Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Enpleguko Kutxabank Enplegua BGAEa

Enplegu BGAE-ek Gizarte-aurreikuspeneko sistemak kudeatzen dituzte, Gizarte Segurantzaren gizarte-aurreikuspen publikoaren osagarri direnak, eta edozein Erakunde, Korporazio, Sozietate edo Enpresak sustatu ditzake haren langileen alde, tamaina eta sektorea edozein dela ere.

Abantailak

• Prestazio publikoak osatzera bideratutako produktua.

• Langileei pizgarriak emateko baliabidea.

• Enpresa barruan ekarpenak taldeka bereizteko aukera.

• Ordainsari-sistema hau planaren enpresa sustatzailearen sozietateen zergan murriztu daiteke.

• Administrazio-lanak sinplifikatzeko balio dio enpresari: hala planaren eraketan, nola bere egunerokoan.

• Langileak jasotzen duen ordainsari honek eragin neutroa du bere PFEZn.

• Langileak beste aurreikuspen-planetara edo aurreikuspen-sistemetara egiten dituen diru-ekarpenei ez diete eragingo sustatzaileak bere izenean egiten dituen ekarpenak. Izan ere, enpresaren eta langilearen ekarpenen mugak desberdinak dira.

Zerbitzuak

• Hautatutako aurreikuspen-sistema ezarriko da, eta hori abiarazteko lan guztiak gauzatu beharko dira, hala plan sortu berrien kasuan nola beste entitate batzuetatik egiten diren lekualdatzeen kasuan.

- Dokumentazio guztia prestatzea eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean tramitatzea.

- Taldea beste BGAE batzuetatik lekualdatzeko kudeaketa-lanak.

- Erakundearen altxortegiaren kudeaketa.

• Honakoak barne hartzen dituen zerbitzu integrala:

- Inbertsioen kudeaketa espezializatua.

- Plan bakoitzaren ondarea administratzea eta bere bilakaera aztertzea.

- Enpresa eta langile bakoitzaren partaidetzen bilakaerari buruzko informazioa.

- Ondareari buruzko informazio eguneratua bazkidearen banku elektronikoan.

- Prestazioen ordainketa.

- Administrazioarekin harremanak (Eusko Jaurlaritzarekin, Ogasunekin, etab.), planaren kudeaketarekin zerikusia duen guztia bideratzeko.

- Beharrezko azterketa aktuarialak eskatzea, egitea eta gainbegiratzea, hala dagokionean.

- Erakundearen urteko kanpoko auditoria egitea eta gainbegiratzea, bertan biltzen diren plan guztien arauak betez betiere.

• Talde bakoitzaren neurrirako planak (Multienpresa Planak), aukera hauekin:

- Malgutasuna inbertsio-profilaren banaketan.

- Multienpresa planen artean intsuldaketak egiteko aukera.

- Araudian jasotako gertakari guztien estaldura.

- Posizioari buruzko informazio eguneratua banku elektronikoan.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago