Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Txartelen segurtasuna

1. Erosketak saltegietan

"CHIP and PIN" teknologiaSegurtasun-neurri gisa, Kutxabanken txartel guztiek txip bat daukate, txartelen klonazioa eta iruzurra ekiditeko. Izan ere, txip horri esker, txartelaren titularraren datuak zifratuta balioztatzen dira. Hartara, txartela saltegi fisikoetan erosketak egiteko erabiltzen duzunean, zure identifikazio-zenbaki pertsonala (PINa) tekleatu beharko duzu soilik. Prozedura horri esker, beraz, eragiketa gauzatzerakoan ez duzu ordainagiririk sinatu beharko.

Contactless teknologia erabiliz. Ordainketak seguru bezain eroso egiteko aukera duzu, kontakturik gabeko ordainketak onartzen dituen saltokiaren TPVra besterik gabe zure txartela hurbilduz. Adierazitako ordaintzeko moduaren xehetasun gehiago ezagutzeko PSD2 atalera – erosketa fisikoen ordainketa jo dezakezu.

KutxabankPay aplikazioa erabiliz. Horretarako, erosketa egiterakoan mugikorra desblokeatu, NFC aukera aktibatu, saltokiko TPVra hurbildu, eta ondoren, hala eskatuz gero, txartelaren PIN sartu. Noizbehinka, zerbitzu horrekin jarraitu nahi duzun baieztatzeko eskatuko dizu.

2. Erosketak Interneten

2.1. Saltoki elektroniko segurua: Kutxabank txartelarekin Internet bidez saltoki seguru batean erosketaren bat egiten duzunean, SMS bat jasoko duzu. Mezua Kutxabanken emandako telefono zenbakira helduko da, eragiketa baimentzeko erabilera bakarreko gakoa jakinaraziz. Gailua Banka Mugikorraren Aplikazioan egiaztatuta baduzu, eragiketaren baimena aplikazioan bertan egingo duzu.

2.2. Txartel birtuala: aurrerantzean, ez duzu zure kreditu-txartelaren zenbakia jakinarazi beharko; erosketa bakoitzerako, itxurazko zenbaki bat sortu ahal izango baituzu, gehieneko muga batekin eta nahi duzun iraungitze-datarekin. Aipatu zerbitzua doakoa da, Online Bankaren zerbitzuko titularra besterik ez duzu izan behar.

3. SMS alertak 

Zure txartelarekin eragiketa bat egiten baduzu, eta eragiketa horren zenbatekoak zuk adierazitako muga gainditzen badu, eguneko metatua gainditzen badu edo 500 eurotik gorakoa bada, SMS alerta bat jasoko duzu zure telefonoan. Beraz, egin ez duzun eragiketa baten berri ematen dizun mezu bat jasotzen baduzu, deitu lehenbailehen 900 44 55 66 telefonora.

4. Eragiketen monitorizazioa

Gure segurtasun-sistemak egiten dituzun eragiketak monitorizatzen ditu, susmagarriak direnak antzemateko asmoz.

5. Gorabeherak jakinaraztea eta txartela blokeatzea

24 orduko arreta-zerbitzu etengabea eskaintzen dizugu 900 44 55 66 telefonoan, edozein gorabeheren berri emateko edo zure txartelak laster batean baliogabetzeko, horiek galtzen badituzu edo lapurtzen badizute.

 

Jarraian, zeure burua babesteko eta txartelean inork iruzur egiteko arrisku gutxiago izateko hartu beharreko neurri batzuk azalduko ditugu:

  • Zure lau zifrako zenbaki sekretuaren kudeaketa (PIN)
    • Buruz ikasi zure PIN eta ez jakinarazi inori.
    • Ez utzi PIN sekula zure diru-zorroan edo txartelaren ondoan idatzita. Horrela, galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, ez da beste batzuen esku eroriko.
    • Ez erabili zurekin lotura zuzena duen zenbakirik PIN gisa, hala nola autoaren matrikula, jaiotze-data, NAN...
    • Erosketak ordaintzeko orduan PIN sartzean, babestu ingurukoen bistatik.
    • PIN noizbehinka aldatu. Kutxabanken edozein bulego edo kutxazainetan egin dezakezu.

Gure online bankutik berrikus ditzakezu orain.

  • Mugak zure beharretara egokitu.
  • Txartel baten egoera konfiguratu (itzali, piztu, blokeatu) eta erabiltzeko mugak ezar ditzakezu
  • Ez galdu txartela begi bistatik, erosketa bat egiteko lagatzen dugunean.
  • Noizbehinka berrikusi kontu-egoerak, eta egiaztatu transakzio susmagarririk ez dagoela.
  • Txartela jaso bezain laster, sinatu atzealdea sinadura-panelean.
  • Ez eman sekula zure txartel-zenbakia, informazio pertsonala edo telefono bidezko eragiketak baimentzeko gakoak, transakzioren bat egiteko deia zuk zeuk hasi ez baduzu.
  • Zure etxean aurreko txartel zaharraren ordezko txartel berria jasotzen duzunean, jarraitu honako pausu hauek:
    • Aktibatu iritsi bezain laster.
    • Sinatu.
    • Iraungitako txartela suntsitu.
  • Kutxazainetan erabiltzeko gomendioak:
  • Behatu zure ingurunea ea pertsonaren bat dagoen ikusteko.
  • Transakzioa amaitu ondoren, txartela eta eskudirua berehalakoan gorde. Zenbatu dirua geroago, autoan edo etxean.
  • Kutxazainera iritsi aurretik, hartu tartetxo bat behar duzun edozein kudeaketa edo dokumentu prestatzeko. Horrela, kutxazain automatikoan ahalik eta denbora gutxien egongo zara.

Gure online bankutik blokea dezakezu orain.

  • Txartela galtzen baduzu, lapurtzen badizute edo zure baimenik gabe erabiltzen badute, jakinarazi berehala 900 44 55 66 telefonoan, eta blokeatu egingo dugu, iruzurrik ez gertatzeko.
  • Salatu Segurtasun Indarren aurrean edozein iruzur kasu.

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.