K Kutxabankeko markaren simboloa

5. Etika eta zuzentasuna

5.3. Ustelkeriaren aurkako borroka17

2013ko ekitaldian, Arrisku Penalen Prebentziorako Araudia eta Garatzeko eskuliburuak onartu zituen Kutxabankek. Horien bitartez, Antolamendu-programa bat ezar daiteke, Erakundearen jarduketa kontrolatzeko eta delituak egiteko arriskurik egon ez dadin.

Eredu horren abiapuntua zera da: delitu eta arrisku penal posibleak definitzea, horiek zein jardueraren bitartez egin litezkeen zehaztea eta Erakundeak delitu eta arrisku penal horiek arintzeko dituen kontrolak identifikatzea.

Kutxabankek Talde osoan zehar zabaldu du eredu hori hortik aurrera.

Horrez gain, Kutxabankek Deontologia-kode bat ere badu. Bertan, erakundearen jarduera arautzen duten printzipio orokorrak zehazten dira, Talde osoak aldi oro eta bertan lan egiten duten pertsonek egunero mantentzen duten zuzentasuna islatzen dutenak.

Helburu horri eusteko, Kanal Etiko bat onartu eta martxan jarri zen. Kanal independente eta konfidentzial horri esker, edozein langilek barne- nahiz kanpo-araudiaren aurkakoak diren ekintzak burutzen ari direla dakienean edo uste duenean, horren berri eman diezaioke Erakundeari.

KUTXABANK

Beste alde batetik, 2017ko ekitaldian, Kutxabanken Administrazio Kontseiluko 16 kideei prestakuntza eman zitzaien ustelkeriaren aurkako politika eta prozeduren gainean, bai orokorrak bai barnekoak. Prestakuntza Kapital-zuriketaren eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioan ardaztu zen. Informazio hori, 2017ko ekitaldian izan diren Administrazio Kontseiluaren bilkuretan eman da; baita Kapital-zuriketaren eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioari buruzko prestakuntza-saioan ere, 2017ko ekainaren 29an eman zena.

Halaber, 2017. urtean, kapital zuriketaren prebentzioarekin zerikusia duen prestakuntza jaso dute Kutxabankeko 3.836 langilek. Horien artean, lanean hasi berri diren langileak daude. Banaketa honako hau izan da:

Prestakuntza kapital-zuriketan 2014 2015 2016 2017
Zuzendaria 1 %0,034 7 %0,19 0 %0 22 %0,57
Nagusia/ Lanpostu teknikoa 1.177 %39,97 1.558 %42,78 154 %34,61 1.746 %45,52
Administraria / Komertziala 1.767 %60 2.077 %57,03 291 %65,39 2.067 %53,88
Bestelako lanbideak 0 0 0 0 0 0 1 %0,03
GUZTIRA 2.945 %100 3.642 %100 445 %100 3.836 %100

CAJASUR

Bestalde, 2017ko ekitaldian, Cajasur-eko Administrazio Kontseiluko 8 kidek ustelkeriaren aurkako politika eta prozedura orokorrei nahiz barnekoei buruzko informazioa jaso dute, batik bat Kapital Zuriketaren Prebentzioaren eta Terrorismoaren Finantzazioaren arloan. Informazio hori, 2017ko ekitaldian izan diren Administrazio Kontseiluaren bilkuretan eman da; baita Kapital-zuriketaren eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioari buruzko prestakuntza-saioan ere, 2017ko ekainaren 29an eman zena.

Halaber, 2017. urtean, kapital zuriketaren prebentzioarekin zerikusia duen prestakuntza jaso dute Cajasur-eko 1.769 langilek. Horien artean, lanean hasi berri diren langileak daude. Banaketa honako hau izan da:

Prestakuntza kapital zuriketan 2015 2016 2017
Zuzendaria 9 %0,49 0 %0,00 15 %0,85
Nagusia/ Lanpostu teknikoa 75 %4,07 0 %0,00 61 %3,45
Administraria / Komertziala 1.755 %95,12 160 %100,00 1.688 %95,42
Bestelako lanbideak 6 %0,33 0 0 5 %0,28
GUZTIRA 1.845 %100 160 %100 1.769 %100

Ekitaldian zehar ez da ustelkeriarekin zerikusirik duen arazorik gertatu, eta ez zaie finantzazko edo gauzazko ekarpenik egin alderdi politikoei edo lotutako erakundeei.




17 G4-SO3, G4-SO4, G4-SO5, G4-SO6