Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 
  • Logotipo de Kutxabank
  • Enpresak
  • TPV Birtualei buruzko informazio gehiago

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9

TPV Birtualei buruzko informazio gehiago

TPV birtualak

Merkataritza elektronikoa

Saltokiei, enpresei, instituzioei eta partikularrei Internet bidez saltzen dituzten produktu eta zerbitzuen txartel bidezko kobrantza errazteko, Kutxabank-k haien esku jartzen du Merkataritza Elektronikoko Zerbitzua: TPV birtuala da, beste edozein TPV fisikok dituen funtzio berberekin.
TPV birtuala finantza-softwarea da, eta aukera ematen du Internet bidez saldutako produktu eta zerbitzuak txartel bidez kobratzeko.

Funtzionamendua

Erosle batek txartel bidezko ordainketa aukeratutakoan, TPV Birtualak pantaila bat erakutsiko dio eta pantaila horretan, batetik, eragiketaren datu guztiak erakutsiko dizkio (saltokiaren izena eta zenbakia, data eta eragiketaren zenbatekoa, eskaeraren zenbakia...), eta bestetik, beste eremu guztiak, ordainketa egin ahal izateko txartelaren titularrak bete beharko dituenak (txartelaren zenbakia eta iraungipen-data: hilea eta urtea).
Behin datu horiek beteta, 'Onartu' botoia sakatu beharko du bezeroak, eta TPV birtualaren bitartez, baimena eskatuko zaio txartelaren jaulkitzaileari, horrexek onartzen edo ukatzen baitu eragiketaren baimena.
Azkenik, TPV Birtualak baimena eskatzeko eragiketaren emaitza (onartua edo ukatua) jakinarazten die bai erosleari bai saltzaileari.

Ezaugarriak

Erosotasuna, bizkortasuna eta segurtasuna.

  • Erosotasuna, erraz instalatzen delako saltokiaren denda birtualean eta erabilerraza delako eroslearentzat.
  • Bizkortasuna, hala erosleari nola saltokiari berehala ematen dielako eragiketaren emaitzaren berri.
  • Segurtasuna, behin erosleak bere txartelaren datuak sartuta, TPV Birtualak berak egiten baitu transakzioa txartelaren erakunde jaulkitzailearekin. Saltokiari bakarrik jakinarazten zaizkio eragiketaren emaitza (onartua edo ukatua) eta eragiketa bera identifikatzeko datuak, baina sekula ere ez bezeroaren txartelaren datuak. Gainera, nazioarteko segurtasun arau guztiak betetzen ditu.

Onarpen zabala

TPV birtualak Visa eta MasterCard etxeetako txartel guztiak onartzen ditu, bai kredituzkoak zein debituzkoak, beraz, ordainketa txartelen mundu merkatuko % 90 erabil daitezke.

Eragiketak egiteko malgutasuna

  • Itzulketa oso zein zatizkoak egin daitezke.
  • Honako hizkuntza hauetan pertsonaliza dezakezu: gaztelania, euskara, katalana, valentziera, galiziera, ingelesa, frantsesa, alemana, portugesa eta italiera.
  • Hobekuntzak eta funtzionaltasun berriak erantsi ahal zaizkio, era errazean eta TPV Birtualaren funtzionamendu normala oztopatu gabe.
  • Saltokia logotipo batez identifikatzea ere onartzen du.
  • Admnistrazio-modulua jartzen da saltokiaren esku, berak egin ditzan honako eragiketa hauek:
    • Egindako eragiketak kontsultatzea
    • Itzulketak egitea
    • Eragikera zeure ordenagailura ekartzea, gero bertan lantzeko
    • Saltokiaren kontuan abonatzen dira baimendutako eragiketa guztiak.

    Ordainketak eta eragiketak egiteko malgutasuna

    Ekintza berezietarako, ordainketa-era eta eragikera modu bereziak ere onartzen ditu: sarreren salmenta, hotel eta bidaien erreserba, harpidetzak, etab.

    Zerbitzua eskuratzeko eskakizunak

    • Espainian bizilekua duen pertsona fisikoa edo juridikoa izatea, eta kontratatzeko ahalmena edukitzea.
    • Helbide fisiko bat izatea.
    • Interneten, saltokiaren web-orri bat edukitzea edota diseinatzen ibiltzea.
    • Erosleek nahi dituzten produktu eta zerbitzuak aukeratu ahal izan ditzaten eskaera-sistema bat edukitzea edo diseinatzen ibiltzea.
    • TPV Birtuala saltokiaren dendan ezartzeko ezagutza nahikoa duten informatikariak edo informatika zerbitzuen enpresa hornitzailea kontratatua izatea.
    • Erosketaren guztizko prezioa ematea, garraio-kostuak ere barne, hala dagokionean.
    • Bezeroen arretarako zerbitzua izatea: telefonoa eta posta elektronikoa.

    Zerbitzuaren eskabidea

    Dagoeneko Kutxabank-ren bezeroa bazara, zeure bulegoan bertan eska dezakezu Merkataritza Elektronikoko zerbitzuan alta emateko. Eta bezeroa ez bazara, jo ezazu hurbilen daukazun Kutxabank-ren bulegora.

     

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.