Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen azterketa
2016ko abenduaren amaieran 56.516 milioi euroko Balantzea zuen Kutxabankek, 2015eko abenduan aurkeztutakoa baino % 3,2 gutxiago.
Aktiboari dagokionez, balantzearen % 75 maileguak eta bezeroei egindako aurrerakinak dira. Arlo horretan, % 0,6 jaitsi da urtetik urtera, beraz, inbertsioaren jaitsieraren erritmoa moteldu egin da. Salmentarako finantza-aktibo erabilgarrien zorroa % 16,4 jaitsi da, partaidetuen zorroa eta zor publikoa txandakatzeko estrategiarengatik.
Pasiboaren aldetik, bezeroen gordailuen zama balantzearen hiru laurdena baino zertxobait txikiagoa da; 2015eko itxieran % 2,4 jaitsiera arina izan du. Hala ere, jaitsiera hori, hipoteka-zedulen mugaegunarengatik gertatu da. Horiek alde batera utzita bilakaera positiboa izan da: % 2,6ko igoera. Horri esker, finantzazioak murrizketa nabarmena izan du handizkako merkatuen bidez.
Horrez gain, balantzetik kanpoko bezeroen baliabideak, gure bezeroei kudeatutako baliabideak, 56.760 milioi eurora heldu dira, beraz, % 3,8 igo dira aurreko ekitaldiko abenduaren aldean.
mila € | 2016 | 2015 | %Δ |
---|---|---|---|
Efektiboa, banku zentraletako efektiboaren saldoa eta ageriko beste gordailuak | 1.481.508 | 955.783 | 55,0 |
Negoziatzeko mantendutako finantza-aktiboak | 142.345 | 136.018 | 4,7 |
Arrazoizko balioan izendatutako finantza-aktiboak emaitzetan aldaketekin | 34.994 | 38.380 | (8,8) |
Saltzeko dauden finantza-aktiboak | 5.236.490 | 6.265.433 | (16,4) |
Kobratzeko maileguak eta kontu-sailak | 44.269.735 | 45.426.376 | (2,5) |
|
1.696.602 | 2.605.206 | (34,9) |
|
42.573.133 | 42.821.170 | (0,6) |
Mugaegunera arte mantendutako inbertsioak | 44.246 | 44.142 | 0,2 |
Eratorriak - estalduren kontabilitatea | 254.855 | 352.787 | (27,8) |
Aktibo ez arruntak eta salgai jartzeko klasifikatu diren elementu besterangarrietako multzoak | 858.697 | 834.482 | 2,9 |
Baterako eta lotutako negozioetan egindako inbertsioak | 503.118 | 499.297 | 0,8 |
Aseguru- eta berraseguru-kontratuek babestutako aktiboak | 49.323 | 65.069 | (24,2) |
Aktibo ukigarriak | 1.065.463 | 1.108.430 | (3,9) |
Aktibo ukiezinak | 347.759 | 338.685 | 2,7 |
Zergen aktiboak | 1.931.433 | 2.007.656 | (3,8) |
Beste aktibo batzuk | 295.950 | 303.134 | (2,4) |
AKTIBOA GUZTIRA | 56.515.916 | 58.375.672 | (3,2) |
Negoziatzeko mantendutako finantza-pasiboak | 140.109 | 131.803 | 6,3 |
Amortizatutako kostua duten finantza-pasiboak | 49.157.493 | 51.124.934 | (3,8) |
|
2.620.000 | 2.619.520 | 0,0 |
|
743.131 | 790.224 | (6,0) |
|
41.227.453 | 42.235.576 | (2,4) |
|
4.035.099 | 4.857.387 | (16,9) |
|
531.810 | 622.227 | (14,5) |
Eratorriak - estalduren kontabilitatea | 168.972 | 135.028 | 25,1 |
Aseguru-kontratuek babestutako pasiboak | 635.350 | 661.493 | (4,0) |
Hornidurak | 558.420 | 533.560 | 4,7 |
Zergen pasiboak | 285.140 | 294.240 | (3,1) |
Beste pasibo batzuk | 174.629 | 157.009 | 11,2 |
PASIBOA GUZTIRA | 51.120.113 | 53.038.067 | (3,6) |
Norberaren fondoak | 4.875.516 | 4.757.984 | 2,5 |
Metatutako beste emaitza orokor bat | 507.460 | 568.359 | (10,7) |
Interes gutxiengodunak | 12.827 | 11.262 | 13,9 |
ONDARE GARBIA GUZTIRA | 5.395.803 | 5.337.605 | 1,1 |
ONDARE GARBI ETA PASIBOA GUZTIRA | 56.515.916 | 58.375.672 | (3,2) |