Ekonomia eta Finantza Informazioa
Arriskuen kudeaketa
Eragiketen arriskua
2015eko ekitaldian zehar, Kutxabank Taldeak eragiketetako arriskua kontrolatzeko markoa diseinatzen eta abian jartzeko ahaleginak egiten jarraitu du. Horri esker, metodologia homogeneoak aplikatu ahal izango zaizkie era askotako arriskuei, Taldeko gordailu-erakundeen baitan (Kutxabank S.A. eta CajaSur Banco S.A) zein filial nagusien baitan.
Eragiketa galeren gauzatzeari dagokionez, 2015eko ekitaldian, ez da garrantzi bereziko gertaerarik izan; hortaz, ekitaldian erregistratutako gertakizunen zenbatekoa orotara maila oso apaletan mantendu da, Taldearen emaitza konturako, informazio mota hau biltzen denetik gertatzen ari denez.