Jarduera ingurumenaren arloan
Isuri atmosferikoak
Kutxabanken finantza-jarduera dela eta, zuzenean ez dira isuri asko sortzen.
Isuri esanguratsuenak zeharka sortzen dira, elektrizitatearen kontsumoa eta berokuntza sisteman erabiltzen diren erregai fosilen kontsumoa direla-eta, edota langileak alde batetik bestera bidaiatzean.
Negutegi efektua eragiten duten gasen isurien kalkuluak CO2 tona baliokidetan egiten dira, eta horiek barne hartzen dituzte Kutxabanken erabiltzen diren iturri desberdinak erretzetik datozen negutegi efektua duten gainontzeko gasak. Negutegi efektua eregiten duten gas horiek CO2, N2O eta CH4 dira, batez ere.
Azken hiru ekitaldietako kontsumo energetikoaren ondorioz sortutako isuriak honako hauek izan dira:
KONTSUMO ENERGETIKOAREN ONDORIOZKO ISURIAK | 2013 | 2014 | 2015 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Kontsumoa | Tn CO2e | Kontsumoa | Tn CO2e | Kontsumoa | Tn CO2e | ||
ARGINDARRA (GJ) | 148.124,63 | 7.324,53 | 130.689 | 7.696,76 | 128.436 | 8.090 | |
ERREGAIAK | Gas naturala (GJ) | 841 | 47,14 | 1.962 | 109,99 | 1.934,45 | 108,44 |
Gasolioa (litroak) | 57.950 | 161,99 | 60.780 | 161,19 | 80.124 | 212,49 | |
GUZTIRA | - | 7.533,13 | - | 7.967,94 | - | 8.411,26 |
Honako hauen arabera isuri-faktoreak:
- Media mix eléctrico España Peninsular- Argindarraren behatokia WWF 2013, Iberdrolaren Txostena 2014 eta media WWF 2015.
Hona hemen Kutxabankeko lantoki batetik bestera pertsonak garraiatzean eta erakundearen jarduerari lotutako beste bidaiekin sortutako CO2 tonen baliokidea:
GARRAIOAREN ONDORIOZKO ISURIAK | 2013 | 2014 | 2015 | |||
---|---|---|---|---|---|---|
KM | Tn CO2e | KM | Tn CO2e | KM | Tn CO2e | |
Autoa | 3.750.943 | 730,27 | 2.274.740 | 442.87 | 2.242.955,93 | 436,68 |
Autobusa | 49.442 | 1,44 | 157.602 | 4,62 | 217.002 | 6,36 |
Hegazkina | 439.754 | 73,39 | 616.362 | 102,87 | 567.876 | 94,78 |
Trena | 129.528 | 3,88 | 376.399 | 11,29 | 285.194 | 8,56 |
GUZTIRA | 4.369.666 | 808,98 | 3.425.103 | 561,65 | 3.313.027,93 | 546,38 |
*DEFRAk emandako isurien faktoreen arabera egindako kalkuluak: 2012 Guidelines to Defra / DECC‟s GHG Conversion Factors for Company Reporting.
Beste alde batetik, girotze instalazioetarako gas hozgarrien isurketa iheskorrak ere aintzat hartu behar dira, esaterako, CFC deritzenak (klorofluorokarburoak, esaterako, R22) eta HCFC deritzenak (hidroklorofluorokarburoak, esaterako, R407, R410, R134), nahiz eta aurrekoek ez bezala, ozono geruza kaltetu ez, negutegi efektuak zuzenean eragiten dute, beroketa global potentzial handia baitute.
Azpimarratu beharra dago ere 2015ean R22 erabiltzen zuten aire-girotze sistema aldatu egin dela 20 bulegotan.
GAS HOZGARRIEN ONDORIOZKO ISURIAK | 2014 | 2015 | ||
---|---|---|---|---|
kg | Tn CO2e* | kg | Tn CO2e* | |
R22 | 150 kg | 271,50 | 225 kg | 407,25 |
R410A | 6 kg | 11,85 | 0 | 0 |
R407C | 16 kg | 26,44 | 0 | 0 |
R404A | 0 kg | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | - | 309,79 | - | 407,25 |
842/2006 Araudiaren I. Eranskina eta IPCC - AR 4- WG 1- Chapter 2ren beroketa globalaren potentzialetatik abiatuta egindako kalkuluak.
Berotegi-efektuko gasen isurien intentsitatea kalkulatzeko, zuzenean sortutako isuriak hartzen dira kontuan, baina baita elektrizitate kontsumoaren bidez zeharka sortutakoak ere:
INTENTSITATEA | 2014 | 2015 |
---|---|---|
Sortutako isuriak (kontsumo elektrikoa dela eta, zuzenean nahiz zeharka) | 7.967,94 | 8.455,23 |
Langile kopurua | 4.437 | 4.408 |
Berotegi-efektuko gasen isurien intentsitatea | 1,80 | 1,92 |
Horiez gain, galdara, multzo elektrogeno eta ibilgailuetan erregai fosilak erabiltzeagatik bestelako isuriak ere sortzen dira (NOx, SOx, keak, etab.), baina halakoak ez dira esanguratsuak gure erakundean. Gainera, ekipo eta makina horiei, prebentziozko mantenuaz gain, indarreko legeriaren araberako ikuskapen eta azterketak ezartzen zaizkie, aipatutako erregaiak neurri egokian kontsumitzen direla egiaztatze aldera.