Gira tu dispositivo a modo "landscape"
2025eko urtarrilaren 9tik, berehalako SEPA transferentziek ez dute kostu gehigarririk izango, Kutxabanken.
Gure bezero partikular gehienek ez dute ezer ordaintzen Online Bankaren eta app-aren bidez egindako ohiko transferentziengatik. Beraz, berehalako transferentziengatik ere ez dute egin behar izango.
Baina, zer da SEPA TRANSFERENTZIA?
SEPA Eremuko herrialdeen artean (ingelesez, Single Euro Payment Area) eurotan egindako transferentzia-eragiketa da. SEPA Eremua 34 herrialdek osatzen dute: Europar Batasuneko herrialdeek (28), gehi Norvegia, Islandia, Liechtenstein, Monako, San Marino eta Suitza.
ETA BEREHALAKO TRANSFERENTZIA?
Kontu hartzailera berehala iristen den transferentzia da, noiz egiten den kontuan hartu gabe. Izan ere, eguneko 24 orduetan funtzionatzen du. Beraz, berehalako transferentziak egin ditzakezu Kutxabanken webgunetik, gure app-etik eta Kutxabanken kutxazainetatik eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan. Halaber, berehalako transferentziak egin ditzakezu Kutxabanken bulegoetatik eta Telefono Bidezko Banka zerbitzuaren bidez, finkatutako ordutegietan.
Laburbilduz, berehalako SEPA transferentziek, dagoeneko ohiko SEPA transferentziek duten tarifa bera daukate. OHIKO SEPA TRANSFERENTZIAK kontu hartzailera iristeko egun baliodun bat behar izaten dutenak dira. Horrelako transferentziak egiten jarrai dezakezu eskuragarri dauden kanal guztien bidez: Online Banka, Banka Mugikorra, kutxazainak, bulegoak eta Telefono Bidezko Banka.
Gaur egun, Espainiako estatuaren barruan baino ez da eskaintzen zerbitzua. 2025ean, 2024/886 Araudia betez, SEPA Eremuari atxikitako banku-erakunde guztietara zabalduko da.
Informazio gehiago behar izatekotan, zure kudeatzaileari galdetu edo begiratu hemen: www.kutxabank.es