Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabankek Moto Aseguruaren hainbat modalitate eskaintzen dizkizu, estaldurarik handienekin, aukerako paketeekin eta ordainketa zatikatzeko aukerarekin.
Zuretzako eta motorako laguntza, eguneko 24 ordutan urteko 365 egunetan 0 km-tik hasita.
Kalte-ordaina berritako balioaren arabera lehen urtean, lehen matrikulaziotik hasita.
Konponketetarako tailerra aukeratzeko askatasun osoa.
Aparteko Arriskuen Estaldura, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren eskutik.
Salmenta-balio hobetua, salmenta-balioa %30 handituta.
Naturak eragindako ezbeharren aurkako babesa. Animaliekin talka egiteak eragindako kalteen inguruko estaldura.
Ordaintzeko erraztasunak ematen dizkizugulako. Hilean behin, hiru hilean behin, sei hilean behin edo urtean behin ordaindu ahal izango duzu.
Behar den momentuan konfiantza ematen eta erantzuten dugulako, behar duzunerako Bezeroarentzako Arreta Zentroa zure eskura jarriz.
Onurak eta produktu gehigarrietan prezio hobea lortzeko aukera ematen dizugulako.
*Estalduren mugaketa produktuaren baldintza orokorretan eta berezietan jasota dago.
Moto Asegurua zuri hobekien egokitzen zaizun modalitatean izateko aukera eskaintzen dizugu.
✔ | ✔ | ✔ | ✔ |
✔ | ✔ | ✔ | ✔ |
✔ | ✔ | ✔ | ✔ |
✔ | ✔ | ✔ | ✔ |
✔ | ✔ | ✔ | ✔ |
✔ | ✔ | ✔ | ✔ |
✔ | ✔ | ✔ | |
✔ | ✔ | ✔ | |
✔ | |||
✔ | |||
✔ | ✔ | ✔ | ✔ |
✔ | ✔ | ✔ | ✔ |
✔ | ✔ | ✔ |
*Estalduren mugaketa produktuaren baldintza orokorretan eta berezietan jasota dago.
Kutxabank Auto asegurua Generali Seguros Compañia de Seguros y Reaseguros SAUren produktu bat da, eta Kutxabank da haren bitartekaria. Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen banku-aseguruen operadore esklusiboa da Kutxabank, Kutxabank Aseguradorarekin lan egiteko baimena du eta aseguru eta berraseguru-banatzaileen administrazio erregistroan inskribatuta dago OE0004 zenbakiarekin. Kutxabankek auto-asegururako bitartekari-lana egiten du, Kutxabank Aseguradora eta Generali Seguros enpresek sinatutako banaketa-akordioaren esparruan.
Derrigorrezko aseguruak hirugarren bati eragindako kalteak baino ez ditu estaltzen, 15 milioi eurora arte kalte materialetarako eta 70 milioi eurora arte kalte pertsonaletarako.
Edozein pertsona fisiko aseguratu daiteke, ondoko baldintzak betetzen baditu: Kutxabanken bezeroa izatea, 21 urtetik gorakoa, hiru urtetik gorako gidabaimena duela hiru urte baino gehiago atera duena eta, gutxienez, bi urtetan ezbeharrik ez duena izan "A" eta "B" motako gidabaimenekin.
Ezbeharren bat gertatuz gero, horren alta eman ahal izango duzu laguntza-telefonora deituta, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.
Bai, laguntzaile-sare zabala erabilgarri izateaz gain, tailerra ere aukera dezakezu.
Nahi duzun guztietan handitu ahal izango dituzu, ibilgailuaren egoera egiaztatuz bakarrik.
Aseguratutako ibilgailuan garraiatutako objektuek eragindako kalteen erantzukizun zibila bermatuta dago, baita zamalanetan ere.
Gurpila ordeztea estalita dago kasu hauetan, errepideko laguntza-sare zabalari esker.
Bai, ehiza-espezieak edo etxeko animaliak harrapatzearen ondoriozko talka-bermearen bidez, ibilgailua eta haren osagarriak konpontzeaz arduratzen gara.
Aseguratutako ibilgailuaren publikoarentzako salmenta-prezio osoa da, bide publikoan zirkulatzeko gai egiten duten errekarguak, tasak eta legezko zergak barne (zirkulazio-zerga izan ezik). Dagoeneko ibilgailua ekoizten ez bada edo fabrikatzailearen katalogoetan zein zerrendetan sartuta ez badago, antzeko ezaugarriak dituen beste ibilgailu bati dagokion balio berria aplikatuko da.
Ibilgailu baten salmenta-balioa ezbeharra gertatu aurreko unean zuen balioa da.