Honako neurri hauek kontuan hartu behar dira artikuluak salerosteko webguneak erabiltzerakoan (normalean, bigarren eskukoak), bai zerbait erosterakoan, bai saltzerakoan, iruzurra egin ez diezaguten:
- Webguneak ordainketa egiteko bere mekanismo propioa badu (ordainketa-pasabidea), erabili beti hori, eta baztertu bestelako bideak: saltzaileari zuk zuzenean ordaintzea edo eroslearengandik dirua Bizum, transferentzia eta beste bidetik jasotzea.
- Artikulu bat saltzen ari bazara:
-
- Artikuluaren prezioaren arabera, eta batez ere prezio altuen kasuan, ohikoena eroslea negoziatzen saiatzea da. Erne egon zaituz artikulua ordaintzeko eta trukatzeko prozesuan, erosleak lehenbailehen egin nahi badu.
- Zurtatu, Bizumetik ordaindu behar badizute, ez duzula inolako gakorik sartu behar ordainketa amaitzeko. Bizumek ordainketa bat denean soilik eskatzen du berresteko gakoa sartzea, ez kobrantza bat denean! Ondo irakurri jasotzen dituzun mezuak.
- Transferentzia bidez ordainduko badizute, eman ordainketa egiteko behar diren gutxieneko datuak. Ez eman, inola ere, Banka Elektronikoan sartzeko zure kredentzialak, eragiketen gakoak (OTP) ezta txartelaren datuak.
- Artikulu bat erosten ari bazara:
- Erreparatu saltzailearen fidagarritasunaren oinarrizko alderdiei (webguneek beste erabiltzaile batzuen balorazio-guneak izaten dituzte adibidez).
- Edo adi egon ordaintzeko moduari, saltzaileak erosketak egitera behartzen bazaitu.
Kasu guztietan, begiratu webgunea erabiltzeko jarraibideak eta baldintzak, eta jakin ezazu zeintzuk diren zure eskubideak eragiketaren batean iruzur jasoz gero. Eta jarri harremanetan ahalik eta lasterren webgunearekin eta Kutxabankekin iruzur baten biktima izanez gero.
Eta gogoan izan Online Segurtasuna atalean adierazten dizkizugun Zibersegurtasuneko Jardunbide Egokiak aplikatzea.