K Kutxabankeko markaren simboloa

Ekonomia eta Finantza Informazioa

Arriskuen kudeaketa

Kutxabank Taldearen kudeaketaren funtsezko elementu bat arrisku-profil orokor egoki bat mantentzea da, bere jarduerak denboran jarraitzeko, eta hedaduraz, sozietateari ekarpenak egiten jarraitzeko, bermerik onena baita, banku-fundazioak diren jabeei banatutako dibidenduen bitartez bereziki.

Zentzu horretan, Bankuko gobernu-organoek arriskuen arloan ezarritako zuzentarau estrategikoek, Kutxabank Taldearen Arrisku Joera Markoan egindakoek, arrisku-profil ertain-baxua aurkeztea ezartzen dute helburu korporatibo gisa, arriskuen kudeaketa-egitura egokian (barneko gobernantzan eta baliabide material eta giza baliabideen erabilgarritasunaren arloan), bere negozio-eredurako egokia den kapital- eta likidezia-oinarrian eta arriskuak onartzeko politika zuhurrean oinarrituta dagoena.

Aipatutako dokumentuak bere arriskurako joera-mailaren formulazio generikoa osatzen du, helburu kualitatibo eta kuantitatibo zehatzagoak ezarriz. Arlo kualitatiboari dagokionez, Taldearen arrisku-profilean egon behar duten oinarrizko ezaugarri hauek aipatzen dira:

  • Taldeak epe luzera bideragarriak diren negozio-lerroetan oinarritu behar du bere enpresa-eredua, egiturazko sendotasunek lagunduta eta kontrolatutako arrisku-mailekin kudeatuz.
  • Taldearen gobernu-egiturak lerrokatze-maila handia izan behar du bere arloko nazioarteko estandar nagusiekin, eta bere gobernu-organoek beraien eginkizunak beharrezkoak diren gaitasun- eta independentzia-maiekin egiten dituztela ziurtatu behar du, arriskuaren kudeaketaren esparruan.
  • Taldearen arriskuaren kudeaketa-egiturak, izan ditzakeen arrisku-mota guztiak barne hartu behar ditu, eta bere konplexutasun eta garrantzi mailaren adinako kontrol-markoak izan.
  • Taldeak bere arriskuen zorroarekin lotutako kapital-eskaerak betetzeko nahikoa kapital-oinarria izan behar du hiru ikuspegitatik (erregulatzailea, gainbegiratzailea eta barnekoa). Horrez gain, nahikoa kapital soberakinak izan behar ditu bereziki kontrakoak diren testuinguruetan hori beteko duela bermatzeko.
  • Taldeak handizkako finantzazio-merkatuen neurrizko mendetasun-maila ezartzen duen finantza-egitura bat izan behar du, eta, likideziaren ikuspegitik bereziki kontrakoak diren testuinguruak badira ere, aktibo likido erabilgarriak eta ordaintzeko konpromisoak betetzen dituela luzaroan bermatzeko nahikoa finantzazio-iturriak barne hartu behar ditu.

Horrez gain, Kutxabank Taldearen Arriskurako Joera Markoan bere arrisku-profil globalaren bilakaera labur jasotzeko gai diren zenbait arrisku-adierazle zehazten dira, eta haietarako helburu korporatiboak eta behaketa eta alerta atalaseak ezartzen dira. Horiek urratuz gero, dagozkion kudeaketa-protokoloak aktibatzen dira automatikoki. Adierazle Multzo Nagusi honetan barne hartutako arrisku-adierazleen bilakaeraren aldizkako jarraipenari esker, Bankuko gobernu-organoek Taldearen arrisku-profil orokorraren bilakaeraren ikuspegi laburtu eta eguneratua izan dezakete.

Arrisku-kudeaketaren barneko gobernantzaren ildo nagusiak Taldean zenbait eduki gehigarri eginez burutzen dira:

  • Arriskuen tipologia korporatiboa definitzea.
  • Arrisku mota bakoitzerako kontuan hartzen erantzukizun-maila nagusiak ezartzea.
  • Erantzukizunen esleipen zehatza Erakundearen barruan erantzukizun-esparru bakoitzerako, ezarritako arriskuak eta erantzukizun-mailak konbinatuz.
  • Merkatuari arrisku-mailako informazioa emateko politika bat egitea.
  • Arrisku-moten bilakaera monitorizatzeko sistema bat diseinatzea.

Arriskuaren kudeaketaren barne-gobernuaren oinarrizko zuzentarauak Taldearen Arrisku Joera Markoan ezartzen dira, eta salbuespenezko egoeretarako aurreikusitako gobernantza batekin osatzen da. Hori, Taldearen Recovery Planean jasotzen da. Dokumentu horretan arriskuaren kudeaketa jorratzen den, zenbait testuinguru kontuan hartuz. Testuinguru horietan, bizi-konstanteen narriadura handiaren ondoren, kaudimenaren eta likideziaren inguruko araudiek eta ikuskatzaileek egindako eskaerak betetzen badira ere, Taldea bere kabuz egoera bideratzen saiatuko litzateke, kudeaketa autonomo aparta eginez. Hauek dira haren eduki nagusiak:

  • Taldearen deskribapen orokorra, jarduera-arlo nagusiei, erakunde juridiko garrantzitsuei eta haien eginkizun ekonomiko kritikoei nagusiki erreparatuz.
  • Zenbait arrisku-adierazlerekin lotutako recovery-atalaseak ezartzea zenbait arrisku-adierazletan, horiek urratzeak recovery egoera piztea ekar lezakeena.
  • Ezohiko krisi larriko egoeretan aplikagarria den gobernantza marko bat definitzea.
  • Recovery-atalaseetako batzuk urratzea eragiteko moduko testuinguru larriak definitzea.
  • Taldeak bere kabuz egoera bideratzeko gauza litzakeen suspertze-neurriak identifikatzea.
  • Recovery egoera aktibatzen bada, aplikagarria izan daitekeen komunikazio-plan bat diseinatzea.

Taldeak izan ditzakeen arriskuei aurre egiten dien kapital-oinarriari dagokionez, aipatu behar da 2016ko abenduaren 31n Kutxabank Taldearen Kapital Osoaren Ratioa, indarreko legedian ezarritako egutegi iragankorretan jasotako zehazpenen arabera kalkulatutakoa (phased-in bertsioa), % 15,20an kokatu zela, 2015ean itxi zen % 14,71tik gora, eta EBZk Kutxabank Talderako 2017an ezarritako eskaera erregulatzaile eta ikuskatzaileen nabarmen gainetik, % 10,50an kokatu delako (kapitala gordetzeko % 1,25eko tartea barne hartuta).

Jakin badakigunez, 2010eko abenduko Kapital Akordioaren ondorioz (Basilea III izenez ezagutzen dena), finantza-erakundeen kaudimenaren kalkuluan nobedadeak egon ziren, eta horiek Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2013/36/EB Zuzentarauan jaso ziren (CRD IV delakoa), eta batez ere Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 575/2013 EB Araudiak (CRR delakoa) jaso zituen. Horiek, zenbait aldi iragankorretan aplikatzen dira. Emandako arau-zehazpenak aplikatuz gero, aipatutako aldi iragankor horiek igaroko balira bezala (fully loaded bertsioa), Kutxabank Taldearen Kapital Osoaren Ratioa % 14,84an kokatuta geratuko litzateke.

Garrantzitsua da nabarmentzea Taldearen Baliabide Konputagarri guztiek kalitaterik oneneko kapitalez (Core Tier One) osatuta daudela. Horrela, EBZk ezarritako eskaera erregulatzaile eta ikuskatzaileak % 7,00ko ratioan kokatuta geratu dira 2017rako.

Kutxabank Taldeak beste finantza-erakundeen artean duen kaudimenaren posizioa baloratzeko ezinbestekoa da kontuan hartzea, bere Arriskuaren araberako Aktiboak kalkulatzeko, araudian ezarritako ikuspegi estandarizatuak erabiltzen dituela Taldeak, beraz, kalkulu horretarako barneko ereduak erabiltzen dituzten erakundeen aldean, kapital-kontsumo maila handiagoak ditu arrisku beraren aurrean. Horrek ez du eraginik Palankatze Ratioan, 2016ko abenduaren 31n % 8,1eko maila izan duena (2015eko amaierako % 7,7aren aldean), Espainiako eta Europako finantza-sektoreen batez bestekoaren gainetik.