K Kutxabankeko markaren simboloa

6. Negozioaren bilakaera

6.2. Merkataritza eredua

6.2.2. Segmentuak

Bezeroak, Kutxabanken jardueraren ardatza

Bezeroak Kutxabanken zatirik garrantzitsuenak dira, izan ere, bere merkataritza-harremanak elkarrekiko konfiantzan eta ezagutzan oinarritzen dituen erakundea da. Kutxabankek beraien bizitza-zikloetan laguntzen die bezeroei, bai umeei bai gazte, heldu edo adinekoei, zenbait konponbide, produktu eta berariazko zerbitzurekin. Bezeroen beharrak ezagutzea eta haiei erantzutea da Kutxabanken lehentasun nagusia.

'Gaztedi' edo 'A Plana', milaka jarduera, ikastaro eta sustapenetarako sarbidea

Neska-mutil asko gogoratzen direnetik Kutxabankeko bezeroak dira. Hauek dira txikienentzat diseinatutako erreferentziako produktuak: 'Gaztedi Aurrezki Plana', Euskaditik kanpo 'A Plana' esaten zaiona, eta 'Gaztedi Kontua', 'A Kontua' deritzona gainerako Estatuan.

Gaztedi Planaren bidez pixkanaka aurrez daiteke, komisiorik gabe. Aldizkako ekarpenak egiten dira adin nagusikoak direnean aurrezkiak izan ahal izateko. Plan horrek, hainbat prestakuntza eta aisialdi jardueren programa oso baterako sarbidea ematen du: udalekuak, prestakuntza eta hezkuntza campusak, hizkuntza ikastaroak, irtenaldiak, zozketak eta sustapenak.

Jarduera gehienetan aniztasun funtzionala duten neska eta mutil desgaituek integratuta parte hartzen dute. Halaber, berariazko hipoterapia edo ekinoterapia programetan ere parte har dezakete.

Gazteek norabide digitala ezartzen dute

Gazteen taldea lehentasunezko taldea da Kutxabankerako, eta Kutxabank eta Cajasur Korner markaren barruan, 18 eta 30 urte bitarteko bezeroentzat diren hainbat finantza produktu, zerbitzu eta abantaila barne hartzen ditu. Horrela, EAEn, kuota garrantzitsua du.

Gazteena normalean talde estrategikoetako bat da Taldearen barruan. Esaterako, hipoteka-mailegu berriak eskatzean eta gauzatzean. Egindako hipoteka-eragiketa guztietatik, % 38a 35 urtetik beherako bezeroek egin dituzte.

Kutxabank Korner eta Cajasur Korner-ek finantza-erakundeekin lehentasunez online harremanetan jartzen diren taldeak artatzen dituzte, eta horregatik, finantza-erakundeak bere digitalizazio estrategiaren barruan jarraitzen duen norabidea ezartzen dute neurri handi batean.

Kutxabank Korner eta Cajasur Korner-ek finantza-produktu eta -zerbitzuen lerro bat dituzte, baldintza bereziekin, etxebizitza bat edo auto bat erosteko. Bestalde, ikasketak ordaintzeko lehentasunezko maileguak ere badituzte. Horrez gain, jarduera esklusiboetan, edozein kirol, musika edo kultura ikuskizunetarako sarreren zozketan parte hartzeko edo hainbat ikasketa-beka jasotzeko aukera ere ematen du. Gainera, Gazte Txartelaren titularrek fidelizazio plataforma ere badute (www.kutxabankplus.eus), eta horren bidez milaka deskontu izan dituzte marka eta denda interesgarrietan.

Bestalde, Gazte Nomina Kontuak baldintza bereziak eskaintzen ditu eta hainbat zerbitzutarako sarbidea ematen du, komisiorik gabe.

'% 100 Kutxabank' eta "% 100 Cajasur", milaka jarduera, abantaila eta produktu 60 urtetik gorako pertsonentzat

'% 100Kutxabank' eta '% 100Cajasur' markarekin erakundeak produktu eta zerbitzu aukera zabala eskaintzen dien adinekoei, finantza-ikuspegi batetik nahiz segurtasun, osasun eta aisialdiaren ikuspegitik.

Gero eta handiagoa den adin-talde horretako pertsonek berariazko abantailak dituzte, hala nola aurrerakinak pentsioak kobratzeko, baldintza bereziak dituzten produktuak, sarreren zozketak edo bidaia-programa berezia. Dagoeneko 8.000 bezerok gozatu zuten 2017. urtean bezeroentzako '% 100 Kutxabank' eta '% 100 Cajasur' katalogo zabaleko bidaia eta ibilaldi aukerez.

Erakundeak 60 urtetik gorako 600.000 bezero baino gehiago ditu, eta erdiak baino gehiagok pentsioa helbideratuta du. Txosten bat jasotzen dute hiru hilabeterik behin, eta hor, izan ditzaketen abantaila guztiak jasotzen dira, hala nola maileguak, hipotekak eta aurrezki-produktuak, baldintza bereziekin. Horrez gain, ikuskizun, ekitaldi edo kirol-jardueretarako sarrerak ere zozketatzen dira.

Merkataritza-sektorearen dinamismoak kreditua gora bultzatu du

Kutxabank Taldeak etengabe hobekuntzak sartzen jarraitu du bere Negozio Planean. Plan horren helburua gure hirietako merkataritza-sektore garrantzitsu eta indartsuari finantza zerbitzu eta produktuak eskaintzea da.

Kutxabank Taldea merkataritza-sektorean garatzen ari den jarduera espezializatu handiari esker, banku Taldea kontratatzea erabaki duten negozioen kopurua handitu egin da: 1.835 bezero berri egon dira 2017. urtean. Datu horiek, erakundeak merkataritza sektorean eta beraien jatorrizko lurraldeetako profesional liberal edo autonomoen sektorean duen nagusitasun historikoa berretsi dute.

Horrez gain, Kutxabankek saltoki eta beren konturako profesional horiek kreditu beharrei erantzuten jarraitu du, izan ere, 64 milioi euro kudeatu ditu. Horri esker, zenbait inbertsio egin ditu negozioen produktibitatea hobetzeko eta zirkulatzailearen edozein eragiketari erantzuteko.

Horrez gain, positiboa izan da aseguru-jardueraren erritmoa, izan ere, urtean zehar "Saltegien aseguruaren" 1.700 poliza berri sinatu dira. Modalitate horrek berariazko estaldura zabala ematen du merkataritza-jardueraren berezko arriskuen aurrean, lerro berriekin, hala nola laguntza ezbeharrak gertatzen badira, informazio juridikoa, aholkularitza informatikoa, negoziorako ibilgailuen errentaren kudeaketa edo langileei laguntzea lapurreta, sute, istripu edo gaixotasun kasuetarako.

2017. urtean bereziki deigarria izan da Taldeko bezeroak diren saltegiak izandako salmenta-jarduera handia, "Saltegi kreditua" deitutako modalitatearen barruan ordainketak atzeratzeko aukera ematen dutenak. Salmenten dinamismoak % 50 inguru bultzatu du finantzazio formalizatua dendetan.

Mailegu azkar horren ezaugarri nagusia da azken kontsumitzaileari erosketak eransten dizkiola, oso eragiketa erraz batean. 2017. urtearen itxieran 3.500 saltegik baino gehiagok darabilte bezeroentzako finantzazio-zerbitzu hori.

Halaber, nabarmena da Cajasur kutxak Andaluzian nekazaritza-sektoreari ematen dion laguntza. Esparru horretan lider historikoa da. Lehen mailako sektorearen berariazko beharrei erantzuteko diseinatutako produktuen bidez % 21 handitu da emandako finantzazioa, eta nekazaritza-aseguruen bitartekaritzak ere bilakaera positiboa izan du.

1.217 ETE gehiago sartu dira Taldearen zorroan

Enpresetarako inbertsio emankorren finantzazioak igoera handia izan du 2017. urtean, % 30 ingurukoa. Kutxabank Taldeak 3.945 milioi euroko zenbateko orokorra jarri du enpresa txiki eta ertainen eskura, 2016an baino % 20 gehiago.

Urtean zehar, 1.217 ETE gehiago sartu dira banku Taldearen bezeroen zorroan.

Finantzazio-datuen bilakaera ikusita, Kutxabankek uste du 2017. urtean ekoizpen eta enpresa egitura behin betiko atera dela krisitik. Finantza-erakundeak espero du finkatzeak eta hazkundeak 2018. urtean ere jarraitzea.

Bosgarren urtean jarraian Kutxabankek hiru euskal patronalekin sinatu du "Makina Berria" plana. Lankidetza-lerro bat da eta funtsezkoa izaten ari da inbertsioetarako finantzazioak gora egiteko. Oraingoan 2.000 milioi euro gehiago bideratuko ditu makina emankorrak berritzeko.

Horrez gain, enpresetarako "Magazine Kutxabank Empresas" izeneko bloga abian jarri da, eta bere helburua sektorearekin zerikusia duen informazio interesgarria ematea da.

Gero eta hurbilagoa eta azkarragoa den banka pertsonala

"Zuretzat Kutxabank" zerbitzua urrutitik kudeatzen hasi denetik Banka Pertsonaleko arloan kontraesankorrak ziruditen bi kontzeptu bateratzea lortzen ari da, hala nola kudeaketa pertsonalizatua eta urrutiko arreta. Baina tresna berri hori harrera ona izaten ari da, erosotasuna eta berehalakotasuna ekartzen dituelako, eta kudeatzaile espezializatuen erantzunaren kalitatea eta hurbiltasuna hobetzen dituelako.

Bai bideo-konferentziaren bidez, bai idatzizko mezuetarako berariazko "horma" baten bidez, urrutitik kudeatzeko aukerari esker, posizio, inbertsio edo errentagarritasunak kontsultatzean lagun daiteke. Horrez gain, bezeroak ezagutu nahi dituen produktu berrien fitxetarako eta aurrekontuetarako sarbidea arinagoa da.

Aplikazio teknologiko berri hauek ematen dituzten erosotasuna eta erabilerraztasunaz gain, zenbait eragiketa eta banku-kontratu edozein tokitatik sinatzeko eta formalizatzeko aukera ere badago. Hori horrela, Kutxabankek sinadura digitaleko eragiketa berriak sartzen jarraitu du bere zerbitzura. Horrenbestez, banku-bulegoetara zuzenean joateko beharra kendu du.

Kutxabanken Banka Pertsonalak 12.500 milioi eurotik gorako negozio-bolumena kudeatzen du, eta azken urteetan erreferentea izan da Euskadin. Izan ere, bezero kopuruari dagokionez lehen postuan kokatu da bere segmentuaren barruan eta kudeatzaile espezializatuen talde handi bat du.