Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Orri txuri batekin hasten da dena. Utzi irudimenari hegan egiten eta… Oraindik liburuetan ez dauden istorioen bilaketan, formaz, soinuz eta kolorez betetako ametsezko paseo batean izango dugu lagun Marcel. Lekutik mugitu gabe bidaiatuko dugu, zurezko lurra, paperezko mendiak eta jolasean dabiltzan letrak dituen planeta berezi batean barrena. Marcelek hormarik eta aterik gabeko etxe bat eraikiko du, baina dena ikusteko balio dion leiho bat izango du.