Iruzur horren ohiko sekuentzia honako hau da:
- Dei bat jasotzen da, normalean etxeko telefono finkoan (iruzurgileek edozein telefono finko aukeratzen dute probintzia-aurrizkien bidez), baina mugikorrean ere jaso daiteke. Normalean, elkarrizketa gaztelania “arraro” batean egiten dizute, edo ingelesez ere saiatzen dira.
- Iruzurgileak munduko teknologia-enpresa nagusietako bateko teknikari gisa identifikatzen dira eta langile-kode bat eta gezurrezko izen bat ematen dizkizute, beren diskurtsoari sinesgarritasun handiagoa emateko.
- Azkenean, konbentzitzen zaituzte zure ordenagailua hackerrak erasotzen ari direla edo birus batekin infektatuta dagoela. Eta arrisku larrian omen zaudenez, ordenagailua garbitzeko eskaintzen dira.
- Horretarako, ordenagailura urrutitik sartzeko aukera ematen duen programa bat deskargatu eta instala dezazun konbentzitzen zaituzte. Baliteke zure mugikorrean antzeko aplikazio bat deskargatzea ere eskatzea.
- Jarraian, programa exekutatzeko eta deskargatu berri duzun aplikazioaren bidez ordenagailura edo mugikorrera urrutitik sartzeko baimena emateko eskatuko dizute.
- Hurrengo urratsa izan ohi da esatea beren zerbitzuengatik zenbateko txiki bat ordaindu behar zaiela, baina, horretarako, zure banku-txartelen datuak (txartel-zenbakia, iraungitze-data eta CVV) eta zure online bankura sartzeko gakoak eskatzen dizkizute.
- Batzuetan, urruneko sarbidea eman diezunean, ordenagailuko pantaila beltzean jartzea lortzen dute (edo beste modu batera blokeatzen dizute), eta birusa kentzeko beharrezkoa dela esaten dizute.
- Kasu batzuetan, dei horiek 4 eta 5 ordu arte iraun dute, eta, azkenean, gaizkileek iruzurra jasotzen ari den pertsonak pasaportearen, NANaren eta eskatzen dioten guztiaren argazkiak bidaltzea lortzen dute.
- Iruzurgileak, datu horiek guztiak eskura dituztela, banku elektronikora sartzen dira, txartelen edota transferentzien mugak igotzen dituzte, eta, azkenean, bitcoinen erosketak egiten dituzte, edo berehalako transferentziak estatuko beste erakunde batera edo nazioarteko transferentziak. Erosketa edo transferentzia horiek milaka eurokoak izan ohi dira, eta, batzuetan, dozenaka mila eurokoak. Hori guztia, zuk birus edo hackeoaren ustezko arazoa konpontzen ari zaizkizula uste duzun bitartean.
- Edozein aitzakiarekin, OTP ere eskatzen dute (transakzio bat amaitzeko mugikorrean jasotzen duzun Erabilera Bakarreko Gakoa), eta, beraz, azkenean oso iruzur handia ekar dezakeen lapurreta bat egin ahal dizute.
Iruzurgileak, datu horiek guztiak eskura dituztela, banku elektronikora sartzen dira, txartelen edota transferentzien mugak igotzen dituzte, eta, azkenean, bitcoinen erosketak egiten dituzte, edo berehalako transferentziak estatuko beste erakunde batera edo nazioarteko transferentziak. Erosketa edo transferentzia horiek milaka eurokoak izan ohi dira, eta, batzuetan, dozenaka mila eurokoak. Hori guztia,
Horregatik guztiagatik, gogoan izan gure webgunean Online Segurtasuna atalean adierazitako Zibersegurtasuneko Jardunbide Egokiak aplikatzea.