Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (IBI); autorako eta etxerako aseguruak; komunitateko kuotak… Hainbeste ordainagiri daukagu helbideratuta, ezen gero eta neketsuagoa egiten zaigun guztia kontrolpean edukitzea eta kontura horietako bakoitza heltzen denean, honakoa esan ohi dugu: ‘Beste bat?!!!’.
Ordainagiri-pila hori antolatu ahal izateko tresna bat daukagu Banka mugikorrean. Horrekin, gure gastuak modu grafiko eta xumean antola ditzakegu.
Kutxabanken app-ean ordainagiri guztiak kontrolpean izan ditzakezu. Horrez gain, gastuari buruzko grafikoak gainbegiratzeko, abisuak jasotzeko, ordaintzeko kontua aldatzeko eta …barra-kodeari argazkia aterata, ordainagiri berriak ordaintzeko eta helbideratzeko aukera duzu. Oso erraza da, sartu hemen: Ordainagiriak > Ordainagiria ordaindu eta kameraz barra-kodea irakurri. Enfokatu, apuntatu eta …voilà! Eta hala nahi baduzu, helbideratzeko aukera dago.
Hori bezain erraza da, zauden lekuan zaudela eta nahi duzunean horrelakoak eta beste eragiketa asko erraz-erraz eta berehalakoan egin ahal izango dituzu.
Kutxabanken app-arekin zer egin dezakezun jakin nahi duzu? Mugikorrarekin txartel, mailegu eta pentsio-planei lotutako guztia kudeatu ahal izateaz gain, ordainagiriak kudeatzeko tresna honekin, ordaintzeke daukazuna ikusgai edukiko duzu eta, gainera, helbideratutako ordainagiriak itzultzeko eta hurrengo ordainketak aurreikusteko aukera izango duzu, hurrengo hiletako gastua kalkulatzeko lagungarria.
Baina hori ez da guztia, sasoi jakinetan gastuak metatzen dira eta, beharbada, ordainagiri batzuk zenbait hilabetetan zatika ordaintzea komenigarria izango zaizu, lasaiago egon ahal izateko. App honekin, FlexiPay ikonoa ikusi ahal izango duzu geroratu daitezkeen ordainagirietan. Gastuaren gainean sakatu eta kuoten hileroko zenbatekoa agertuko zaizu.
Gainera, kontua alda dezakezu eta ordaindu izanaren egiaztagiriak eskuratzeko aukera duzu, horrelakoak gordetzeko, bidaltzeko edo inprimatzeko. Ikusi bideo labur hau eta ezagutu ordainagiriei dagokienez eskaintzen dituen funtionalitate guztiak.
Banka mugikorrean eragiketak egiteko aukera ugari dituzu denbora aurrezteko eta egunerokoan laguntzeko. Jaitsi app-a Android edo iOS gailuetan eta hasi bere aukerak aprobetxatzen.