Gira tu dispositivo a modo "landscape"
First Lego League, robotikari buruzko tailer teknologikoa.
Saio hauetan, 2024ko robotika hezitzaileen arloko munduko lehiaketarik ospetsuenean, First Lego League-an, izan den erronka landuko dugu. Zehazki, Challenge kategoriako robotaren erronka izango dugu ardatz. Erronka honek 15 misio biltzen ditu, eta robotak misio horiek banan-banan gainditu beharko ditu. Misioak mota askotakoak dira: batzuk bultzatzea, beste batzuk tiratzea, igotzea, garraiatzea edo mekanismoak arrastatzea beharko dute.
Erronka honi aurre egiteko, misio bakoitza modu autonomoan gainditzeko gai izango den robota diseinatuko dugu. Horrez gain, 15 proba horietako bakoitzera egokitzeko gehigarri desberdinak sortuko ditugu, eta gehigarri horiek erraz jartzeko eta kentzeko modukoak izango dira.
Jokoa 240x120 cm-ko gutxi gorabeherako tapiz edo joko-eremu batean garatuko da, eta guztira 550 puntu lortu ahal izango ditugu (benetako lorpen bat). Ofizialki, 2 minutu eta 30 segundo izango ditugu erronka betetzeko, baina denbora hori luzatuko dugu prozesua gehiago gozatzeko.
Nola ez, Lego Spike Prime erabiliz taldean lan egingo dugu. Bere sentsore eta motorrei esker, robota programatuko dugu misioak gainditzeko behar ditugun ekintzak egin ditzan.