Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 
  • Logotipo de Kutxabank
  • Partikularrak
  • Urrunetik produktuak kontratatzeko eta prozesuak osatzeko izenpe digitala

Zeure kudeatzailea mugikorrean. Beti gaude eskura, bulegora joan gabe.

cabecera ficha firma digital eus

Urruneko gestioak inoiz baino gehiago beharrezkoak ditugu gaur egun. Ziur aski ohituta gaude gure oinarrizko eragiketak online bankaren bidez ordenagailutik edo mugikorretik egiten. Baina zalantzak gure kudeatzailearekin egin ohi ditugun eragiketa horietan sor daitezke.

 

Dokumentuak trukatu, kontratuak sinatu, eragiketak amaitu, beste titularkide batek hasitako kontratazio-prozesuak osatu edo zure kudeatzaileak hasitako kontratazio bat berretsi behar baduzu, erabili gure urruneko kudeaketa-zerbitzua... Gestio horiek Hormaren bidez egin ditzakezu. Elkarrizketarako gune horretan, online dokumentuak online bankaren bidez eta modu seguruan komunikatzeko eta trukatzeko aukera izango duzu. Sinadura digitalarekin eragiketak eta kontratuak amaituko dituzu, osasun-krisialdiak atzera egin arte itxaron behar izan gabe.

 

Urruneko izenpe digitalak produktuak eta zerbitzuak izapide eroso eta berehalako baten bidez kontratatzeko aukera ematen du, zeure ordenagailutik edo mugikorretik. Horrela, ez duzu bulegora joan behar izango eta, legeari dagokionez, zure kudeatzaile pertsonalaren aurrean eserita egoteak daukan balio berarekin egin dezakezu:

 

  • Tresna digitalei eta modu seguruan balidatzeko sistemei esker, prozesu guzti horiek eta askoz gehiago egin daitezke.
  • Online bankan, uneoro izango duzu kontratuaren eta hari lotutako dokumentuen egoeraren nahiz xehetasunen berri.
  • Gainera, parte-hartzaile bat baino gehiagorik badago, SMS/Push bitartez eta online bankako mezularitzaren bidez sinadura-prozesu osoan jakinaren gainean edukiko zaitugu.

 

Izenpe digitalari buruzko zalantzarik baduzu edo urruneko kudeaketaren aukerei buruzko gehiago jakin behar baduzu, begiratu Kutxabanken webgunean, sartu Laguntza-orrian edo galdetu zure kudeatzaileari Hormaren bidez.

Horma zure kudeatzailearekin hitz egiteko gunea da, informazioa eta dokumentuak trukatzeko isileko leku eroso eta segurua da. Online bankan edo gure APParen bidez eskura dezakezu, mugikorraren edo tabletaren bidez. Oso baliagarria da edozein egoeratan eta, bereziki, une honetan bizi dugun egoeran.

cuerpo ficha firma digital

Online bankatik edo banku mugikorretik sar daiteke bertara, hitz egiteko aukeraren bidez:

 

 

icono docs firma digital

 

1

Gune honetan solas egiteko eta ingurune seguru batean dokumentuak elkarri emateko aukera izango duzu.  
 

icono sombrilla firma digital

 

2

Zure mezuak noiznahi bidali eta lehenbailehen erantzungo dizugu.  

 

 

icono tablet firma digital

 

3

Zure kontratuak izenpetu eta ondo datorkizunean eragiketak amaitu.  

Bezeroa gurekin harremanetan egoteko eredu berri honetan, kanalen arteko integrazio handiagoa dago. Hala, kanal batean harremanetan has zaitezke eta beste leku batean hari jarraipena eman diezaiokezu, betiere bulegora joan behar izan gabe, online bankako gakoen bitartez, izan ere, orain horrela jokatzea inoiz baino garrantzitsuagoa da.

 

 

  • Ayuda
  • Ayuda

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.