Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Urrezko Visa txartelik apartekoena

Urrezko VISA balio erantsirik handiena duen txartela da. Visa marka onartzen duten munduko saltoki guztietan ordaintzeko balio du, berarekin duen erosketen babes-aseguruaren estaldura handiak eskaintzen duen babes eta segurtasunaz.

• Mundu osoan balio du.

• Bat-bateko kreditua erabilgarri.

• Galdutako edo lapurtutako txartelaren berehalako ordezkapena 24 ordutan.

• Zure erosketen ordainketa geroratua Flexibuy-rekin 3, 6, 9 edo 12 hilera arte 150 €-tik 2.000€ko erosketetan.(500€tik berako erosketetak 3 hilera).

• Estaldura handiak dituen istripuetarako eta bidaia-laguntzarako doako asegurua.

• Bat-bateko deskontuak zure erosketetan, EURO 6000 plus Kutxabank-i esker.

• Erabilerari eta iruzurrezko eragiketei buruzko alerta-sistema, SMS edo email bidez.

• Kutxabank Urrezko VISA txartela pertsonalizatzeko aukera.

• Kredituaren muga txartelaren titularrak Kutxabankekin kontratatutakoa izango da, kontratuan ageri dena hain zuzen.

lupa huella dactilar kutxabank

Ezagutu txartelaren eskaintza

 

Kontratatu 

 

Urrezko VISA txartelak urtean 61 €-ko mantentze-kuota dauka txartel nagusiari dagokionez, eta 31 €-koa txartel onuradunaren kasuan. Horrez gain, nomina edo pentsioa helbideratzeagatik edo txartelekin egindako kontsumoengatik hobariak daude.

 

Ikusi doako aseguruaren laburpena.

 

Zer da txartel birtuala?

Zure galderei erantzuten diegu

CVV edo Card Verification Value kodea kreditu- eta zordunketa-txartelen atzealdean agertzen den 3 digituko multzoa da. Kodea segurtasun neurria da online erosketak egiteko orduan, hau da, txartel fisikoa ez dagoenean. Datu hori ez da inon gordetzen eta txartelean baino ezin da ikusi.

Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, berehala blokeatu behar duzu Banka mugikorraren edo online Bankaren bidez, une horretan bertan txartelaren kopia bat eska dezakezu, etxean edo bulego hurbilenean jasotzeko.
Gogoratu txartela blokeatzea behin betikoa dela eta ez duela atzera bueltarik.

Uste baduzu berreskuratzeko aukera duzula, itzal ezazu banka mugikorrean. Berreskuratzen duzunean, gogoratu piztu egin behar duzula berriro ere normaltasunez erabiltzeko.

Zure txartelak zuzen funtzionatzen ez badu, txartela hondatu delako kopia bat eska dezakezu online Bankaren bidez "Hondatuta" aukerarekin eta zure etxean edo bulegoan jasotzea hautatu ahal izango duzu ere. daukazun txarela erabiltzen jarraitu ahal izango duzu berria jaso eta aktibatu artean.

Era berean, 900 44 55 66 / +34 94 600 55 00 telefonora ere dei diezagukezu, 8:00etatik 22:00etara, edo 34 94 401 70 00 telefonora, ordutegi horretatik kanpo.
 

Visa Dual, Visa Dual K26, Visa Dual K26+, Visa Dual 100%,Visa Classic eta Visa Nakar txartelek estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza hartzen dituzte barnean; hemen kontsulta dezakezu.
Urrezko Visa txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Visa Platinum txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.

Kutxabanken Urrezko Visa txartelekin, zeuk erabakitzen duzu noiz ordaindu txartelaren bidez egindako erosketak.  Ordaintzeko aukera hauek dituzu: 
-Hilaren amaieran: Hilean egindako erosketa guztiak hurrengo hilabetean zordunduko dira kontuan, beraz, ez da interesik ordaintzen.
-Ordainketa geroratua (revolving): hilean egindako erosketen ordainketa geroratu  ahal izango duzu, eta gehien komeni zaizun zenbatekoa ordaindu ahal izango duzu. Zuk erabakitzen duzu zenbateko finko bat edo hileko ehuneko bat ezartzea geroratutako zenbatekoa pixkanaka ordaintzeko.

 

Ordainketaren adibidea hileko kuota finkoa ezartzen denean:

Adibide hau banku-produktu eta -zerbitzuen publizitatea arautu eta kontrolatzeko ekainaren 11ko EHA/1718/2010 Aginduan ezarritako baldintzen arabera egin da, eta baliteke horiek txartel-kontratuan ezarritako baldintzekin bat ez etortzea.

1.500 euroko erosketa egiten baduzu % 18,36ko interes-tasarekin ITN,  hileko  44,35  euroko kuota finkoa ezarriz, honako hauek ordaindu beharko dituzu: 

  - 44,35 euroko 48 kuota hilean.

  - Guztira 2.372,57€  ordainduko dira, eta UTB %28,71koa izango da.

UTB eta ordaindu beharreko guztizko zenbatekoan kalkulatzeko, urtero kobratzen den 61 euroko txartelaren jaulkipen- eta mantentze-komisioa hartu da kontuan.

GARRANTZITSUA: ordainketa geroratuaren modalitateko likidazio-sistemak ez du ahalbidetzen kasu guztietan kreditua hileko 48 kuota berdinetan amortizatzea, zor osoaren % 3,5eko gutxieneko kuota duelako ezarrita, 60 euroko hileko kopurua gutxienez. Hau da, bi kopuru hauetatik handiena ordainduko duzu: 

  - Hautatutako kuota, kapitalez, interesez eta komisioz osatua.

  - Zor osoaren % 3,5 eta hor 60€ gutxienez.

Kontsultatu txartela mantentzeko kuotan hobariak izateko aukera.

Ondoko kreditu simulagailuan hilean ordaindu nahi duzun kuota sartzen baduzu, zure kreditua ordaintzeko zenbat denbora behar den jakin dezakezu. Gogoan izan gutxieneko kuota bat dagoela eta zenbateko horrekin, lehenik, adostutako interes eta gastuak ordaintzen direla eta, bigarrenik, eskura jarritako kapitala amortizatzen dela.



-Banakako erosketen zatikapena:
Horrez gain, Kutxabanken, txartelaren bidez ordaindutako erosketak geroratzeko aukera daukazu: banan-banan, Plazox bidez, saltoki fisikoan edo online dendan, erosketa egiten duzun unean bertan, edota, Flexibuy erabiliz, erosketa egin eta gero, Banka mugikorrean edo online Bankan; izan ere, 150 euro eta 2.000 euro bitarteko erosketak interesik gabe 3, 6, 9 eta 12 hilabetetan ordain ditzakezu. Geroratzea kudeatzeagatik komisio bat aplikatuko da Plazox zein Flexibuy aukeran; komisioa lehenengo ordainketan kobratuko da eta horren zenbatekoa erosketa prezioaren eta geroratze epearen araberakoa izango da.

 

Geroratzea

Gutxieneko zenbatekoa

Gehieneko zenbatekoa

Geroratzearen gestio kostua

Gutxieneko UTB

Gehieneko UTB

3 hilabetez 150 € 249,99 € 4 € %6,60 %17,39
3 hilabetez 250 € 349,99 € 7 € %8,31 %18,34
3 hilabetez 350 € 2.000 € 10 € %2,02 %18,75
6 hilabetez 500 € 2.000 € 25 € %3,39 %19,04
9 hilabetez 500 € 2.000 € 35 € %3,58 %18,92
12 hilabetez 500 € 2.000 € 45 € %3,69 %18,98


ZATIKAPENAREN ADIBIDEAK

3 hilabetetan zatikatzearen adibideak 
6 hilabetetan zatikatzearen adibideak 
9 hilabetetan zatikatzearen adibideak 
12 hilabetetan zatikatzearen adibideak

Ondoko erosketak zatikatzeko simulagailuan (flexibuy/plazox simulagailuak), zatikatu nahi duzun erosketaren zenbatekoa eta zure beharretara hobekien egokitzen den epea ematen badituzu, hileko kuota ezagutu ahal izango du.

Euroa ez den monetatan egindako eragiketetan (erosteko edo eskudirua ateratzeko), %3ko komisioa aplikatuko da, dagokion likidazioa egiten den egunean Nazioarteko Ordainketa Sistemek (Visa) duten truke-tasaren arabera eurotan kontrabalioan ateratzen den zenbatekoaren gainean.

Truke-tasa hori eta EBZk EEEn egindako eragiketetarako argitaratutako truke-tasaren gaineko ehuneko-marjina kontsulta ditzakezu VISAren truke tasaren Kalkulagailuan:

Truke-tasaren edo dibisen kalkulagailua

 

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.