Gira tu dispositivo a modo "landscape"
'Suntsikorrak/Fungibles' Viphoto Fest jaialdiaren harira antolatutako argazki erakusketa da. Philippine Schaefer, Aitziber Barriga, Ahmed Salvador eta Jabi Sotoren lanak izango dira ikusgai.
Viphoto Fest jaialdia Arabako Argazkilari Elkarteak eta Amárica Aretoak antolatu dute. Vital Fundazioaren lankidetzarekin, estatu mailako erreferentziazko jaialdi bilakatu nahi du, eta hainbat ikuspegitatik ingurunera hurbilduko diren argazki proposamen garaikideak ekarri nahi ditu Gasteizera.