Ekonomia eta Finantza Informazioa
Arriskuen kontrola
Finantza arriskuak (likidezia, merkatua, interes-tasa, truke-tasa)
Likidezia-arriskuari dagokionez, Kutxabank Taldeak bere maniobra-fondoan eta bere bezeriaren gordailuetan estuki oinarrituta dagoen finantzaketa-egitura du; horren ondorioz, handizkako finantzaketa erabiltzeko bere baliabidea maila erosoan mantentzea ahalbidetzen dio eta hornitzaileen eta muga eguneratzeen aniztasun handiaz.
Gainera, finantzaketa handizkako merkatuek bilakaera oso positiboa erakutsi dute 2014ko ekitaldian, eta hori finantza-sektoreak bizi duen desapalankatze prozesu orokorrarekin batera Taldearen handizkako finantzaketa baliabidearen kudeaketa erosoa ahalbidetzen ari da, lotutako finantza-kostuen merkatzea barne.
Taldearen balore kotizatuen zorroei datxekien merkatu-arriskuari dagokionez, Taldearen arrisku-profilaren murrizketa ere gertatu da, burtsa eta Zor merkatuek izan duten bilakaera positiboari esker, hautatuz egin diren desinbertsio puntual batzuekin batera.
Gertakari horiei esker, bateratu egin dira aktibo mota horrekin zerikusia duten diru-sarrera garbi garrantzitsuen erregistroa (dibidendu/kupoian kontzeptuan nahiz gainbalioak egitean), eta kontabilitatean salgai daudenen artean kalifikatutako balore-zorroetan dauden gainbalio gordinen igoera.
Interes-tasen arriskuari dagokionez, Taldeak bere aktiboen eta pasiboen muga eguneratzeen eta balio igoeren egitura kudeatzen jarraitzen du, Europako banku Zentrala burutzen ari den politika monetarioa bere interes-marjinaren gainean izaten ari den eragina murrizteko, interes-tasa baxuetan oinarrituta baitago politika hori. Interes-tasa horiek, minimo historikoetan kokatuta, zorpetutako eragile ekonomikoen bideragarritasuna errazteko helburua dute, eta bide batez, jarduera ekonomikoaren maila, nahiz eta aldi berean, nabarmen zailtzen duten finantza-erakundeek finantza-marjinak lor ditzatela.