K Kutxabankeko markaren simboloa

Ekonomia eta Finantza Informazioa

Arriskuen kudeaketa

Kreditu arriskuak (kreditua, kontra alderdia, kontzentrazioa, herrialdea)

2014an aurreikusten zen bezala, 2015. urtean zehar hobekuntza nabaria izan dute jarduera ekonomikoko adierazle nagusiek. Horrek esan nahi du langabeziak behera egin duela, eta horrek eragin positiboa izan duela finantza-erakundeek aurre egin dioten kreditu-arriskuen batez besteko kalitatean.

Ekonomia eta finantzako testuinguruan, Kutxabank Taldearen kreditu-inbertsioen berankortasun-tasak behera egiten jarraitu du 2015ean, aurreko urtean hasitako bilakaerari jarraiki. 2015eko ekitaldi bukaeran, %8,65ekoa zen, 2014 bukaeran baino (%10,68) askoz ere baxuagoa.

Taldearen berankortasun-tasa, beraz, finantza-alorreko batez bestekoaren azpitik egon da eta hobera egiten jarraitu du. 2015eko ekitaldia ixtean, %10,12ko berankortasuna zuten Beste Alor Egoiliarren Maileguek. Jakin badakigu datu horrek, gainera, SAREB sozietateari (2012 eta 2013) arazoak dituzten aktiboen traspasoa egitearen ondorioak ere biltzen dituela, eta hirugarrenei saldutako zalantzazko aktiboak ere bai.

Bestetik, Taldea ahalegin handia egiten ari da arazoak dituzten aktiboen zorroa saneatzeko, eta horri esker, 2015eko ekitaldia ixtean, %55,25ekoa izan da zalantzazko aktiboen estaldura-tasa.