Gira tu dispositivo a modo "landscape"
“Gehiago dago zugan. Erdi Aroko Emakumeen irudiak (XIII.-XV. mendeak)” emakume gotikoari buruzko erakusketaren katalogoa, Bilboko Arte Eder Museoak museo bertako bbk erakusketa gelan gauzatutako proiektu berria. Erakusketarako hautatu den garaia aberastasun artistiko eta gizarte dinamismo handikoa izan zen, eta hori da hain zuzen ere garai horretara gerturatzeko pizgarria. Baina interes artistiko eta historiko horretaz gainera, nabarmentzekoa da hautatu den garaiako emakumearen azterketa sakon, zehatz eta eguneratua egitearen izaera sozial handia eta gure garaiari begira duen erabilgarritasun kulturala.