Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 
  • Logotipo de Kutxabank
  • Partikularrak
  • Zer da titulartasunaren ziurtagiria eta nola eskatu Online Bankaren bitartez

Zer da titulartasunaren ziurtagiria eta nola eskatu Online Bankaren bitartez

Certificado titularidad

 

Beka bat jasoko duzu eta titulartasunaren ziurtagiria eskatu dizute? Lanpostu berrian kontu-zenbakiaren ziurtagiria eskatu dizute horretan nominaren dirua sartzeko? Gero eta ohikoagoa da titulartasunaren ziurtagiria eskatzea hainbat tramite administratibotan.

Titulartasunaren ziurtagiria finantza-erakundeak egindako agiri ofiziala da. Horretan, bankuko kontuaren titularra zarela ziurtatzen da. Orokorrean, ziurtagirian honako datu hauek jaso behar dira:

  • Finantza-erakundearen identifikazioa (izena edo ordezkaria)
  • IBAN eta kontu-zenbakia
  • Titularraren identifikazioa (izen-abizenak, NAN/IFZ)
  • Data, izenpea eta zigilua

Titulartasunaren ziurtagiria aurkeztea eskatu ahal dizute, esate baterako, bankuko produktu bat kontratatzeko, banku-helbideraketaren bidez zerga bat ordaintzeko, edo laguntza zein diru-laguntza bat kobratzeko.

Nola eska dezakezu ziurtagiria?

Ziurtagiri konpultsatua behar baduzu, bankuko bulegora etorri behar duzu (agiria konpultsatu ahal izateko).

Online Bankan agiria eroso-eroso jaits dezakezu 5 urrats errazetan:

  1. Online Bankaren erabiltzaile eta gakoekin konektatu:
  2. Sartu Kontuak izeneko menuan
  3. Kontsultak erlaitzean, aukeratu jaso behar duzun ziurtagiriaren bankuko kontu-zenbakia.
  4. Jarraian, aukeratu hartu “Titularrak, baimendutakoak” izeneko aukera
  5. Hautatu “PDF osoa sortu” aukera

Online Bankak eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutu behar badituzu, sartu hemendik eta horrela ez duzu bulegora etorri behar izango bankuko eragiketa batzuk egitera.

 

Doitu zure hipoteka Kutxabank

 

  • Kutxabankpay blog eus
  • Recibos blog es
  • Kutxabank renting blog eu
  • psd2 blog es

Menú de pie de página

Cookiei buruzko politika

Cookieak garrantzitsuak dira gure webguneak ongi funtzionatu ahal izan dezan. Zure esperientzia hobetze aldera, cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, saio-hasierako datuak gogoratzeko eta saio-hasierarako, estatistikak egiteko gunearen funtzionalitatea optimizatzeko, eta zure interesei egokitutako edukiak eskaintzeko. Sakatu Onartu eta jarraitu botoia cookieak onartu eta zuzenean webgunean sartzeko.

Informazio gehiago