Jarduera ingurumenaren arloan
Ingurumenean eragina duten produktuak
Bere jarduera bankuen sektoreari lotuta egon arren, barnean ez ezik kanpoan ere islatzen dira Kutxabanken balio eta konpromiso korporatiboak, bezeroekin, gizartearekin, langileekin eta ingurumenarekin duen harremanean.
Ingurumenaren aldeko bokazio hori erakundearen negozio-ildoetan islatzen da. Proiektu Finantzaketa sailak finantzatutako eragiketa guztiek betetzen dute Europako Batasunak exijitutako ingurumen araudia, Inbertsioen Europako Bankuak (BEI) finantzatzen dituen eragiketak arautzen dituen berbera.
Beste alde batetik, scoring sistema du Kutxabankek, Arrisku Arloak eta Negozio Arloak diseinatutakoa, eko-eraginkorrak diren ibilgailuak eta etxetresna elektrikoak erosteko kreditu-eragiketak ebaluatzeko eta emateko, eta baita etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzen duten berritze-lanak egiteko ere. Horrela, bezeroaren fitxak berak badu kreditu-eragiketa emateko edo ukatzeko erreferentzia.
Finantzazioa jaso lezaketen gaiek kreditu mota hau emateko beharrezkoak diren baldintzak betetzeko izan behar dituzten ezaugarri teknikoak Energiaren Euskal Erakundeak (EEEk) zehaztutako irizpideen araberakoak dira eta Gida Berdean daude jasota, Kutxabankek argitaratua eta erakundearen webgunearen bidez eskura daitekeen:
https://portal.bbk.es/cs/Satellite/portalbbk/es/particulares/prestamos_consumo/prestamo_verde/pys
Ekimen hauen helburua bezeroak EGEren arloan sentsibilizatzea da, onuragarriak diren finantza-baldintzak eskainita. Gainera, dagoeneko jokaera jasangarriagoak dituztenak saritzen dira.
Horrela, produktu ekologikoagoak erostea bultzatzen da, esaterako:
Gida Berdean zehazten direnen artean ezaugarriren bat betetzen duten BGM 3.500 kilo baino gutxiagoko (baimendutako gehieneko masa) auto edo ibilgailu komertzial berriak. Maileguaren interes-tasan hobariak dituzte.
A motakoa edo hortik gorako energia-etiketadun elektrotresnak. Eraginkorrenak dira eta diru asko aurrez dezakete faktura elektrikoan euren biziraupen erabilgarrian. Hauek erosteko maileguek finantzazio-baldintza onuragarriak dituzt.
Berrikuntzak etxebizitzan: Leihoak, galdarak aldatzea edo eguzki-energia sisteman instalatzea. Horretarako baldintza onuragarriak dituen finantzazioa eskaintzen da.
Beste alde batetik, nahiz eta Kutxabanken jarduerak izatez ingurumenean eragin esanguratsurik ez duen, elektrizitate kontsumoaren bitartez sortutako CO2 isurien baliokideak neurtzen ditu urtero Bankuak, baita berokuntza sistemetan erabiltzen diren erregai fosilen kontsumoagatik eta langileek beren zereginen baitan egiten dituzten bidaietan sortutako isuriak ere. Eragina ahalik eta gehien murrizte aldera, ur beroa ekoizteko galdaren errendimendua eta argiztapen- eta klimatizazio-sistemen instalazioaren kudeaketa hobetu ditu, batez ere zerbitzu nagusiak eskaintzen dituen egoitza zentralean. Eragin horiek guztiak “Isuri atmosferikoak” izeneko atalean xehatzen dira.
Horrez gain, langile gehienek, garraio publikoa dute eskura, haien lanlekuetara joateko, eta horri bideo-konferentzia eta audio-konferentziaren erabilera gero eta zabalagoa erantsi behar diogu.