Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabank Visa Dual txartela da osoena.
• Kutxabank kutxazainetan eskudirua erabilgarri, zordunketan nahiz kredituan. • Zure erosketen ordainketa hilaren amaieran edo geroratuta. • Erabilerari eta iruzurrezko eragiketei buruzko alerta-sistema, SMS edo email bidez. • Contactless ordainketa. • Interneteko zure erosketetan segurtasunezko ordainketa. • Kredituaren muga txartelaren titularrak Kutxabankekin kontratatutakoa izango da, kontratuan ageri dena hain zuzen. • Zure erosketen ordainketa geroratua Flexibuy-rekin 3, 6, 9 edo 12 hilera arte 150 €-tik 2.000€ko erosketetan.(500€tik berako erosketetak 3 hilera). • Istripuetarako eta bidaia-laguntzarako doako asegurua. • Bat-bateko deskontuak zure erosketetan, EURO 6000 Plus Kutxabank-i esker. • Zure Kutxabank Visa Dual txartela pertsonalizatzeko aukera. • Mugikorrarekin ordain dezakezu hurrengo aplikazioen bidez: Kutxabank Pay, Apple Pay, Samsung Pay edo Google Pay. |
|
VISA dual txartelak urtean 45 €-ko mantentze-kuota dauka txartel nagusiari dagokionez, eta 25 €-koa txartel onuradunaren kasuan.
Ikusi doako aseguruaren laburpena.
CVV edo Card Verification Value kodea kreditu- eta zordunketa-txartelen atzealdean agertzen den 3 digituko multzoa da. Kodea segurtasun neurria da online erosketak egiteko orduan, hau da, txartel fisikoa ez dagoenean. Datu hori ez da inon gordetzen eta txartelean baino ezin da ikusi.
Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, berehala blokeatu behar duzu Banka mugikorraren edo online Bankaren bidez, une horretan bertan txartelaren kopia bat eska dezakezu, etxean edo bulego hurbilenean jasotzeko.
Gogoratu txartela blokeatzea behin betikoa dela eta ez duela atzera bueltarik.
Uste baduzu berreskuratzeko aukera duzula, itzal ezazu banka mugikorrean. Berreskuratzen duzunean, gogoratu piztu egin behar duzula berriro ere normaltasunez erabiltzeko.
Zure txartelak zuzen funtzionatzen ez badu, txartela hondatu delako kopia bat eska dezakezu online Bankaren bidez "Hondatuta" aukerarekin eta zure etxean edo bulegoan jasotzea hautatu ahal izango duzu ere. daukazun txarela erabiltzen jarraitu ahal izango duzu berria jaso eta aktibatu artean.
Era berean, 900 44 55 66 / +34 94 600 55 00 telefonora ere dei diezagukezu, 8:00etatik 22:00etara, edo 34 94 401 70 00 telefonora, ordutegi horretatik kanpo.
Visa Dual, Visa Dual K26, Visa Dual K26+, Visa Dual 100%,Visa Classic eta Visa Nakar txartelek estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza hartzen dituzte barnean; hemen kontsulta dezakezu.
Urrezko Visa txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Visa Platinum txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Visa Dual txartelekin dirua zordunketa zein kreditu moduan atera dezakezu, zeuk aukeratzen duzu.
Dirua zordunketa moduan Kutxabank sareko kutxazainetan ateratzeagatik ez duzu komisiorik ordaindu beharko. Dirua zordunketa moduan beste sare batzuetan ateratzen bada, komisio bat aplikatuko da, dagokion kutxazain automatikoen sarearen arabera; komisioa txartelaren kontratuan agertzen da.
Txartel dualak (Visa Dual, Visa Dual K26, Visa Dual K26+, Visa Dual 100%) saltokietan kreditu bidez ordaintzeko eta kutxazainetan dirua zordunketa bidez ateratzeko balio duten kreditu txartelak dira.
Saltokietan txartelean erabilgarri dagoen kredituaren bidez ordaindutako erosketak hurrengo hilabeteko lehenengo egunean zordunduko dira.
Kutxazainetan, ordea, kargua txartelari loturiko kontuko saldoaren kontra egiten da, baina beti badago eskudirua kreditu bidez ateratzeko aukera, “kreditu bidez jardun” aukeratuz gero (Kutxabank-en kutxazainetan).
Kutxabanken Visa Dual, Visa Dual % 100, Visa Classic eta Visa Nakar txartelei esker, zuk erabakiko duzu txartelarekin egindako erosketak noiz ordaindu.
Erosketak ordaintzeko dituzun aukerak:
-Hilaren bukaeran: hilabetean egindako erosketa guztiak hurrengo hilean zordunduko dira kontuan, eta, beraz, ez duzu interesik ordainduko.
Adibidea: txartelaren kreditu-muga 1.500 eurokoa da eta hileroko likidazio-epe bakoitzean eta 12 hilabetez osorik erabili duzu zenbateko hori. Hilabete bakoitzean 1.500 € ordainduko dituzu guztira, lehenengo hilabetean izan ezik, orduan 1.545 € ordainduko baitituzu. Beraz, 12 hilabetetan 18.045 euro ordaindu beharko dituzu guztira, kreditu-txartela jaulki eta mantentzegatik lehenengo hilabetean kobratutako 45 euroko urteko komisioa barne. % 0ko ITNa eta % 3,09ko UTBa.
-Ordainketa geroratua (revolving): hilabetean egindako erosketen ordainketa geroratu ahal izango duzu, gehien komeni zaizun zenbatekoa ordainduta. Bi aukera dituzu geroratutako zenbatekoa ordaintzeko: hilean zuk erabakitako zenbateko finkoa edo ehunekoa ordaintzea.
Ordainketa honela egingo da hileko kuota finko bat ezartzen denean:
Adibide hau banku-produktu eta -zerbitzuen publizitatea arautzeari eta kontrolatzeari buruzko ekainaren 11ko EHA 1718/2010 Aginduan ezarritako baldintzen arabera egin da, nahiz eta baliteke txartelaren kontratuan zehaztutako baldintzekin bat ez etortzea.
1.500 euroko erosketa bat egiten baduzu, % 18,36ko interes-tasarekin (ITN) eta hilean 44,35 euroko kuota finkoarekin, zera ordaindu beharko duzu:
- 44,35 euroko 48 hileko kuota.
- Guztira 2.308,57 euro ordaindu beharko dituzu, eta UTBa % 26,36koa izango da.
UTBa eta guztira ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, txartelarengatik urtero kobratzen den 45 euroko jaulkipen- eta mantentze-komisioa kontuan hartu da. Interesen zenbatekoa: 628,80 €. Kredituaren kostua guztira: 808,80 €. Amortizazio-sistema frantsesa.
GARRANTZITSUA: Ordainketa geroratuaren likidazio-sistemak ez du kreditua 48 hileko kuota berdinetan amortizatzeko aukera ematen kasu guztietan, zor osoaren % 3,5eko gutxieneko kuota bat ezarrita duelako, 60 euroko gutxieneko zenbatekoarekin. Hau da, bi zenbateko hauetatik handiena ordainduko duzu:
- Zuk aukeratu duzun kuota, kapitala, interesak eta komisioak barne hartzen dituena.
- Zor osoaren % 3,5, 60 euroko gutxieneko zenbatekoarekin.
Kredituaren simulagailu honetan, hilean ordaindu nahi duzun kuota adierazten baduzu, zure kreditua ordaintzeko zenbat denbora beharko duzun jakingo duzu. Gogoan izan gutxieneko kuota bat dagoela, eta zenbateko hori, lehenik, adostutako interesak eta gastuak ordaintzeko erabiltzen dela eta, bigarrenik, erabilitako kapitala amortizatzeko.
-Banakako erosketen zatikapena:
Kutxabankek, gainera, txartelarekin ordaindutako erosketak banan-banan geroratzeko aukera ematen dizu: Plazox zerbitzuarekin, saltoki fisikoan edo online dendan, erosketa egiten duzun unean bertan, edo Flexibuy zerbitzuarekin, Banka mugikorraren edo Online bankaren bidez erosketa egin ondoren, 150 eta 2.000 euro bitarteko erosketak 3, 6, 9 eta 12 hilabetez eta interesik gabe geroratzeko. Kontsultatu zer erosketa mota zatika daitezkeen Plazox zerbitzuarekin. Geroratzea kudeatzeagatik komisio bat aplikatuko da Plazox eta Flexibuy zerbitzuetan, eta lehenengo kuotan kobratuko da. Komisio horren zenbatekoa erosketaren zenbatekoaren eta geroratze-epearen araberakoa izango da. ITN % 0. Kuota iraunkorren amortizazio-sistema.
Geroratzea |
Gutxieneko zenbatekoa |
Gehieneko zenbatekoa |
Geroratzearen kudeaketa-gastuak |
Gutxieneko UTBa |
Gehieneko UTBa |
3 hilabete | 150 € | 249,99 € | 4 € | % 6,60 | % 17,39 |
3 hilabete | 250 € | 349,99 € | 7 € | % 8,31 | % 18,34 |
3 hilabete | 350 € | 2.000 € | 10 € | % 2,02 | % 18,75 |
6 hilabete | 500 € | 2.000 € | 25 € | % 3,39 | % 19,04 |
9 hilabete | 500 € | 2.000 € | 35 € | % 3,58 | % 18,92 |
12 hilabete | 500 € | 2.000 € | 45 € | % 3,69 | % 18,98 |
ZATIKAPENAREN ADIBIDEAK
3 hilabetetan zatikatzea
6 hilabetetan zatikatzea
9 hilabetetan zatikatzea
12 hilabetetan zatikatzea
Erosketak zatikatzeko simulagailu honetan (flexibuy simulagailua/plazox simulagailua), zatikatu nahi duzun erosketaren zenbatekoa adierazten baduzu eta zure beharretara hobekien egokitzen den epea aukeratzen baduzu, hilean ordaindu beharko duzun kuota ezagutu ahal izango duzu.
Euroa ez den monetatan egindako eragiketetan (erosteko edo eskudirua ateratzeko), %3ko komisioa aplikatuko da, dagokion likidazioa egiten den egunean Nazioarteko Ordainketa Sistemek (Visa) duten truke-tasaren arabera eurotan kontrabalioan ateratzen den zenbatekoaren gainean.
Truke-tasa hori eta EBZk EEEn egindako eragiketetarako argitaratutako truke-tasaren gaineko ehuneko-marjina kontsulta ditzakezu VISAren truke tasaren Kalkulagailuan:
Truke-tasaren edo dibisen kalkulagailua