Ekonomia eta Finantza Informazioa
Arriskuen kontrola
Eragiketen arriskua
2014ko ekitaldian zehar, Taldeak eragiketen arrisku-kontrolaren markoa diseinatzen eta ezartzen sakontzen jarraitu du, oso arrisku desberdinei metodologia homogeneoak aplikatzea ahalbidetu dezan, Taldearen gordailu-erakundeen eremuan (Kutxabank S.A. eta Cajasur Banco )nahiz bere filial nagusien eremuan.
Eragiketa galeren gauzatzeari dagokionez, ez da gertakari esanguratsurik gertatu, eta epealdiko gertakarien zenbatekoa orotara Taldearen emaitza-konturako maila oso apaletan mantendu da, informazio hori jasotzen denetik gertatzen ari den bezalaxe.