Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Segurtasuna Online Bankuan

Kutxabanken, gakoak eta eragiketak babesteko ezinbesteko sistema eta neurriak dauzkagu:

  • Ostatua zerbitzari ziur batean dago eta horri esker zure ordenagailuaren eta gure zerbitzariaren artean trukatutako informazioaren isilekotasuna bermatzen dugu. Izan ere, haien artean ezarritako konexioa zifratuta dago, gako-luzera handienaz eta TLS protokoloaz baliatuta, bidalitako informazioa beste inork ez ikusteko.
  • DNS aurreratua: Gure zerbitzaria konfiguratuta daukagun moduan, telekomunikazio arloko operadoreek, Kutxabanken izenean zure identitatearekin beste inor baldin badabil, hura antzemateko aukera dute.
  • Antiphishing zerbitzua: Monitorizatzeko zerbitzu iraunkorrean identitatea ordezteko saiakerak antzematen ditugu, baita horiek gertatu baino lehen ere.
  • Sarbide-gakoa zenbakizko teklatu birtualaren bitartez idaztea: bai konexioetan, bai eragiketen izenpean, teklatu birtual honen pantaila agertuko zaizu. Sistema honekin saihestu ahal dugu teklatu tradizionalean idatzitako guztia espiatzen duten programek informazioa harrapatzeko arriskua.
  • Huts egindako saiakeren kontrola: Gehienez, bost aldiz saia zaitezke sarbide-gakoa idazten. Aldi-kopuru hori gainditutakoan, SMSez jarraitu beharreko pausoak azaltzen dituen mezu bat jasoko duzu.
  • Eragiketak izenpetzeko SMS bidez jasotako gakoa sartzea: Kutxabankek ez dizu inoiz eskatuko zure gakoa zerbitzura sartu baino lehen sartzea (identifikatu eta gero). Sartutakoan soilik egin behar duzu eta eragiketak baieztatzeko baino ez.
  • Berehala deskonektatzeko sistema dauka. Hala, bost minutuz eragiketarik egin gabe egon zarenean berez deskonektatuko da.
  • Azken konexioaren data eta ordua, zuk egin ez duzun konexiorik egon den ala ez ikusi ahal izateko.
  • Muga kuantitatiboak ezartzea: Kutxabankek muga kuantitatiboak ezarri ahal izango ditu. Horiek gainditutakoan, ezin izango da zerbitzu honetan eragiketak egin zeu Kutxabankeko bulegora joan arte.
  • Eragiketak baieztatu: Eragiketa bat egiten duzunean, izenpetzea eskatuko dizugu. Horretarako, SMSez mugikorrera bidaliko dizugun erabilera bakarreko gako bat jarri behar izango duzu. Eduki eguneratuta telefonoa gure datu-basean. Konfiantzazko eragiketetan, erosoago egiteko, eragiketa baieztatzeko sarbide-gakoa baino ez dizugu eskatuko.
  • Zerbitzuaren eta eragiketen blokeoa: Baimenik gabeko edo iruzurrezko jardueraren susmo sendoa edukitzekotan, Kutxabankek zerbitzu bera eta eragiketa jakin batzuk blokeatu ahal izango ditu segurtasunari lotutako arrazoiengatik. Zerbitzua desblokeatzeko jo zure bulegora.
  • Sarbide eta kontsulta batzuk babestuta daude: Pribatutasuna babeste aldera, hainbatetan ere baimen gehigarria eskatuko dizugula ikusiko duzu. Horretarako, mugikorrera SMSez igorriko dizugun erabilera bakarreko gako bat sartu behar izango duzu.
  • Bezeroak online bankan izandako jokamoldea aztertzen dugu: Ezohikoak izan litezkeen eragiketak aztertzen dira, eragiketa susmagarriak agertzean, zuri berehala ohartarazteko.

1. Ziur egon Cajasurreko webgune seguru batean sartu zarela: Zure nabigatzailearen helbideen barran https://www.kutxabank.es esteka agertuko da (ohiko 'http://´ modukoak agertu beharrean). Gainera, orrialde seguru baten helbide barraren alboan beti agertuko da itxitako giltzarrapo bat, komunikazioa zifratuta dagoela adierazteko asmoz. Horren gainean klik bikoitza eginez gero, SSL segurtasuneko ziurtagirira jo ahal izango duzu. Bertan, ziurtagiria jaulkitako erakundeari, balioztatutako datei eta komunikatzeko erabilitako zerbitzariari buruzko informazioa agertuko da.

2. Errespetatu itzazu arauok zure gakoak sortu eta zaintzeko orduan:

  • Webgune seguru hauetatik kanpo ez duzu inoiz zure datuak edo sarbide-gakoak eman behar. Horri dagokionez, Kutxabankek bermatu nahi dizu ez dizula inoiz datu konfidentzialik eskatuko posta elektronikoz, telefonoz edota antzeko beste bitartekoen bidez.
  • Era berean, ez duzu inoiz sartu behar gure zerbitzuan mezu elektronikoan sartutako esteken bidez (ikus 'phishing-a' atala). Sartu beti zerbitzuan www.kutxabank.es webgunetik.
  • Ez eman sarbide-gakoak edo telefono mugikorraren zenbakia telefonoz, salbu Telefono bidezko Kutxabanken sartzen zarenean, 901 33 55 66 zenbakiaren bitartez. Kutxabanken izenean zure gakoak, mugikorraren zenbakia edo beste edozein identifikazio eskatzen dizkizun webgunerik, mezu elektronikorik edo telefono deirik aurkitzekotan, nahiz eta bertan esan segurtasun arrazoiengatik edo sistemak balioztatzeko egiten dutela, ez zaitez fidatu eta jo guregana telefono-zenbaki honexetan.
  • Erabili sarbide-gakoak soilik zerbitzura sartzean edo Kutxabankera telefono bidez deitzen duzunean.
  • Ez erabili erraz atzeman daitekeen sarbide-gakorik, esate baterako, jaiotza-data, auto-matrikula, NAN... Erabili zorizko gakoak eta aldizka aldatu.
  • Gorde zure sarbide-gakoa leku seguruan, ez idatzi besteentzako leku eskuraerrazetan ezta ordenagailuko fitxategian ere.
  • Aldatu gakoa noizean behin.
  • Zerbitzuari lotutako mugikorraren zenbakia aldatu behar baduzu, gure kutxazainen bidez edo bulegoan egin dezakezu.
  • Gakoa pertsonala da eta ez duzu inorekin partekatu behar. Enpresen Online Bankan, hainbat lagunek Interneten bidez kontuetan sartzeko aukera dutenean, haietako bakoitzak berezko gakoa eduki eta zaindu behar izango du.
  • Gogoan izan zerbitzuaren titular gisa, zure "sarbide-gakoa" erabiliz egindako edozein eragiketaren gaineko erantzukizuna duzula.

3. Kasu egin zure ordenagailua eguneratuta izateko eta modu seguruan nabigatzeko jarraibide hauei:

  • Instalatu antibirusa ordenagailuan eta aldizka eguneratu. Gainera, firewall edo suebaki pertsonala instalatuta edukitzea komeni da. Haren bidez, jasotako informazioa eta sareratzen duzuna iragaziko da.
  • Aldizka eguneratu ordenagailuaren aplikazioak (sistema eragilea, interneteko nabigatzailea, posta elektronikoaren kudeatzailea...) ekoizleek argitaratutako segurtasuneko adabakiekin.
  • Erabili nahiago duzun nabigatzailearen azken bertsioa. Harekin zifratuko protokolo seguruena erabili ahal izango duzu.
  • Aztertu jasotzen dituzun e-mail guztiak, zabaldu baino lehen. Zalantza izatekotan (igorle ezezaguna, bidali ez duzun mezu baten erantzuna izatea...) hobe da ezabatzea eta zakarrontzia hustea.
  • Ez fidatu segurtasun arrazoiengatik, promozioengatik, estatistikengatik eta abarrengatik gakoak eskatzen dituzten mezuez.
  • Oso kontuz ibili Interneteko webgune ez fidagarrietatik jaitsitako fitxategiekin eta mezuetan erantsita edo fitxategiak elkartrukatzeko programen bidez (P2P) jasotzen dituzunekin.
  • Egin ordenagailuan gordeta duzun oinarrizko informazioaren aldizkako segurtasun-kopiak.
  • Ez erabili nabigatzaileak berak pasahitzak osatzeko eskaintzen dizun aukera, izan ere, hura sisteman gordeta geratuko da eta, beraz, ordenagailuak izan ditzakeen beste erabiltzaile batzuek horiek baliatzeko aukera izango dute.
  • Ez erabili zerbitzua ordenagailu publikoetan edo partekatuetan, ezta babesik gabeko wifi sareetan ere.
  • Behin ingurune seguruetan saioa amaituta, erabili "amaitu saioa" izeneko aukera. Horrekin, deskonektatuta geratuko zara eta ezin izango da saio berean beste ezer egin.
  • Softwarea jaistea: enpresetan aparteko arreta eskaini behar zaie fitxategiak sortzeko tresnen erabileratik eratortzen diren segurtasuneko arriskuei. Horretarako, Kutxabankeko koaderno elektronikoen aplikazioa erabiltzea gomendatu nahi dizugu. Software hori modu digitalean izenpetuta dago haien jatortasuna egiazta dezaketen bezeroentzat. Horrela, ordainketa horien segurtasuna berma daiteke.

4. Berrikusi aldian behin zure kontuko mugimenduak.

5. Mugak nahieran ezarri ahal izango dituzu, 0 euroko muga barne. Horretarako, webgunea erabil dezakezu edo 901 33 55 66 telefonora deitu, kanal honen bidez transferentziak egitea galarazteko, banakako zenbatekoak edo egun batean metatutakoak muga jakin bat gainditzen dutenean.

6. Irakurri arretaz Online Bankaren eta Banka mugikorraren pantailetan agertzen diren abisu eta jarraibideak eragiketaren bat egin edo zerbait kontratatu nahi duzunean, datuak nola bete jakiteko eta eragiketa gauzatzeko moduari buruzko baldintzak, eragiketaren emaitza eta haren inplikazioak ezagutzeko. Enpresa arloko eragiketa konplexuenen kasuan, esate baterako, sortak bidaltzea, aginduak onartzea, etab., lehendabizikoz egingo baduzu, bulegoarekin edo Enpresak Laguntzeko Zerbitzuarekin (94 401 79 07) burutu beharreko prozedura baieztatzea gomendatu nahi dizugu.

7. Sartzeko arauak ere ezarri ahal izango dituzu:

  • Sartzeko kanala adieraztea (online banka, banka mugikorra edo telefono bidezko banka) eta gutxienezko segurtasun-maila ezarri: sarbiderik gabe, pasahitzean oinarritutako sarbidearekin edo soilik ikusteko sarbidearekin.
  • Sartzeko aukera Internetera edo soilik telefonora mugatzea.
  • Gainera, enpresei lotutako konturik izanez gero, horietan sartzeko aukera galarazi ahal izango duzu.
  • Enpresetan, kontratuaren zerbitzuaren titularrak “erabiltzaileen” (sartzeko berezko gakoak dituen lagun, sail eta abarren) sartzeko aukera arautu ahal izango du, edo “soilik ikusteko” sartzeko modua ezarri. Gainera, eragiketak baimentzeko eskatzen den izenpean parte hartzen dutenak zeintzuk diren erabaki ahal izango du, bai banaka edo modu amankomunatuan, horiek erabil dezaketen gehieneko zenbatekoarekin batera.

8. Laburbilduz, zure esku jarri dugu honako dokumentu hau. Bertan, interneten nabigatzean eta ohiko eragiketak egitean kontuan hartu behar dituzun segurtasun arloko oinarrizko arauak agertzen dira]

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa

Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak

Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak

Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak

Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak

Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.