K Kutxabankeko markaren simboloa

5. Etika eta zuzentasuna

5.2. Aholkatzeko eta salatzeko mekanismoak etikari eta zuzentasunari lotutako gaietan16

Kutxabankek eta Cajasur-ek Araudia Betetzeko Unitate bat dute (Araudia Betetzea eta Barne Kontrola). Besteak beste, Erakundeari bere jarduketaren baitan aholkuak emateaz, legez dituen obligazioak betetzen dituela egiaztatzeaz eta barne arauen zein politiken aurkako jardunbideak saihesteaz arduratzen da. Azken finean, Kutxabank Taldeak duen zuzentasun kultura zaintzen eta sustatzen du.

Erakundeak duen betetzeko sistema da, hain zuzen ere, Kutxabank Taldearen oinarrietako bat, eta horretan oinarrituta dago erakundearen konpromisoetako bat: jarduera eta negozio guztietan jokabide etiko zorrotza izatea. Betetzeko funtzio horrek arlo honetan du eragina:

  • Prebentziozko ekintzak: politikak ezarri, prozedurak garatu, negozio-unitateei aholkuak eman eta betetzeko gaietan taldeak sortzen ditu.
  • Detektatze eta kontrol ekintzak: Ez betetzeko arriskuak identifikatu, ebaluatu eta haiek arintzeko neurriak hartzen ditu.
  • Ikuskatzaileekin harremanetan jartzeko ekintzak.
  • Prozesuetan eta prozeduretan aldatzeko ekintzak eta proiektuak.

Indartzeko mekanismo gisa, salaketen kanal edo kanal etiko bat ezartzen du.

Kanal etiko hori araubide orokorrak eta Deontologia-kodean xedatutako arauak betetzen direla egiaztatzeko sortu zen, eta Erakundearen zuzentasuna zaintzeko. Dokumentu horren edukia Arrisku Penalen Prebentziorako Araudiarekin osatu da. Azken hori Deontologia-kodeaz baliatzen da araudien edo legearen aurkakoak izan daitezkeen jarrerak edo jokabideak jakinarazteko.

Kanal etikoa salaketak eransteko diseinatu da. Hala ere, komunikazioa arintzeko eta iritziak errazago partekatzeko, Kanal horren jarduera-eremuan kontsultak egiteko aukera ere izango du. Horri esker, egoera zehatzen batean Erakundearen Etika-kodea hausten den jakin daiteke.

Kodeak berak jakinarazpen posible horien hartzaileak zeintzuk diren zehazten du. Haien betebeharra, besteak beste, informazioaren konfidentzialtasuna mantentzea da. Halako jakinarazpenak jasotzeko, helbide fisikoak eta posta elektronikoko postontziak gaitu dira. Helbide horiek guztiak Erakundearen Intranetean aurki daitezke.

Gaur egun, Kutxabankek ez du prozedura berezirik kanpoko salaketak bideratzeko. Legeak ezarritako prozedura erabiltzen du.

Ekitaldi honetan ez da gertatu ustelkeriarekin lotutako gorabeherarik. Ez da finantza-eragiketarik egin, edo gauzatan, alderdi politikoei edo horiekin loturako erakundeei.




16 G4-57, G4-58