Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Den-dena Visa Dual txartelean

Kutxabank Visa Dual txartela da osoena. 

 

• Kutxabank kutxazainetan eskudirua erabilgarri, zordunketan nahiz kredituan.

• Zure erosketen ordainketa hilaren amaieran edo geroratuta.

• Erabilerari eta iruzurrezko eragiketei buruzko alerta-sistema, SMS edo email bidez.

Contactless ordainketa.

• Interneteko zure erosketetan segurtasunezko ordainketa.

• Kredituaren muga txartelaren titularrak Kutxabankekin kontratatutakoa izango da, kontratuan ageri dena hain zuzen.

• Zure erosketen ordainketa geroratua Flexibuy-rekin 3, 6, 9 edo 12 hilera arte 150 €-tik 2.000€ko erosketetan.(500€tik berako erosketetak 3 hilera).

• Istripuetarako eta bidaia-laguntzarako doako asegurua.

• Bat-bateko deskontuak zure erosketetan, EURO 6000 Plus Kutxabank-i esker.

• Zure Kutxabank Visa Dual txartela pertsonalizatzeko aukera.

• Mugikorrarekin ordain dezakezu hurrengo aplikazioen bidez: Kutxabank Pay, Apple Pay, Samsung Pay edo Google Pay.

Ezagutu txartelaren eskaintza

 

Kontratatu

 

VISA dual txartelak urtean 45 €-ko mantentze-kuota dauka txartel nagusiari dagokionez, eta 25 €-koa txartel onuradunaren kasuan. 

Ikusi doako aseguruaren laburpena.

 

Zer da txartel birtuala?

Zure galderei erantzuten diegu

CVV edo Card Verification Value kodea kreditu- eta zordunketa-txartelen atzealdean agertzen den 3 digituko multzoa da. Kodea segurtasun neurria da online erosketak egiteko orduan, hau da, txartel fisikoa ez dagoenean. Datu hori ez da inon gordetzen eta txartelean baino ezin da ikusi.

Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, berehala blokeatu behar duzu Banka mugikorraren edo online Bankaren bidez, une horretan bertan txartelaren kopia bat eska dezakezu, etxean edo bulego hurbilenean jasotzeko.
Gogoratu txartela blokeatzea behin betikoa dela eta ez duela atzera bueltarik.

Uste baduzu berreskuratzeko aukera duzula, itzal ezazu banka mugikorrean. Berreskuratzen duzunean, gogoratu piztu egin behar duzula berriro ere normaltasunez erabiltzeko.

Zure txartelak zuzen funtzionatzen ez badu, txartela hondatu delako kopia bat eska dezakezu online Bankaren bidez "Hondatuta" aukerarekin eta zure etxean edo bulegoan jasotzea hautatu ahal izango duzu ere. Daukazun txartela erabiltzen jarraitu ahal izango duzu berria jaso eta aktibatu artean.

Era berean, 900 44 55 66 / +34 94 600 55 00 telefonora ere dei diezagukezu, 8:00etatik 22:00etara, edo 34 94 401 70 00 telefonora, ordutegi horretatik kanpo.
 

Visa Dual, Visa Dual Korner, Visa Dual 100%,Visa Classic eta Visa Nakar txartelek estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza hartzen dituzte barnean; hemen kontsulta dezakezu.
Urrezko Visa txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.
Visa Platinum txartelak istripu erosketak babesteko asegurua dauka, baita estaldura ugari dituen istripu asegurua eta bidaietarako laguntza ere; hemen kontsulta dezakezu.

Visa Dual txartelekin dirua zordunketa zein kreditu moduan atera dezakezu, zeuk aukeratzen duzu.
Dirua zordunketa moduan Kutxabank sareko kutxazainetan ateratzeagatik ez duzu komisiorik ordaindu beharko. Dirua zordunketa moduan beste sare batzuetan ateratzen bada, komisio bat aplikatuko da, dagokion kutxazain automatikoen sarearen arabera; komisioa txartelaren kontratuan agertzen da. 

Txartel dualak (Visa Dual, Visa Dual Korner, Visa Dual 100%) saltokietan kreditu bidez ordaintzeko eta kutxazainetan dirua zordunketa bidez ateratzeko balio duten kreditu txartelak dira.
Saltokietan txartelean erabilgarri dagoen kredituaren bidez ordaindutako erosketak hurrengo hilabeteko lehenengo egunean zordunduko dira.
Kutxazainetan, ordea, kargua txartelari loturiko kontuko saldoaren kontra egiten da, baina beti badago eskudirua kreditu bidez ateratzeko aukera, “kreditu bidez jardun” aukeratuz gero (Kutxabank-en kutxazainetan).

Kutxabanken Visa Dual, Visa Dual % 100, Visa Classic eta Visa Nakar txartelekin, zuk erabakiko duzu txartelarekin egindako erosketak noiz ordaindu.

Ordaintzeko dituzun aukerak:

-Ordainketa osoa: Hilabetean egindako erosketa guztiak hurrengo hilean zordunduko dira kontuan, eta, beraz, ez duzu interesik ordainduko. UTB: % 3,08. ITN: % 0.

Adibidea: 1.500 euroko hileroko diru-erabiltzea, hil bakoitzeko lehen egunean eta 12 likidazio-alditan.

Hilero zor den zenbatekoa 1.500 eurokoa izango da guztira, lehenengo hilean izan ezik, orduan 1.545 eurokoa izango baita. 12 hilabetetan, beraz, zorraren zenbatekoa 18.045 eurokoa izango da guztira, hileko lehen likidazioan kobratutako 45 euroko (kredituaren kostu osoa) kreditu-txartelaren urteko mantentze-lanen komisioa barne. UTB: % 3,08. ITN: % 0.

-Ordainketa geroratua (revolving): Hilabetean egindako erosketen ordainketa geroratu ahal izango duzu, gehien komeni zaizun zenbatekoa ordainduta. Hilean zenbateko finko bat edo ehuneko bat zehazteko aukera izango duzu geroratutako zenbatekoa ordaintzen joateko.

Hileko kuota finko bat ezartzen denean, honela egingo da ordainketa:

Adibide hau 48 kuotatan likidatuko den erosketa baterako egin da, eta baliteke txartelaren kontratuan ezarritako baldintzekin bat ez etortzea.

Hileko lehen egunean 1.500 euroko erosketa bat egiten baduzu, % 18,36ko interes-tasarekin (ITN) eta hilean 44,35 euroko kuota finkoarekin, zera ordainduko duzu:

- 44,35 euroko 47 hileko kuota eta 44,01 euroko azken kuota bat.

- Ordaindu beharreko zorra 2.128,46 eurokoa izango da guztira, eta UTBa % 19,99koa izango da.

Interesen zenbatekoa: 628,46 €. Kredituaren kostu osoa: 628,46 €. Amortizazio-sistema frantsesa.

Revolving ordainketa geroratuaren modalitatea duten txartelen hileko likidazioan, ez da txartelaren urteko jaulkipen-komisioa edo mantentze-lanen komisioa kobratuko.

GARRANTZITSUA: Ordainketa geroratuaren likidazio-sistemak ez du kasu guztietan kreditua 48 hileko kuota berdinetan amortizatzeko aukera ematen, zor osoaren % 3,5eko gutxieneko kuota bat ezarrita duelako, 60 euroko gutxieneko zenbatekoarekin. Hau da, bi zenbateko hauetatik handiena ordainduko duzu:

- Zuk aukeratu duzun kuota, kapitala, interesak eta komisioak barne hartzen dituena.

- Zor osoaren % 3,5, 60 euroko gutxieneko zenbatekoarekin.

Zorraren zenbatekoa kreditu-erabiltzeen eta sortutako interesen eta komisioen araberakoa izango da, aukeratutako ordainketa-modalitatearen arabera.

Egindako ordainketek (revolving ordainketa geroratua eta ordainketa zatikatua modalitateetan) ez dute kredituaren zenbateko osoaren amortizaziorik eragiten, kapital erabilgarria zehaztutako mugaren arabera berrezarri baizik.

Kuoten zenbatekoa txartelaren erabileraren eta egiten dituzun abonuen arabera alda daiteke, baina diru-erabiltzaileak noiznahi egin ahal izango dituzu, kontratatutako mugen barruan betiere. Halaber, erabilitako kapitala itzultzeko, hilean zenbateko finko bat edo ehuneko bat zehazteko aukera izango duzu geroratutako zenbatekoa ordaintzen joateko.

Zenbateko txikiko kuotak ezartzeak kredituaren amortizazioa lutzatzea ekar lezake, eta, ondorioz, sortutako interesen zenbatekoa handiagoa izatea.

Nolanahi ere, gogoratu kuoten zenbatekoa noiznahi aldatu ahal izango duzula kontratua indarrean den bitartean, baita ordainketa-modalitatea ere.

Zure txartelen mugimenduei eta laburpenei buruzko informazioa Kutxabanken online bankan (webgunean) eta appean (banka mugikorrean) kontsulta dezakezu. Ordainketa geroratuaren modalitatean (revolving), gainera, txartelaren hiru hilean behingo informazio gehigarria eta amortizazio-taula eskatu ahal izango duzu Kutxabanken gure bulegoetan.

Kredituaren simulagailu honetan, hilean ordaindu nahi duzun kuota adierazten baduzu, zure kreditua ordaintzeko zenbat denbora beharko duzun jakingo duzu. Gogoan izan gutxieneko kuota bat dagoela, eta zenbateko hori, lehenik, adostutako interesak eta gastuak ordaintzeko erabiltzen dela eta, bigarrenik, erabilitako kapitala amortizatzeko.

Banakako erosketen zatikapena:

Kutxabankek, gainera, txartelarekin ordaindutako erosketak banan-banan geroratzeko aukera ematen dizu: Plazox zerbitzuarekin saltoki fisikoan edo online dendan, erosketa egiten duzun unean bertan, edo Flexibuy zerbitzuarekin, Banka mugikorraren edo Online bankaren bidez erosketa egin ondoren, 150 eta 2.000 euro bitarteko erosketak 3, 6, 9 eta 12 hilabetez eta interesik gabe geroratzeko (UTB: % 2,02–% 19,04, zenbatekoaren eta zatikapenaren epearen arabera). Kontsultatu zer erosketa mota zatika daitezkeen Plazox zerbitzuarekin. Geroratzea kudeatzeagatik komisio bat aplikatuko da Plazox eta Flexibuy zerbitzuetan, eta lehenengo kuotan kobratuko da. Komisio horren zenbatekoa erosketaren zenbatekoaren eta geroratze-epearen araberakoa izango da. ITN: % 0. Kuota iraunkorren amortizazio-sistema.

 

Geroratzea

Gutxieneko zenbatekoa

Gehieneko zenbatekoa

Geroratzearen kudeaketa-gastuak

Gutxieneko UTBa

Gehieneko UTBa

ITN

3 hilabete 150 € 249,99 € 4 € % 6,60 % 17,39 % 0
3 hilabete 250 € 349,99 € 7 € % 8,31 % 18,34 % 0
3 hilabete 350 € 2.000 € 10 € % 2,02 % 18,75 % 0
6 hilabete 500 € 2.000 € 25 € % 3,39 % 19,04 % 0
9 hilabete 500 € 2.000 € 35 € % 3,58 % 18,92 % 0
12 hilabete 500 € 2.000 € 45 € % 3,69 % 18,98 % 0

 


ZATIKAPENAREN ADIBIDEAK
3 hilabetetan zatikatzea
6 hilabetetan zatikatzea 
9 hilabetetan zatikatzea 
12 hilabetetan zatikatzea

Erosketak zatikatzeko simulagailu honetan (Flexibuy simulagailua/Plazox simulagailua), zatikatu nahi duzun erosketaren zenbatekoa adierazten baduzu eta zure beharretara ondoen egokitzen den epea aukeratzen baduzu, hileko kuota ezagutu ahal izango duzu.

 

 

Erosketa 3 hilabetetan zatikatzearen adibideak
    

Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 249,99 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 6,60. 4 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 87,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 83,33 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 83,33 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 253,99 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 4 €.

Esate baterako, hileko azken egunean egindako 150,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 17,39. 4 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. 2022ko martxoaren 31n egindako eragiketa: 54 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 50 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 50 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 154,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 4 €.

Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 349,99 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 8,31. 7 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 123,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 116,66 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 116,67 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 356,99 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 7 €.

Esate baterako, hileko azken egunean egindako 250,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,34. 7 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 90,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 83,33 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 83,34 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 257,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 7 €.

Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 2,02. 10 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 676,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 666,66 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 666,68 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 2.010,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 10 €.

Esate baterako, hileko azken egunean egindako 350,00 euroko erosketa bat 3 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,75. 10 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 126,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 116,66 euroko hurrengo kuota ekainaren 1ean eta 116,68 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 360,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 10 €.

 

 

 

Erosketa 6 hilabetetan zatikatzearen adibideak

Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 6 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 3,39. 25 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 358,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 333,33 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 333,33 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 333,33 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 333,33 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean eta 333,35 euroko azken kuota urriaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 2.025,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 25 €.
 

Esate baterako, hileko azken egunean egindako 500,00 euroko erosketa bat 6 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 19,04. 25 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 108,33 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 83,33 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 83,33 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 83,33 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 83,33 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean eta 83,35 euroko azken kuota urriaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 525,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 25 €.

 

 

 

Erosketa 9 hilabetetan zatikatzearen adibideak

Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 9 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 3,58. 35 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 257,22 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 222,22 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 222,22 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 222,22 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 222,22 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 222,22 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 222,22 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 222,22 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean eta 222,24 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 2.035,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 35 €.
 

Esate baterako, hileko azken egunean egindako 500,00 euroko erosketa bat 9 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,92. 35 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 90,55 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 55,55 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 55,55 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 55,55 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 55,55 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 55,55 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 55,55 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 55,55 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean eta 55,60 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 535,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 35 €.

 

 

 

Erosketa 12 hilabetetan zatikatzearen adibideak

Esate baterako, hileko lehen egunean egindako 2.000,00 euroko erosketa bat 12 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 3,69. 45 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 1ean egindako eragiketa: 211,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 166,66 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 166,66 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 166,66 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 166,66 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 166,66 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 166,66 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 166,66 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean, 166,66 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean, 166,66 euroko hamargarren kuota otsailaren 1ean, 166,66 euroko hamaikagarren kuota martxoaren 1ean eta 166,74 euroko hamabigarren kuota apirilaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 2.045,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 45 €.

 

Esate baterako, hileko azken egunean egindako 500,00 euroko erosketa bat 12 hilabetetan eta interesik gabe zatikatzen bada: ITN: % 0 eta UTB: % 18,98. 45 euroko geroratze-komisioa lehenengo kuotan ordainduko da, erosketa egin eta bigarren hileko 1. egunean. Martxoaren 31n egindako eragiketa: 86,66 euroko lehenengo kuota maiatzaren 1ean ordainduko da, 41,66 euroko bigarren kuota ekainaren 1ean, 41,66 euroko hirugarren kuota uztailaren 1ean, 41,66 euroko laugarren kuota abuztuaren 1ean, 41,66 euroko bosgarren kuota irailaren 1ean, 41,66 euroko seigarren kuota urriaren 1ean, 41,66 euroko zazpigarren kuota azaroaren 1ean, 41,66 euroko zortzigarren kuota abenduaren 1ean, 41,66 euroko bederatzigarren kuota urtarrilaren 1ean, 41,66 euroko hamargarren kuota otsailaren 1ean, 41,66 euroko hamaikagarren kuota martxoaren 1ean eta 41,74 euroko hamabigarren kuota apirilaren 1ean.

Guztira zordundutako zenbatekoa: 545,00 €. Amortizazio-sistema frantsesa. Interesak: 0,00 €. Kredituaren kostu osoa: 45 €.

Euroa ez den monetatan egindako eragiketetan (erosteko edo eskudirua ateratzeko), %3ko komisioa aplikatuko da, dagokion likidazioa egiten den egunean Nazioarteko Ordainketa Sistemek (Visa) duten truke-tasaren arabera eurotan kontrabalioan ateratzen den zenbatekoaren gainean.

Truke-tasa hori eta EBZk EEEn egindako eragiketetarako argitaratutako truke-tasaren gaineko ehuneko-marjina kontsulta ditzakezu VISAren truke tasaren Kalkulagailuan:

Truke-tasaren edo dibisen kalkulagailua

 

Honako hauek dira Kutxabank kreditu-txartelen ordainketa-modalitateak: Ordainketa Osoa eta Ordainketa Geroratua (Revolving). Txartelaren ordainketa-modalitatea noiznahi aldatu ahal izango duzu kontratua indarrean dagoen bitartean, zure Kutxabank bulegoan, 900 44 55 66 telefonora deituta edo Kutxabanken online bankaren (webgunean) eta apparen (banka mugikorraren) bidez.

Kutxabank txartelei edo zure txartelari buruzko zalantzarik baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan, gure Kutxabank bulegoetan edo info@kutxabank.es helbidera mezu elektronikoa bidalita.

Telefono-zenbaki honetara ere deitu dezakezu: 900 44 55 66 / +34 94 600 55 00 (atzerritik), 8:00etatik 22:00etara.

Hilabeteren batean zure txartelaren kuota ordaindu ezin duzula ikusten baduzu, jo zure bulegora eta zorra ordaintzeko ondoen datorkizun aukera zein den aztertuko dugu.

Hala ere, gogoan izan kreditu-txartela kontratatzean kuota horiek ordaintzeko konpromisoa hartzen duzula. Beraz, konpromiso hori ez betetzeak ondorio larriak ekar diezazkizuke, hala nola kredituaren kostuaren handitzea (atzeratutako zenbatekoek berandutze-interesak sortzen dituztelako), gure bankuan edo beste enpresa batzuetan maileguak eta beste zerbitzu batzuk kontratatzeko zailtasun handiagoa eta zure kontuen bahitura.

Zure txartelaren zorrak ordaintzen ez badituzu, txartela blokeatuko dugu lehen neurri gisa.

Hurrengo hilaren 1ean, txartelaren euskarri-kontuan zorduntzen da kreditu-txartelekin egindako hileko erosketen eta ordainketen zenbateko osoa.

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.