Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Online bidez erosketak modurik erraz, eroso eta ziurrenean egiteko, Kutxabank app-a instalatu, gailua egiaztatu eta jakinarazpenak aktibatuta mantendu.
Internet bidez erosketa bat ordaintzeko txartela sartzen duzunean:
Jakinarazpena jasotzen ez baduzu, sar zaitez txartelen atalean, eta “Baimendu online erosketak” aukerarekin baimendu dezakezu.
Gure app mugikorra baduzu, baina zure gailua egiaztatu ez baduzu.
Gure app mugikorra ez baduzu baina Online banka erabiltzen baduzu
Online bankako sarbide gakorik ez baduzu
Sarbide gakoa zein den ez gogoratzen ez badakizu edo blokeatu egin baduzu, berri bat sor dezakezu Banka mugikorreko edo online Bankako “Pasahitza ahaztu duzu?” aukeran.
Gure sareko kutxazainetako batean ere eska dezakezu gako berria.
Zenbait sarbide eta kontsultatan, mugikorrera bidaliko dizugun gako baten baieztapena beharko da, zure nortasuna egiaztatzeko. Begiratu zure testu mezuen artean
"Oraindik online Banka ez baduzu, eman alta orain, eta deskargatu aplikazioa App Store-en edo Google Play-n. Abantailak baino ez dituzu".
Erabili itzazu urrutiko baliabide guztiak behar duzunerako, eta bulegora guztiz beharrezkoa denerako baino ez etorri.
Ikus hemen bide bakoitza baliatuz egin ahal izango dituzun eragiketa guztiak.
Urrutiko Bankarik ez baduzu, Internet bidez eman dezakezu alta online eta gakoa gure sareko kutxazainetako batean jaso.
Gakoa galdu baduzu edo gogoratzen ez baduzu, hemen berreskuratu dezakezu.
Zure bulegora deitu hitzordua eskatzeko.
Bulegoen ordutegi orokorra, astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00era / ostegun arratsaldez (Urritik Apirilera) 16:45etik 19:15era, Kutxako zerbitzua 8:30etaik 12:00etara izanez.
Arrastiz irekitzen duten ordutegi bereziko bulegoak, astelehenetik ostegunera 16:45etik 19:15era.
Zenbait bulegoetako ordutegia desberdina izan daiteke, Ikus hemen.
Txartela lapurtu badizute edo galdu egin baduzu, zure Banka mugikorrean edo zure online Bankan blokeatu behar duzu, “Blokeoak” atalean sartuz, txartelen menuan. Gainera, eragiketa berean eska ezazu txartelaren bikoiztu bat, eta jaso ezazu zure etxean (nahiago baduzu, zure bulegoan ere jaso dezakezu).
Baina uste baduzu berreskura dezakezula, ez ezazu blokeatu, txartelik gabe geratuko baitzara berria jaso arte. “Blokeoak” atal horretan bertan, txartelen menuaren barnean, erabili txartela itzaltzeko aukera; modu horretan, txartela ezingo da erabili, harik eta berriro zureganatzen duzun arte. Orduan, berriro piztu egin beharko duzu, ohiko moduan erabili ahal izateko.
Ziur egun hauetan zehar mezu asko jasotzen ari zarela koronabirusaren inguruan edo zurekin albisteak eta aholkuak banatzen dituztela sare sozialetan. Oinarrizko aholku batzuk gogorarazi nahi dizkizugu konfiantzaz informatzen jarrai dezazun:
● Ez zaitez ezusteko deiez eta mezuez fidatu, ez itzazu eranskinak deskargatu eta, are gehiago, ez itzazu inoiz eman zure datu pertsonalak, sarbide-gakoak edo txartelaren zenbakia. Jaramonik ez egin mugikorrean edo ordenagailuan ezer instalatzea eskatzen dizuten mezuei. Jatorri fidagarrietatik egiten direnetatik bakarrik deskargatu, Google Play edo App Store, esaterako.
● Eragiketak Internet bidez egitean, jasoko dituzun SMSak irakurri, eta egiaztatu egiten ari zaren eragiketei dagokiela. Egiaztatu noizean behin kontuetako eta txarteletako mugimenduak, eta gogoratu mugikorrerako jakinarazpenak aktibatzea erosoago izateko.
Informatuta jarraitzeko, erabili beti iturri ofizialak, amen-omenen biktima ez izateko eta haiek ez zabaltzeko... Maiz ziberdelitugileek erabiltzen duten aitzakia da.