K Kutxabankeko markaren simboloa

6. Negozioaren bilakaera

6.2. Merkataritza eredua

6.2.1. Produktu nabarmenak

Finantzazioa

Gero eta hobeto dagoen eskari kaudimenduna

Ekonomia eta enpresa merkatua finkatzen ari den testuinguru batean, zalantzazko aktiboen jaitsiera arinarekin eta enpresa ertain eta txikien ikuspegien hobekuntza argiarekin, Kutxabank Taldeak enpresen inbertsio emankorretarako saldoa handitu du hirugarren urtez jarraian.

Horrez gain, enpresa txiki eta ertainen gero eta jarduera handiagoak bere finantzazio-beharrak krisi aurreko mailetara hurbildu ditu, eta zirkulatzailearen finantzazioan % 16ko hazkunde handia berretsi da. Ekitaldian zehar 1.200 enpresa txiki eta ertain baino gehiagok aukeratu dute Kutxabank Taldea.

Eskaera gero eta gehiago handitu da eta hipoteka-merkatuak ere gora egin du. Testuinguru horretan, etxebizitzak erosteko kreditu kopuruak goranzko joerari eutsi dio. 2015ean hipoteka tasa finkora komertzializatzen zuen eta 2016. urtetik hipoteka mistora pasa da Kutxabank, eta hori kontuan hartuz, merkatu osoko eskaintzarik osoenetako bat du. Gainera, epeetan eta interes-tasetan malgutasun handia ematen du.

Taldeak emandako hipoteka-maileguak merkatuaren batez bestekoaren gainetik handitu dira. Horrez gain, jatorrizko lurraldeetan bere lidergo posizioa finkatu du, Euskadin bereziki. Hor, egindako hamar hipoteketatik, lau, Kutxabankekin sinatzen dira.

Ziklo ekonomikoaren aldaketa, hipoteka-merkatuaren suspertzearen eta egoera orokorrean duen konfiantza handiagoaren ondorioz, 35 urtetik beherakoei emandako hipoteka kopuruak nabarmen egin du gora. Oro har, % 16 handitu dira aurreko urtearen aldean.

Mailegu pertsonalen esparruan etengabe sartzen dira kanal teknologikoak, eta horri esker, online Bankaren eta Banka mugikorraren bidez finantzazio-eragiketak formalizatzen dituzten pertsonen kopurua handitu egin da.

Aurrezkia, inbertsioa, aurreikuspena

Jarduera onenekin lerrokatuta

Interes-tasak minimo historikoetan daudela, merkatuak balantzetik kanpoko produktuetara jo du, errentagarritasun erakargarriagoen bila. Bilakaerarik onena izan duten aurrezki eta inbertsio produktuak inbertsio funtsak eta aurreikuspen eta pentsio planak dira. Negozio-sareetan % 3,9 handitu dira BGAE eta Pentsio Planetan, eta % 8,8 inbertsio-funtsetan.

Ezinbestekoa izan da balio erantsi handiagoko aukerak ekartzea, zorroak funtsezko tresnatzat hartuz eta bezero bakoitzaren inbertitzaile-profilera egokituz jarduera-estrategia gisa. Eskaintza osatzeko, "Horizonte Funtsak" jaulkitzen ditu, bermatuak, eta horri esker, bezerorik kontserbadoreenek beste modu batera ezinezkoak izango liratekeen merkatu eta errentagarritasun-aukeretara jo dezakete.

Kutxabank Taldeak Europako MIFID II. arautegiak ezartzen duen kalifikazioaren hobekuntza-eskaerak bete ditu, zorroen kudeaketa eta aholkularitza espezializatua inbertsio-tresnen komertzializazioaren eta banaketaren erdian jartzen dituena.

Bankuak talde zabala du bere bezeroen eskura, 3.000 kudeatzailekoa -merkataritza-sarearen % 70-, eta zerbitzu kualifikatua eskain dezakete mota horretako inbertsio produktuak komertzializatzeko.

Kutxanbak Taldeak kudeatutako ondare osoa 23.000 milioi euro ingurukoa da, eta sektoreko laugarren kudeatzaile gisa jarraitzen du inbertsio-funtsetan, pentsio-planetan eta BGAEetan. Bestalde, % 6ko merkatu-kuota mantentzen du.

Aseguruak

Aukera hobetua eta osoagoa

2017. urtean zehar zenbait merkataritza-jarduera abian jarri ditu, bezeroekiko harremana eta lotura nabarmentzeko. Etxe, bizitza eta auto aseguru berriak kontratatzean deskontu bereziak izateko aukera eskaintzen zaie bezero horiei.

Horrez gain, aseguruen aukera hobetu eta handitu egin da, izan ere, Kutxabank Aseguradora, SAU konpainiaren heriotza-aseguru berria eskaintzen da. Aseguru horrek, heriotza baten ondoren sortzen diren behar guztien kudeaketa errazten du. Horrela, laguntzaile pertsonal bat jartzen du familien eskura, heriotza kudeatzearekin zerikusia duten izapide guztiak egiteko eta laguntzeko. Emandako zerbitzuetan kalitate handia bermatzen dute.

Aseguru berrien barruan 2017. urtean autonomoentzat berariaz den osasun-aseguru bat abian jarri du. Aseguru hori IMQ S.A. konpainiakoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko bulegoetan bakarrik eskaintzen da. Bere helburua da talde horrek osasunean dituen eskariei erantzuna ematea. Funtsean kalitatezko zerbitzua ematea da bere helburua, azkarra dena, eta mediku eta laguntza eskaintza handia ematea, IMQk eskaintzen dituenak bezalakoak, prezio berezi eta abantailatsu batekin partikularren polizen aldean.

Ordainbideak

Smartphone-a da protagonista nagusia

Banka gero eta gehiagotan topatzen da fisikoa denak eta birtuala denak bat egiten duten ekosistema baten erdian dagoen erabiltzaile-profil berri batekin. Aldaketa digitalak gure bezeroen erosotasun, soiltasun eta berehalakotasun itxaropenei erantzuten dieten zerbitzuak eta tresnak eskatzen ditu.

Aldaketa hori nabarmenki gertatzen ari da ordainbideetan. Horietan, Internetera konektatuta dagoen smartphone-ak ia unibertsala den erabilgarritasuna eskaintzen du. Izan ere, 2017an telefono mugikorren bidez egindako kontabilitate-eragiketak % 50 handitu ziren aurreko urtearen aldean.

2017. urtean Kutxabank Taldeak mugikorretarako aplikazioa hobetzen jarraitu du. Aplikazioak hainbat eragiketa egiteko aukera ematen du, hala nola mailegu pertsonalak formalizatzea, txartelekin egindako ordainketak geroratzea, traspasoak eta transferentziak formalizatzea, saltegietan ordainketak egitea, telefono mugikorraren kamera digitalaren bidez ordainagiriak ordaintzea edo baloreak salerostea.

Horrez gain, partikularren artean ordainketak egin daitezke, Bizum bidez, edo zuzenean HCE telefono mugikorrarekin ordaindu (txartelaren bidez), Android telefonoekin. Zerbitzu honek dagoeneko 22.000 txartel baino gehiago ditu sarbidearekin.

Aplikaziotik bertatik txartelen kreditu-mugak eta eguneroko segurtasun mugak zuzenean kudea daitezke esparru desberdinetan, eta txartelak askatasun eta autonomia osoarekin piztu eta itzal daitezke.

Telefono mugikorra txartelaren bidez ordainketak geroratzeko aukera ere ematen duen tresna da. Aukera horri Flexibuy esaten zaio eta % 225 handitu da formalizatutako eragiketen kopurua; % 10 berriz, zenbatekoak.