Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxabank

 

Gaztedi Plana umeentzako aurrezki plana da, adingabekoei (18 urtetik beherakoei) zuzenduta. Gutxika-gutxika aurrezten ibiltzeko eta zehaztutako onura handiekin. Ireki ezazu oraintxe bertan eta irabazi zure seme-alabentzako ongietorriko oparia. Gainera, prestakuntzarako eta aisiarako jarduerez osatutako programa zabala izango dute urte osoan.

 

 

 

 

Abantailak

Icono Check

 Aldizkako eta ezohiko ekarpenak egiteko aukera.

Icono Check  Aurrezteko erarik erosoena, aldian behingo diru-sarrerak automatikoki eginez.
Icono Check   Mantentze-komisiorik gabe.
Icono Check Saldoa uneoro eta nahi den zenbatekoaz eskuratzeko moduan.

Icono Check

Kutxabanken Jardueren Programa osoa eskuragarri (prestakuntza, aisialdia eta denbora librea).

  Icono Check

Doako asegurua gurasoen edo legezko tutorearen istripuzko heriotza gertatuz gero.

    Aseguruaren onuradun izateko, 200 euroko sarrerak egingo dira planean hilero, titularra adin nagusira iritsi arte. Aseguru honen baldintza istripuaren aurreko egunean 1000 euroko batez besteko saldoa edo istripuaren aurreko sei hilabeteetan 1.000 euroko batez besteko saldoa edukitzea da.
  Icono Check

Ongietorri opariak kontratua formalizatzen denean.

   
  • Titularra 12 hilabete baino gutxiagokoa bada, opari hauek ditu kontua irekitzean:

-Eskuohialak eta 12 euroko txekea A Plana duen lehen seme-alaba bada, 24 eurokoa bigarren seme-alaba bada eta 100 eurokoa hirugarren edo ondorengo seme-alabak izatekotan

-Zenbatekoa planean ordaintzen da. Seme-alabak familia-liburu berean agertu behar dira

  • Titularrak urtebete baino gehiago badu, hauetako opari bat hauta dezake:

-"Kutxabank Kutxazaina" itsulapiko bat, txanponak ezagutu eta aurrezki-helburu bat ezartzen duena

-Hainbat modulutako erloju digital edo analogikoa.

 

 

Baldintzak

Icono Check

Planak titular bakarra izan dezake, 18 urtez azpikoa, eta adingabearen legezko ordezkari bat egotea eskatzen du.

Icono Check

Sustapen esklusiboak soilik 50 euroko gutxieneko saldoarekin irekitzen diren kontu berrientzat dira. Izakinak amaitu arte (10.000 ale produktu bakoitzetik). Gutxieneko iraupena: 12 hilabete.

 

Errentagarritasunaren adibidea

Gaztedi Plan batek, 600 euroko hasierako saldoarekin eta hilabete bakoitzeko 1 egunetan 30 euroko aldizkako ekarpenak eginez, %0,010eko UTB aldakorra luke.

 

Ordainketa

• Batez besteko saldoaren lehen 300 euro %0,01ean (urteko interes-tasa nominala)

• 300 eta 30.000 euro bitartekoa, aurreko urtekoaren** urtebeterako euriborraren %50ean, %0,01eko gutxienekoarekin (2018ko urtebeterako euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa: %-0,173)

• Batez besteko saldoaren 30.000 eurotik gorakoa, %0,01ean (urteko interes-tasa nominala)

 

(*) UTB aldakorra: UTB aldakor hau erreferentziako indizeak aldatzen ez diren baldintzapean kalkulatu dira; beraz, UTB aldakor hori interes-tasak berrikusi ahala aldatuko da.

(**) Urtebeterako euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa.

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago