K Kutxabankeko markaren simboloa

Ekonomia eta Finantza Informazioa

Balantzearen azterketa

2015eko abenduan ixtean, Kutxabanken Balantzea 58.376 milioi eurokoa izan da, 2'014ko abenduan baino %1,7 gutxiago.

 

AKTIBOA


  • Bezeroen kreditua %73
  • Finantza-aktiboen zorroa %12
  • Diruzaintza aktiboa %6
  • Gainerako aktiboak %4
  • Aktibo fiskalak %3
  • Salgai dauden aktibo ez-korronteak eta izakinak %2


PASIBOA ETA PASIBO GARBIA


  • Bezeroen gordailuak %72
  • Diruzaintza pasiboa %6
  • Ondare garbia %9
  • Gainerako pasiboak %4
  • Balore negoziagarriak eta menpeko pasiboak %9


Aktiboari dagokionez, balantzeko %73 baino gehiago Bezeroen Kredituena izan da, urterik urtera %1,8 jaitsi dena. Horrek esan nahi du inbertsioa erritmo motelagoan uzkurtu dela, izan ere, 2014an %4,9koa izan zen dekrementua. Kreditu inbertsioen partidak, ordea, bilakaera positiboa izan du, %0,5eko hazkundearekin, beste finantza-erakunde batzuetan posizioak areagotu direlako. Azpimarratzekoa da baita ere salmentarako aktibo ez arrunten partidak izan duen beherakada, 2014ko abenduan Lone Star enpresarekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz, zeinen arabera, Taldeak aktibo higiezinak saldu zituen 930 milioi eurotan. Gainera, finantza-aktiboen zorroa %8,7 murriztu da, lehenago aipatutako estrategia dela eta, industri inbertsioen dimentsioa aldatzeko.

Pasiboari dagokionez, bezeroen gordailuak balantzearen hiru laurden baino pixka bat gutxiago izan dira. Arinki gutxitu dira 2014 amaierarekin alderatuta, %0,7 gutxiago. Hala ere, hipoteka-zedulak mugaeguneratzearen ondorioz murriztu da batez ere. Horiek kenduta, joera positiboa izan da, %1,3ko hazkundearekin. Horri esker, nabarmen murriztu da handizkako merkatuen bidezko finantzaketa.

Bezeroen balantzetik kanpoko baliabideak batu ondoren, bezeroen baliabideak, handizkako jaulkipenak kenduta, 54.707 milioi eurokoak izan dira, joan den urteko abenduan baino %3,1 gehiago.

 

Balantzearen azterketa
(Mila €) 2015 2014 Δ%
Kutxa eta Gordailuak Banku Zentraletan 709.339 346.297 104,8
Negoziazio-zorroa 136.018 159.548 (14,7)
Beste finantza-aktibo batzuk arrazoizko baliodunak galeretan eta irabazietan aldaketak 38.380 44.910 (14,5)
Saldu daitezkeen Finantza-aktiboak 6.265.433 6.790.040 (7,7)
Kreditu-inbertsioak 45.672.820 45.440.332 0,5
    . Gordailuak kreditu-erakundeetan 2.851.650 1.838.148 55,1
    . Bezeroentzako kreditua 42.821.170 43.602.184 (1,8)
Mugaeguneko Inbertsio-zorroa 44.142 44.048 0,2
Estalduratik etorritakoak 352.787 441.874 (20,2)
Salgai dauden aktibo ez-korronteak 834.482 1.599.903 (47,8)
Partaidetzak 499.297 618.121 (19,2)
Berraseguruengatiko aktiboak 65.069 72.218 (9,9)
Aktibo materiala 1.108.430 1.154.091 (4,0)
Aktibo ukiezina 338.685 328.104 3,2
Aktibo fiskalak 2.007.656 2.054.625 (2,3)
Gainerako aktiboak 303.134 319.220 (5,0)
AKTIBOAK GUZTIRA 58.375.672 59.413.331 (1,7)
Negoziazio-zorroa 131.803 161.511 (18,4)
Kostu amortizatuko finantza-pasiboak 51.124.935 52.274.704 (2,2)
    . Banku zentralen gordailuak 2.619.520 3.152.600 (16,9)
    . Kreditu-erakundeen gordailuak 790.224 958.974 (17,6)
    . Bezeroen gordailuak 42.195.556 42.489.750 (0,7)
    . Balore negoziagarriek ordezkatutako zorrak 4.842.378 4.884.615 (0,9)
    . Menpeko pasiboak 55.029 85.133 (35,4)
    . Beste finantza-pasibo batzuk 622.227 703.632 (11,6)
Estalduratik eratorriak 135.028 176.017 (23,3)
Pasiboak aseguruen kontratuengatik 661.493 734.164 (9,9)
Hornidurak 533.560 505.096 5,6
Pasibo fiskalak 294.240 349.336 (15,8)
Gainerako pasiboak 157.009 188.008 (16,5 )
PASIBOAK GUZTIRA 53.038.067 54.388.836 (2,5)
Erakundearen beraren fondoak 4.757.984 4.646.848 2,4
Balorazioagatiko doitzeak 568.359 365.352 55,6
Gutxiengoen interesak 11.262 12.295 (8,4)
ONDARE GARBIA GUZTIRA 5.337.605 5.024.495 6,2
ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA 58.375.672 59.413.331 (1,7)