Ekonomia eta Finantza Informazioa
Arriskuen kontrola
Kreditu arriskuak (kreditua, kontra alderdia, pilaketa, herrialdea)
Berankortasun indizeak inflexio-puntu argia erakutsi du
Jarduera ekonomikoaren eta enplegu sorreraren igoera-zenbaki apaletan izan bada ere, 2014ko ekitaldiak joera aldaketa baieztatu du ziklo makro ekonomikoan, eta positiboki eragiten ari da finantza-erakundeen kreditu arrisku mailen batez besteko kalitate-mailan.
Testuinguru ekonomiko finantzarioaren ildotik, Kutxabank Taldearen kreditu-inbertsioaren berankortasun tasak beheranzko inflexio-puntu argia erakutsi du, urtea %10,68an itxi baitu, hau da, 2013ko %11,16 baino maila nabarmen baxuagoa.
Finantza-sektorearen batez besteko berankortasuna ez da beheranzko joera horretatik kanpo geratu, nahiz eta deskribatu diren baino maila altuagoetan jarraitu, %12,51 ekitaldiaren amaieran, beste Sektore Egoiliar Batzuentzako Kredituetarako.
Jakina denez, alde hori altuxeagoa litzateke, sektorearen estatistikan 2012 eta 2013aren artean SAREBera lekuz aldatutako kreditu arazotsuak konputatuko balira. Horrek egiaztatzen du kreditu-kalitate hobea dagoela behin eta berriro, Kutxabank taldearen arrisku-zorroan, sistemaren batez bestekoarekiko.
Gainera, Kutxabank Taldea ahalegin handia egiten ari da aktibo arazotsuen bere zorroa onbideratzeko, izan ere, 2014ko ekitaldiaren amaieran, bere zalantzazko aktiboen gaineko %57,0ko estaldura-tasak aurkeztea ahalbidetu dio.