Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Errenazimentua eta barrokoaren artean zubi lanak egiten dituzten bi konposagile, Steffani eta Biber, topatuko ditugu programa honen oinarrian. Gaur egun antzinako musikan espezialdutako ahots-talderik hoberenetakoa den Vox Luminis, eta Alemaniako ganbera-formazio handietako bat, Freiburger BarockConsort, izango dira agertokian.
“Stabat Mater” obrak, Steffani-ren maisulana denak, Italiako konposagilearen debozioa islatzen du.
Biber-en “Requiem-a fa minorrean”, berriz, barroko aldiko konposiziorik hunkigarri eta ederrenetakotzat jotzen da.