Jarduera ingurumenaren arloan
Kontsumo energetikoa
Honako hau da Kutxabankek izandako kontsumo energetiko nagusia:
KONTSUMO ENERGETIKOA | 2013 | 2014 | 2015 |
---|---|---|---|
Kontsumitutako argindarra (GJ) * | 148.124,63 | 130.689 | 128.436 |
Kontsumitutako gas naturala (GJ) ** | 841 | 1.962**** | 1.934,45**** |
Kontsumitutako gasolioa (litroak) | 57.950*** | 54.157***** | 80.124****** |
Langile kopurua | 4.547 | 4.437 | 4.408 |
Kontsumitutako argindarra (GJ) langileko | 32,57 | 29,45 | 29,29 |
* Konbertsio-unitatea 1GJ=277,8 kw/h.
** Konbertsio-unitatea gas natural m3-tik kwh-ra: 11,997 kwh/m3. Garibai Eraikin Zentralari dagokion datua (Donostia).
*** Eraikinak Ibaeta, Miramon (Donostia) eta Kale Nagusia 30, (Bilbo) 2012an. Erakinak: Ibaeta eta Kale Nagusia 30, (Bilbo) 2013an.
**** Garibai (Donostia) eta Independentzia (Gasteiz) kaleetako eraikinak barne, baita Gasteizko Foruen Kaleko 8. zenbakian eta Korreria 112.ean kokatuta daudenak ere.
***** Honako kontsumo hauek barne: Ibaeta (Donostia), Getaria (Vitoria) eta Kale Nagusia 23 (Bilbo); baina, ez dago barne Miramon eraikinaren kontsumoa (Donostia), egun berralokatuta baitago.
****** Honako kontsumo hauek barne: Ibaeta (Donostia), Getaria (Vitoria), Kale Nagusia 23 (Bilbo), Kale Nagusia 30 (Bilbo), Garibai eraikineko ekipo elektrogenoa eta Salburuko eraikineko ekipo elektrogenoa. Ez dago barne Miramon eraikinaren kontsumoa (Donostia), egun azpikontratatuta baitago.
Kontsumitutako energia horren jatorria hainbat eratakoa izan daiteke, aztertutako denbora-tartean egondako balantze elektrikoaren arabera.
Jarraian ageri den taulan jasotzen da Kutxabanken kontsumo elektrikoa, elektrizitatearen jatorriaren arabera xehatuta. Argi ikus daiteke ekoizpen horren %65 baino gehiagoren iturria ez dela berriztagarria:
ELEKTRIZITATEAREN JATORRIA | 2013 | 2014 | 2015 |
---|---|---|---|
Energia nuklearraren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 31.553,1 | 28.098,14 | 25.944,1 |
Ikatzaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 22.072,3 | 24.700,22 | 30.824,6 |
Energia eolikoaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 30.219,8 | 2.613,78 | 23.118,5 |
Gas naturalaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 13.924,8 | 11.631,32 | 13.485,8 |
Energia hidraulikoaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 18.813,3 | 44.564,95 | 11.173,9 |
Beste energia iturri batzuen zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * | 31.404,9 | 19.080,59 | 23.889,1 |
* Kutxabank osoaren argindar-kontsumotik abiatuta kalkulatu dira datuok eta produkzio garbiaren % energia iturriko, WWF Argindarraren Behatokiaren arabera. 2013. urtea, 2014ko abendua eta 2015eko abendua.
2015ean energia elektrikoa aurreztu dela egiaztatu da, 2014ko ekitaldian Kale Nagusia 30 (Bilbo) eraikineko argiztapen-sisteman LED teknologia berria erabiltzeari esker.
2011. eta 2014. urte bitartean, batez bestez 842.241 kWh kontsumitu ziren urtero argiztapen-sistemarekin. 2015ean, berriz, modu esanguratsuan murriztu zen kontsumoa, 482.658 kWh-ekoa izanik. Hau da, 359.516 kWh inguru aurreztu ziren guztira.
Klimatizazio sistema erabat berriztatzen denean (2016ko ekainean izango dela kalkulatu da), urtean 842.241 kWh aurreztea izango da helburua.