxean edo bulego hurbilenean jasotzeko.
Gogoratu txartela blokeatzea behin betikoa dela eta ez duela atzera bueltarik.
Uste baduzu berreskuratzeko aukera duzula, itzal ezazu banka mugikorrean. Berreskuratzen duzunean, gogoratu piztu egin behar duzula berriro ere normaltasunez erabiltzeko.
Zure txartelak zuzen funtzionatzen ez badu, txartela hondatu delako kopia bat eska dezakezu online Bankaren bidez "Hondatuta" aukerarekin eta zure etxean edo bulegoan jasotzea hautatu ahal izango duzu ere. Daukazun txartela erabiltzen jarraitu ahal izango duzu berria jaso eta aktibatu artean.
Era berean, 900 44 55 66 / +34 94 600 55 00 telefonora ere dei diezagukezu, 8:00etatik 22:00etara, edo 34 94 401 70 00 telefonora, ordutegi horretatik kanpo.
Visa Dual, Visa Dual Korner, Visa Dual 100%,Visa Classic eta Visa Nakar txartelek estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza hartzen dituzte barnean; hemen kontsulta dezakezu.
Urrezko Visa txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Visa Platinum txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Kutxabanken Urrezko Visarekin, zuk erabakitzen duzu noiz ordaindu txartelarekin egindako erosketak.
Honela ordain dezakezu:
- Dena ordaindu: Hilabetean egindako erosketa guztiak hurrengo hilean zordunduko dira kontuan, eta, beraz, ez dago interesen ordainketarik. UTB: %8,63. ITN %0.
Adibidea: hilero 1.500 € erabiltzea, hilabete bakoitzeko lehen egunean, hileko 12 likidazio alditan.
Hilero zor den zenbateko osoa 1.500 €-koa izango litzateke, lehen hilean izan ezik, hilabete horretan 1.561 €-koa izango litzatekeelako. 12 hilabetetan zehar, zor den zenbatekoa, guztira, 18.061 €-koa izango da, kreditu-txartelaren mantentze-komisioa barne, 61 €-koa (kredituaren kostu osoa), hileko lehen likidazioan kobratutakoa. UTB: %4,22. ITN %0.
- Ordainketa geroratua (revolving): hilean egindako erosketen ordainketa geroratu ahal izango duzu, eta gehien komeni zaizun kopurua ezarri ahal izango duzu. Zuk kopuru finko bat edo hileko ehuneko bat ezartzea aukeratzen duzu, geroratutako zenbatekoa ordaintzen joateko.
Adibidea, hileko kuota finko bat ezartzen denean nola ordaintzen den:
Adibide hau 48 kuotatan likidatu beharreko erosketa baterako egin da, eta baliteke erosketa hori ez etortzea bat txartelaren kontratuan ezarritako baldintzekin.
Hileko lehen egunean 1.500 €-ko erosketa egiten baduzu %18,36ko ITNko interes-tasarekin, hilean 44,35 €-ko kuota finkoa ezarrita, honako hauek ordaindu beharko zenituzke:
- 44,35 €-ko 47 kuota hilean eta 44,01 €-ko azken kuota.
- Zor izango den zenbatekoa, guztira, 2.128,46 €-koa izango da, eta UTB %19,99koa.
Interesen zenbatekoa: 628,46 €. Kredituaren kostua, guztira: 628,46 €. Amortizazio-sistema: frantsesa.
Txartelaren hileroko likidazioa geroratutako ordainketa revolving modalitatean egiten bada, ez da kobratuko txartelaren urteko jaulkipen- edo mantentze-komisioa.
GARRANTZITSUA: ordainketa geroratuaren modalitateko likidazio-sistemak ez du ahalbidetzen kasu guztietan kreditua hileko 48 kuota berdinetan amortizatzea, zor osoaren %3,5eko gutxieneko kuota ezarrita duelako, gutxienez 60 €-rekin. Hau da, bi zenbateko hauetatik handiena ordainduko duzu:
- Aukeratutako kuota: kapitala, interesak eta komisioak.
- Zor osoaren %3,5, gutxienez 60 €-rekin.
Zordundutako zenbateko osoa kredituaren erabileren eta sortutako interes eta komisioen araberakoa izango da, aukeratutako ordainketa-modalitatearen arabera.
Egindako ordainketek (revolving ordainketa geroratuaren eta ordainketa zatikatuaren modalitateetan) ez dute kredituaren zenbateko osoari dagokion amortizazioa eragiten, baizik eta kapital erabilgarria berrosatzen dute, ezarritako mugaren arabera.
Kuoten zenbatekoa aldatu egin daiteke egiten dituzun erosketen eta diru-ateratzeen eta egiten dituzun ordainketen arabera eta nahi dituzun zenbatekoetan, kontratatutako mugen barruan. Era berean, erabilitako kapitala itzultzeko, zuk zenbateko finko bat edo hileko ehuneko bat ezartzea aukeratzen duzu, geroratutako zenbatekoa ordaintzen joateko.
Zenbateko murriztuko kuotak ezartzeak kreditua denbora luzeagoan amortizatzea ekar lezake, eta, ondorioz, interesen zenbateko handiagoa sortzea.
Hala ere, azpimarratu behar da kuoten zenbatekoa alda dezakezula, baita ezarritako ordainketa modalitatea ere, edozein unetan, kontratua indarrean dagoen bitartean.
Zure txartelen mugimenduei eta laburpenei buruzko informazioa ikusi ahal duzu Kutxabanken online bankan (web) eta aplikazioan (banka mugikorra). Gainera, hiru hilean behingo informazio gehigarria eta txartelaren amortizazio-koadroa eska ditzakezu, ordainketa geroratuaren modalitatean (revolving), Kutxabankeko bulegoetan.
Hurrengo kreditu-simulagailuan, ordaindu nahi duzun hileko kuota sartuta, zure kreditua ordaintzeko behar duzun denbora jakin dezakezu. Gogorarazi gutxieneko kuota bat dagoela eta zenbateko hori, lehenik eta behin, hitzartutako interesak eta gastuak ordaintzeko erabiltzen dela, eta, bigarrenik, erabilitako kapitala amortizatzeko.
Banakako erosketen zatikatzea:
Kutxabanken, gainera, txartelarekin egindako erosketak geroratzeko aukera duzu, banan-banan, Plazoxekin saltoki fisikoetan edo online dendetan, erosketa egiten duzun unean bertan ala Flexibuyren bidez, erosketa Banka Mugikorraren edo Online Bankaren bidez egin ondoren, 3, 6, 9 eta 12 hilabetera, interesik gabe (UTB: %2,02 – %19,04, zatikapenaren zenbatekoaren eta epearen arabera), 150 €-tik 2.000 €-ra bitarteko erosketetarako. Ikusi zer erosketa mota zatikatu daitezkeen Plazox zerbitzuarekin. Gerorapena kudeatzeko komisio bat aplikatuko da, bai Plazoxentzat, bai Flexibuyrentzat. Lehen ordainketan kobratuko da, eta komisio horren zenbatekoa erosketaren zenbatekoaren eta geroratzeko epearen araberakoa izango da. ITN %0. Kuota konstanteak amortizatzeko sistema.
Geroratzea |
Gutxieneko zenbatekoa |
Gehieneko zenbatekoa |
Geroratzearen gestio kostua |
Gutxieneko UTB |
Gehieneko UTB |
ITN |
| 3 hilabetez | 150 € | 249,99 € | 4 € | %6,60 | %17,39 | %0 |
| 3 hilabetez | 250 € | 349,99 € | 7 € | %8,31 | %18,34 | %0 |
| 3 hilabetez | 350 € | 2.000 € | 10 € | %2,02 | %18,75 | %0 |
| 6 hilabetez | 500 € | 2.000 € | 25 € | %3,39 | %19,04 | %0 |
| 9 hilabetez | 500 € | 2.000 € | 35 € | %3,58 | %18,92 | %0 |
| 12 hilabetez | 500 € | 2.000 € | 45 € | %3,69 | %18,98 | %0 |
3 hilabetetan zatikatzearen adibideak
6 hilabetetan zatikatzearen adibideak
9 hilabetetan zatikatzearen adibideak
12 hilabetetan zatikatzearen adibideak
Ondoko erosketak zatikatzeko simulagailuan (flexibuy/plazox simulagailuak), zatikatu nahi duzun erosketaren zenbatekoa eta zure beharretara hobekien egokitzen den epea ematen badituzu, hileko kuota ezagutu ahal izango du.
Euroa ez den monetatan egindako eragiketetan (erosteko edo eskudirua ateratzeko), %3ko komisioa aplikatuko da, dagokion likidazioa egiten den egunean Nazioarteko Ordainketa Sistemek (Visa) duten truke-tasaren arabera eurotan kontrabalioan ateratzen den zenbatekoaren gainean.
Truke-tasa hori eta EBZk EEEn egindako eragiketetarako argitaratutako truke-tasaren gaineko ehuneko-marjina kontsulta ditzakezu VISAren truke tasaren Kalkulagailuan:
Truke-tasaren edo dibisen kalkulagailua
Honako hauek dira Kutxabank kreditu-txartelen ordainketa-modalitateak: Ordainketa Osoa eta Ordainketa Geroratua (Revolving). Txartelaren ordainketa-modalitatea noiznahi aldatu ahal izango duzu kontratua indarrean dagoen bitartean, zure Kutxabank bulegoan, 900 44 55 66 telefonora deituta edo Kutxabanken online bankaren (webgunean) eta apparen (banka mugikorraren) bidez.
Kutxabank txartelei edo zure txartelari buruzko zalantzarik baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan, gure Kutxabank bulegoetan edo info@kutxabank.es helbidera mezu elektronikoa bidalita.
Telefono-zenbaki honetara ere deitu dezakezu: 900 44 55 66 / +34 94 600 55 00 (atzerritik), 8:00etatik 22:00etara.
Bai, kontratua sinatu edo txartela aktibatu eta hurrengo 14 egun naturalen barruan. Epe horretan, sinatutako kreditu-txartelaren kontratuan atzera egin ahal izango duzu, hori egiteko arrazoiak azaldu beharrik gabe. Kreditu-txartelaren kontratuan atzera egin nahi baduzu, horren berri eman beharko diozu bankuari, eta txartelari dagokion zenbatekoa (bankuak kontratua sinatzean eman zizun kredituaren zenbatekoa) eta igarotako denboran sortutako interesak ordaindu beharko dituzu.
Hilabeteren batean zure txartelaren kuota ordaindu ezin duzula ikusten baduzu, jo zure bulegora eta zorra ordaintzeko ondoen datorkizun aukera zein den aztertuko dugu.
Hala ere, gogoan izan kreditu-txartela kontratatzean kuota horiek ordaintzeko konpromisoa hartzen duzula. Beraz, konpromiso hori ez betetzeak ondorio larriak ekar diezazkizuke, hala nola kredituaren kostuaren handitzea (atzeratutako zenbatekoek berandutze-interesak sortzen dituztelako), gure bankuan edo beste enpresa batzuetan maileguak eta beste zerbitzu batzuk kontratatzeko zailtasun handiagoa eta zure kontuen bahitura.
Zure txartelaren zorrak ordaintzen ez badituzu, txartela blokeatuko dugu lehen neurri gisa.
Hurrengo hilaren 1ean, txartelaren euskarri-kontuan zorduntzen da kreditu-txartelekin egindako hileko erosketen eta ordainketen zenbateko osoa.