Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Segurtasuna Banku Mugikorrean

Online Banku-zerbitzuaren gailu eramangarrietarako bertsioak ordenagailuaren bertsioaren adinako zifratze-maila eta segurtasun-neurri ditu. Hortaz, zure sakelako telefonoa eguneroko banku-eragiketak egiteko erabiltzen duzunean, ordenagailuetarako eskaintzen den segurtasun bera daukazu, eta zeure burua babesteko gomendio berberak hartu behar dituzu kontuan. Gainera, Kutxabank-ek ez du zure erabiltzailearen gaineko informaziorik gordetzen gailu eramangarrietan, eta beraz, zure kontuak babestuta egongo dira telefonoa galdu edo lapurtzen badizute.

Hala ere, zeure burua babesteko aintzat hartu behar dituzun beste arrisku batzuk dituzte gailu hauek. Horien berri izan nahi baduzu, jo ezazu “Nola babestu zure burua?” atalera.

Jarraian, zure gailu eramangarrian iruzur-arriskuak minimizatzeko hainbat gomendio emango dizkizugu:

  • Oraindik egin ez baduzu, jakinarazi zure telefono-zenbakia gure bulegoetako edozeini.
  • Erabili ezazu gure doako app-a, eta jaitsi ezazu konfiantzazko lekuetatik: App Storea iPhone ® eta iPad-erako ® edo Google Play Androiderako. Zure gailuan deskargatu dezakezu zuzenean.
    kutxabank.es/appmovil
  • Gailu eramangarriak ordenagailu txikiak besterik ez dira, eguneratu beharrean egon daitekeen softwarearekin, PC edo ordenagailu eramangarri batean bezala. Segurtatu segurtasuna bermatzeko azken-azkeneko bertsioa duzula.
  • Deskargatu birusen aurkako babesen bat zure sakelako telefonoa edo tabletean.
  • Ez egin root-ik zure gailuan operadore edo fabrikatzailearen mugak gainditzeko.
  • Kontuz ibili zure gailuan deskargatzen duzun horrekin, batez ere aplikazioekin. Erabili itzazu konfiantzazko aplikazio-dendak soilik.
  • Ez erantzun informazio pertsonala edo finantza-arlokoa eskatzen dizuten SMS testu-mezuei.
  • Aktibatu gure SMS alertak, zuk adierazten duzun zenbatekotik aurrerako erosketak egiteko orduan abisuak jasotzeko. Edonola ere, 500 €tik gorako erosketak egitean abisua emango dizugu.
  • Telefonoa galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, jarri zaitez harremanetan gure euskarri-zerbitzuarekin 900 44 55 66, eta salatu ezazu kasua. Ordenagailu batetik konektatu eta zure pasahitza aldatzea ere gomendatzen dizugu. Horrez gain, komeni da zure telefono-operadoreari deitzea, egoeraren berri eman eta telefono-zenbakia blokeatu dezaten.
  • Babes gehigarria lortzeko, gailu eramangarri gehienek pantaila blokeatzeko aukera eta beste hainbat segurtasun-parametro eskaintzen dituzte.

 

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago