Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Antzezle-talde batek Ana Garcia ezagutzen du. Ana bilbotarra da, eta udak Castellóko herri batean ematen zituen, Vinarósen. Haietako batzuek Ana ezagutzen zuten; beste batzuek, Vinarós eta beste batzuek, bai Ana bai Vinarós. Ana herrian hil zen eta antzezleek zer gertatu ote zitzaion jakin nahi dute.
Ikerketa horren harian, gorputz "gauzaezen" kontrako indarkeriaz ari gatzaizue, hain zuzen, gorputz bitxi diren emakume, ume, trans edo beste askoren aurkakoaz. Gorputz horien kontrako herri eta hirietako ehizaz ari gatzaizue.