Ekonomia eta Finantza Informazioa
Arriskuen kudeaketa
Finantza arriskuak (likidezia, merkatua, interes-tasak, truke-tasak)
Likidezia arriskuari dagokionez, Kutxabank Taldeak bere maniobra fondoan eta bere bezeroen gordailuetan oinarritutako finantza-egitura du, eta horri esker, handizkako finantzaketari egin behar dio eskaera maila apalean mantentzen da eta hornitzaile eta muga eguneratze aniztasun altuaz.
Gainera, handizkako finantzaketa merkatuek 2014ko ekitaldian abiarazitako bilakaera positiboa mantendu dute. Horri eta finantza-sektorean orokortu den desapalankatzeari esker, handizkako finantzaketara zuzendutako baliabideak malgutasunez kudeatzen jarraitu ahal izan du 2015ean, finantza-kostu lotesleak oraindik ere maila baxuan mantenduz.
Kotizatutako baloreen zorroen berezko merkatuaren arriskua gutxitu egin da, ekitaldia zehar Taldeko partaidetzen zorroan egindako desinbertsioak direla eta. Atal horretan, aktibo horiei lotutako diru-sarrera garbi esanguratsuak erregistratzeaz gain (dibidenduen zein gainbalioen bitartez), gaur egun salgai dauden finantza aktiboko zorro bezala erregistratuta dauden balore-zorroen gainbalioen maila mantendu da.
Interes-tasaren arriskuari dagokionez, aktiboen eta pasiboen mugaeguneratze eta balio aldaketen egitura kudeatzen jarraitu du Taldeak, Banku Zentral Europarraren moneta-politikak bere interes-marjinaren gainean izaten ari den eragina minimizatzeko. Banku horren politika interes-tasa baxuetan oinarrituta dago. Minimo historikoetan egon diren tasa horiek zordundutako eragile ekonomikoen finantza bideragarritasuna bultzatzera, eta horrekin batera, jarduera ekonomikoaren maila bultzatzera daude bideratuta. Hala ere, aldi berean, nahiko zaila egiten dute finantza-erakundeek finantza-marjinak lortzea.