K Kutxabankeko markaren simboloa

Ekonomia eta Finantza Informazioa

Arriskuen kudeaketa

Beste arrisku batzuk (eragiketa, ospea, araudia, estrategikoa, pentsioak...)

Kutxabank Taldeak bere tipologia korporatiboaren barruan dauden beste arrisku-kategoria batzuetarako berariazko kontrol-esparruak diseinatzen eta ezartzen jarraitu du 2016ko ekitaldian zehar, proportzionaltasun-parametro batzuen barruan, haien konplexutasuna eta garrantzia kontuan hartuz.

Arlo horretan, nabarmendu behar da abenduan eragiketa-arrisku eta erregulazio-arriskuko zenbait gertakari gauzatu zirela, Europako Justizia Auzitegiak zoru-klausulak indargabetzearen atzeraeraginari buruz emandako epaiarekin eta finantza publikoak bateratzeko neurri fiskalei buruzko 3/2016 Errege Lege Dekretuarekin zerikusia dutenak.

Hornitzaileen ordaintzeko batez besteko aldiari dagokionez, 10,49 egunekoa da, urteko kontuen 32. oharreko informazioan azaltzen den moduan.