Erakunde Gobernua
Ordainsari politikak
Kutxabanken ordainsari politikak honela definitu dira:
Administrazio Kontseiluko kideak (eta bere Batzorde Delegatuetakoak)
Administrazio Kontseilua arduratzen da ordainsari politika eta kontseilarien ordainsariak ezartzeaz, Ordainsari Batzordearen proposamenari helduz.
Administrazio Kontseiluko kideek, beren lanagatik, zenbateko bat jasotzen dute asistentzia-dieta gisa, eta Akziodunen Batzar Nagusiak zehazten du zenbateko hori.
Akziodunen Batzar Nagusiak zehaztutako zenbateko osoa hartuta, Administrazio Kontseilua arduratzen da kontseilari bakoitzari emango zaion zenbateko zehatza ezartzeaz. Horretarako, kontuan hartuko du bakoitzak dituen karguak, haren dedikazioa eta organo sozialetan duen parte-hartzea. Halaber, zenbatekoa noiz (aldizkakotasuna) ordainduko den ere erabakiko du.
Beste alde batetik, Erakundean funtzio betearazleak dituzten Administrazio Kontseiluko kideek, ordainsaria jasotzeko eskubidea dute lan hori egiteagatik, dagokion goi-zuzendaritzako edo antzeko merkataritzako lan-harremanpean. Ordainsari hori Administrazio Kontseiluak ezartzen du, eta bi atal ditu: alde batetik, zati finko bat, dirutan ordaintzen dena, bere gain hartzen dituen erantzukizunen araberakoa; eta bestetik, asistentzia-zati bat, aurreikuspen sistemak eta asegurua biltzen dituena. Administrazio Kontseiluak egokitzat jotzen badu, zati aldakor bat ere izan dezake, administratzaileak banaka edo Sozietateak bere osotasunean bere lana egiten duen arabera jasoko dena (hori erabakitzeko, adierazle objektiboak erabiliko dira).
Erakundearen jatorria eta izaera kontuan hartuta, eta aurrezki-kutxen finantza-negozioa haren eskuetan utzi izana, aipatutako aurrezki-kutxa horietako edozeinek Sozietateko kontseilariekin sinatutako edozein kontraturi lotuta egongo da, kontseilari izaerari lotutakoak. Erakundeak, subrogazioagatik, kontratuko aldeetako bat zen kutxa hori ordezkatzen du. Kontratuok horietan adostutako iraupena izango dute, eta Akziodunen Batzar Nagusiari dagokio, behar izatekotan, hura luzatzea erabakitzea, betiere, legean eta estatutuetan ezarritakoari jarraiki.
Erakundearen Administrazio Kontseiluko kideek ezingo dute asistentzia-dietengatiko zenbatekorik jaso baldin eta Erakundearengandik bestelako zenbatekoak jaso badituzte.
Bestalde, Kutxabanken Administrazio Kontseiluak aldian-aldian berrikusten ditu ordainsari politikaren printzipio orokorrak, eta aplikatu egiten direla egiaztatzen du.
Obligazio horiek betez, Kutxabanken Administrazio Kontseiluak, 2015eko martxoaren 26an egindako bileran, aho batez erabaki zuen, Ordainsari Batzordearen aldeko txostena izan ondoren, Administrazio Kontseiluko kideen Ordainsari Politika onartzea. Horrez gain, Sozietatearen Akziodunen Batzar Nagusiak Politika horretako edukiak onar ditzala ere adostu zuen.
Hala, Kutxabanken Akziodunen Batzar Nagusiak, 2015eko martxoaren 27an, aho batez onartu zuen Ordainsari Politikako edukia.
Saio horretan, Akziodunen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen 2015. urtean kontseilariek egindako lanagatik dagozkien asistentzia-dieten erregimena onestea, Akziodunen Batzar Nagusiak berak 2014ko azaroaren 28ko bileran onartutako baldintzetan.
Goi Zuzendaritza
Administrazio Kontseilua arduratzen da erakundeko goi-zuzendarien ordainsari politika eta horien kontratuen oinarrizko baldintzak onartzeaz; baita kalte-ordainen zenbatekoak ezartzeaz ere, halakorik behar denean, kargutik kentzeagatik.
Erakundean soldatarik altuena duen pertsonaren urteko ordainsari osoaren eta langileek duten batez besteko soldataren artean 3,76ko aldea dago.
Gainerako langileak
Erakundeko langileen ordainsaria zehazteko irizpideak Kutxabanken Hitzarmen Kolektiboan ageri dira. Horren bitartez, langile bakoitzaren lanak duen erantzukizun-mailaren arabera, ordainsari-maila, lanpostuari lotutako osagarriak eta baterakuntza profesionalaren sistema ezartzen dira.
2014. urtean, Zerbitzu Zentraletako eta laguntza ematen duten sailetako lanpostuen balioa zehazteko, kanpoko aholkularien iritzia eskatu zuen erakundeak.
Soldaten alderaketa | 2013 | 2014 | 2015 |
---|---|---|---|
Gutxieneko sarrerako soldata (Praktikak eta bekak kanpo) eurotan/Lanbide Arteko Gutxieneko soldata | 2,83 | 2,79 | 2,78 |
*Profesioarteko Gutxieneko Soldata, 2014: 654,3 euro * 14 paga = 9.160,2 euro
*Profesioarteko Gutxieneko Soldata, 2015: 648,6 euro * 14 paga = 9.080,4 euro