Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Ekonomia jasangarrirako trantsizioa lagunduko duten inbertsioetarako finantzaketa lehentasunezko baldintzetan. |
Ingurumen-konpromisoaren ildotik, Kutxabankek enpresa-inbertsio jasangarrien alde egiten du, helburu hauekin: ingurumenarekiko eragina gutxitzeko jarduerak egitea, energia-eraginkortasuna hobetzea, karbono-aztarna murriztea eta hazkunde jasangarri eta integratzailea garatzea.
Horretarako, ‘Kutxabank EcoFinance’ finantzaketa-lerro berezia sortu du leasing eta mailegu eragiketetan, klima-aldaketari aurrea hartzen eta hori arintzen laguntzen duten ekimenetarako; baita karbono gutxiko ekonomiarako trantsizioa ahalbidetzen dutenentzat ere.
Kutxabank EcoFinance linean finantza daitezkeen inbertsioak
Ildo berezi honen helburuak dira: enpresen eraginkortasun energetikoa hobetzeko inbertsioak finantzatzea, energia berriztagarriak erabiltzea, kontsumo txikiko higiezinak eta ekipoak erostea edo egokitzea, eta karbono-emisio txikiko edo zero isuritako ibilgailuak erostea. Baldintza horien onuradun izango dira, halaber, uraren edo beste baliabide natural batzuen kudeaketa jasangarrirako inbertsioak zein kutsaduraren prebentzioa eta kontrola, CO2 isurien murrizketa eta nekazaritza ekologikoa sustatzen duten ekimenak.
Hitzarmenaren ezaugarriak
Indarraldia: |
2025/03/11ra arte |
Helburua: |
Enpresen hazkunde jasangarria bultzatzea eta babestea. |
Eragiketa finantzagarriak: |
Finantzaketa berdetzat hartzen dira fondoen erabilerak ingurumen-inpaktu positiboa sortzen duten horiek. Kategoria bakoitzean zehazten dira eragiketa jasangarritzat jotzeko oinarri diren baldintza teknikoak.
Hauek dira kategoriak:
|
Finantzaketa-baldintzak |
Galdetu zure kudeatzaileari. |
Eragiketak erakundearen Finantzaketa jasangarriaren Barne Esparruan jaso beharko dira, eta horiek emateko, erakundearen ohiko arrisku-irizpideak bete beharko dira. |