Ekonomia eta Finantza Informazioa
Balantzearen azterketa
Norberaren baliabideak
Kaudimenari dagokionez sektorearen buruan jarraitzen du, % 15,2ko CET1-ekin
Kutxabank Taldeak 5.396 milioi euroko ondare garbia zuen 2016. urtea amaitzean, aurreko ekitaldiaren itxieran baino % 1,1 gehiago, eta norberaren fondoak % 2,5 igo ziren. 2014. urtean kapitalari buruzko araudi berria sartu zen indarrean (CRD IV / CRR), Basilea IIIko akordioak erkidegoko araudian ezartzen dituena. Kapitalaren kantitateari eta kalitateari dagokionez zorrotzagoa den araudi berri hori kontuan hartuz, Taldearen kaudimen-ratioak onenak izan ziren sektorean 2016ko itxieran. Horrela, Core Tier I ratioa eta kaudimen-koefiziente osoa % 15,2an kokatu ziren. Emaitza on horiei esker, Kutxabank Taldeak finantza-sistemaren erakunde kapitalizatuenen artean jarraitzen du, eta hori, inolako laguntza publikoetara, kapital-gehikuntzetara edo merkatuan eta bezeroen artean kokatutako tresna hibridoetara jo gabe lortu du. Beraz, Europako Banku Agintaritzak 2016an egindako Gardentasun Ariketan Espainiako finantza-sektorearen buruan kokatu da berriro Kutxabank kaudimenari dagokionez.
2016ko abenduan Europako Banku Zentralak ikuskatzen dituen erakundeei eskatutako CTE1 kapital-eskaerak ezagutu dira. Kutxabanken kasuan, kapital osoaren % 7 eta % 10,5 dira, Espainiako finantza-erakundeen artean bigarren zenbateko txikiena duena, Beraz, Espainiako finantza-sistemaren barruan kapital-aukerarik handiena duen erakundeetako bat da.
Milaka € | 2016 | 2015 | %Δ |
---|---|---|---|
Norberaren fondoak | 4.875.516 | 4.757.984 | 2,5 |
Kapital soziala | 2.060.000 | 2.060.000 | 0,0 |
Erreserbak | 2.666.422 | 2.558.016 | 4,2 |
Taldeari egotzitako emaitza | 244.248 | 218.782 | 11,6 |
Konturako dibidendua | (95.154) | (78.814) | 20,7 |
Metatutako beste emaitza orokor bat | 507.460 | 568.359 | (10,7) |
Txikizkako interesak | 12.8127 | 11.262 | 13,9 |
Ondare garbia | 5.395.803 | 5.337.605 | 1,1 |